Tag Archives: Zur eta Lur

Eñaut Elorrieta kontzertuan Zegaman

Gaur, arratsaldeko 19:30ean, Eñaut Elorrietaren emanaldia dugu Zegaman. Kontzertua Anduetza parketxean izatea aurreikusten bazen ere, izan duen arrakasta ikusita San Martin elizan izatea erabaki da.

Emanaldia Zegamako Udalak eta Anduetza parketxeak urtero antolatzen duen Zur eta Lur 2017 egitarauaren barruan dago. Honetan ibilaldi gidatua izan dugu Zegama herriaren toponimoak ezagutzeko, hitzaldia egurraren inguruan eta azkenik musika emanaldia.

Datorren urtean errepikatzea espero dugu!

Advertisements

Taloak egitera Olentzerorekin

zur-eta-lur_olentzero2016

Euskal Herrian Olentzerok Gabonetan opariak ekartzen ditu, nahiz eta ikazkina izanik batzuetan egur ikatza ere ekartzen duen. Oraingo honetan, Olentzeroren laguntzaile den Mari Domingiren istorioa kontatzera etorriko da Anduetza Parketxera.

Ondoren berarekin taloak egin eta askaria egingo dugu goxo-goxo Anduetza Parketxean bertan. Izena ematea ezinbestekoa da, 943 80 21 87 telefonoan edo anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidean.

Prezioa: 5€ (egindako taloarekin askaria barne)

Euskal mitologian oinarritutako ipuinak protagonista

zur-eta-lur_marimundukoren-ipuinak

Ataungo Barandiaran museoan egindako ipuin kontaketa saiora joateko aukera galdu bazenuen, bigarren parada duzu Zegamako Anduetza Parketxean. Saio honetarako ere, Marimunduko (Maitane Aizpurua) izango da gonbidatua eta bere eskutik, Euskal Herriko ipuin eta mitoetara gerturatuko gara. Maitane Aizpurua, Ataungo Jentilbaratza Kultur Elkarteko kidea da eta Joxe Miel Barandiaranek bildutako hainbat ipuin eta kontakizun harrigarri azalduko ditu. Hainbat pertsonai mitologiko etorriko dira Anduetza Parketxera eta aurten Etsai dugu protagonista berria.

Haurrei zuzendua badago ere, adin guztiko bisitariek primeran pasako dute kontakizun berezi hauek entzuten. Emanaldia euskaraz izango da eta aurrez izena ematea ezinbestekoa da.

Zur eta Lur, errepikatzeko modukoa

Copia de P1070449

Anduetza Parketxeak Zegamako Udalaren ateak jo zituen, biok elkarrekin, Zur eta Lur izenburupean, jarduera kulturalak antolatzeko asmoarekin. Helburua, jarduera kulturalen bitartez, Anduetza Parketxeak lantzen dituen baloreak plazaratzea izan zen.

Copia de P1070410

Zur eta Lur egitarauan askotariko jarduerak izan ditugu. Egurrarekin musika egin genuen Juan Mari Beltran hirukotearen kontzertuaren bitartez. Ondoren, Aizkorri-Aratz Natura Parkean dagoen San Adrian igarobidean Historiaurrean bizi izan ziren gizakien bizimodua ezagutu genuen. Ondoren, gure mendiak protagonista diren mitologian oinarrituta,  ipuin harrigarriak izan genituen Jentilbaratzako Marimunduko sorginarekin. Eta bukatzeko, Olentzero lagun eta bere istorioak kontatu ondoren, talo tailerra burutu zen elikadura jasangarrian oinarritua. Guztira, Anduetza Parketxean 474 parte-hartzaile izan ditugu eta hemendik eskerrik beroenak eman nahi dizuegu!

Azkeneko jentila Anduetzan izan da!

P1070490

Asteburu honetan bisita berezia izan dugu Anduetza Parketxean; azkeneko jentilaren kondaira entzun dugu, Kixmi eta Olentzeroren istorioa. Enborren artean topatu dute Olentzero eta sortutako giroa benetan xarmangarria izan da, beraien aurpegiak ezin deskribatu… Olentzerorekin hitz egin eta gero, lanean hasi gara eta talo jan galanta egin dugu guztiok elkarrekin.

