Tag Archives: Zur eta lur 2017

Eliza jendez lepo Eñaut Elorrietarekin

Aurreko ostiralean, azaroak 10, Eñaut Elorrietaren kontzertua izan genuen Zegamako San Martin elizan. Emanaldi hunkigarria izan zen eta jendeak abestu, parte hartu eta girotu zuen eliza.

Eñaut Elorrietaren emanaldia Zegamako Udalak eta Anduetza parketxeak udazkenero elkarlanean antolatzen duten “Zur eta Lur 2017” egitarauaren barruan zegoen. Emanaldi honekin aurtengo egitarauari bukaera eman zaio.

Mila esker Eñaut Elorrietari eta etorritako guztiei!

 

Advertisements

“Gutik Zura” filmaren emanaldia

Datorren ostegunean, urriak 19, arratsaldeko 19:00etan “Gutik Zura” filmaren emanaldia izango da Anduetza Parketxean, Zegaman.

Euskal Herriaren nortasunaren zimenduetan basoa eta zura daude. Filma honetan antzinatetik etorkizunerako bidaia egingo dugu lur honetako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Hemen duzue trailerra ikusgai.

Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak udazken honetarako martxan duen Zur eta Lur 2017 kultur jarduerak Zegaman egitarauaren barruan bigarren jarduera dugu hau.

Zur eta Lur 2017 Zegaman

Udazkenarekin batera Zur eta Lur 2017 egitaraua dator Zegamara, Anduetza Parketxea eta Zegamako Udalaren arteko elkarlanari esker. Ekintzetan, urtero legez, natura eta kultura uztartuko dira, Zegama inguruko paisaia kulturala protagonista izanik.

Zur eta Lur 2017 egitarauari hasiera emateko, Zegamako kultur ondarearen eta historiaren zati bat ezagutzeko ibilaldia izango da: leku-izenak, iturriak, saletxeak, karobiak, oinetxeak, estratak eta abar. Ibilaldian zehar, Jose Luis Ugarte izango dugu gidari, Zegamako udalak argitaratutako Zegamako mapa toponimikoaren egilea.

Ondoren, egurra gai nagusitzat duen dokumental baten emanaldia ere izango da, Gutik Zura dokumentala hain zuzen ere. Dokumentala ikusi eta gero, solasaldia egongo da Mª Jose Baraibarrekin, dokumentalaren zuzendaria.

Eta Zur eta Lur 2017 egitarauari bukaera emateko eta San Martin Feriaren egitarauaren barruan ere, Eñaut Elorrietaren kontzertuaz gozatuko dugu.

Con el otoño llega también el programa Zur eta Lur 2017 a Zegama, gracias a la colaboración del ayuntamiento de Zegama con el Parketxe Anduetza. El programa Zur eta Lur 2017 pretende aunar los valores naturales y culturales, siendo protagonista el paisaje cultural de Zegama.

Para comenzar el programa Zur eta Lur 2017 se realizara un itinerario guiado para conocer una parte del patrimonio cultural y de la historia de Zegama: toponimia, fuentes, rediles, caleros, casas solariegas, estradas… Durante el recorrido Jose Luis Ugarte, autor del último mapa toponímico de Zegama, realizara la labor de guía.

Para continuar se proyectara el documental Gutik Zura, donde la madera es protagonista. Para la presentación de la proyección y para el posterior coloquio, tendremos a Mari Jose Baraibar, directora del documental.

Para finalizar el programa Zur eta Lur 2017 y dentro del programa de la Feria de San Martin podremos disfrutar del concierto de Eñaut Elorrieta.