P1070449

Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak antolatu duten Zur eta Lur egitarauaren azkeneko jarduera izan da honakoa. Olentzerorekin taloak egiten 300 bat pertsona egon gara eta hemendik, izan dugun harrera ona eskertu nahi genizueke. Hurrengo urtean errepikatzeko gogorekin gaude jada!

Badator Olentzero Zegamara ere …

Zur eta Lur_Olentzero

Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak, kultur jardueraz beteriko udazkena antolatu dute eta datorren asteburuan, abenduak 19 eta 20ean azkeneko jarduerarekin amaiera emango diogu Zur eta Lur Zegaman egitarauari.

Azkeneko jarduerak Olentzero eta Talo tailerra du izenburua eta nola ez, Olentzeroren bisita izango dugu Anduetzan. Bertan, Olentzero, Euskal Herriko Mitologiaren azken jentila dela kontatuko digu.

Bere istorioa entzun eta gero, bertaratutakoek Olentzeroren laguntzaz askarirako taloa egingo dute.

Hasiera batean, saio bat aurreikusten bazen ere, 4 saio egingo dira asteburuan zehar. Azkeneko saiorako, igandean 12:30tarako plaza gutxi batzuk gelditzen dira. Animatu zaitezte!

Marimunduko, tartalo, Martin Txiki …Anduetzan

P1070406

Pertsonai mitologikoez bete da gaur Anduetza Parketxea; bertan izan baitira bi ipuin kontaketa saio.

 

Jentilbaratza Kultur Elkarteko kideek, Jose Migel Barandiaranek jasotako ipuin mitologiko ugari kontatu dituzte.

Copia de P1070397

Jendez gainezka izan diren bi sesio hauetarako, aurten mito berriekin etorri dira eta bai heldu eta bai ume guztiak adi-adi egon dira; eskerrik asko etorritako guztiei!

Historiaurreko bizimodua ezagutzen

Copia de P1070354Anduetza Parketxean, Zegaman, larunbatean, talde polit bat etorri zen arratsalde pasa. San Adrian igarobidean bizi zen Historiaurreko gizakiaren etxeko-lanak zeintzuk izango ziren pentsatzen jarri ginen eta …

Lehenengo lana, afarirako jana lortzeko, ehizatzera joango zirela pentsatu dugu eta Anduetza Parketxera etorritakoak ere saiatu dira ehizatzen. Jarraitzeko, afaria prestatzeko, sua beharko zutela pentsatu dugu eta gure taldeak ere sua egiten saiatu gara eta lortu ere!

Ondoren, silex harria kolpatuko zuten, afaria mozteko labanak izateko eta bukatzeko afaldu eta gero, bere denbora librean, kobatako paretatan margotzen jartzen zirela jakin dugu eta baita gu ere, labar arteko mural polita egin dugu!

Musika-notak hegan Aizkorriren magalean

DSC_0142-001

Aurreko igandean, lehenengo aldiz musika-emanaldi bat antolatu zen Anduetza Parketxean eta izandako arrakasta ikusirik, ez da azkena izango!

Juan Mari Beltran Hirukoteak aspaldiko musika-tresnekin emandako kontzertuan 80 pertsona inguru bildu ziren Anduetzako egur-bildumaren inguruan. Kontzertu hau, Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak “Zur eta Lur” egitarauaren barruan antolatu duten lehen jarduera izan da.

Beltranek, emanaldian, musika-tresnen eta egurraren arteko loturaz hitz egin zuen eta baita Zegamako musikariekin ikasitakoaz ere. Musika-notek hegan egin zuten xilotekan, enbor artean, elurtuta zegoen Aizkorri mendiaren magalean… benetan arratsalde bikaina pasa genuen! Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi!

Euskal herri musika Zegaman

Zur eta Lur_JM Beltran

Musika emanaldi honetan, euskal herri musikaren kantu, doinu, dantza eta soinu-tresnen hotsen bitartez euskal herri musikaren zenbait alderdi erakutsiko dira.

Euskal Herriko zenbait eskualdetako ospakizun publiko nahiz familiarretan erabiliak izan diren soinu-tresnak eta musikak entzun ahal izango dira, bai eta soinu-tresna horiekin sortutako doinu berriak.