Tag Archives: zuhaitz bereziak

Natura interesgune berri bat Zegaman

Asteburu honetan, Zegaman zuhaitz berezien inguruan burutu diren jardunaldietan, munduko 35 zuhaitz monumental eta bereziren oinordekoak landatu dira Anduetza Parketxearen inguruan. Honenbestez, hemendik aurrera, beste erakargarritasun bat gehiago izango du Zegamak Anduetza Parketxearen eskutik bisitariei erakusteko.

P1060548

Zuhaitz berezi hauek, “Marti Boada” zuhaitz-bildumako landaretxoak dira, arrazoi bat edo beste bat tarteko, monumental eta berezi izendapena jaso duten zuhaitzen oinordekoak. Martí Boada zientzialaria izan zen zuhaitz hauen haziak jasoz bilduma hau egiten hasi zena eta, bera, gure artean izateko ohorea izan dugu asteburu honetan Zegaman. Martí Boada zientzialari oso ezaguna da mundu mailan eta besteak beste, Nelson Mandelaren eskutik Nazio Batuen munduko ingurumen-saria jaso zuen 1995ean.

Zegama eta Martí Boadaren arteko harremana ordea ez da gaurkoa, 2008an hasi zen Sant Celoní herrian (Bartzelona) egitekoa duten Europako Basoen Museoaren proiektuaren ildotik. Duela zazpi urte Zegamako interpretazio zentroko egur-bilduma ikustera etorri eta bisita horren fruitu izan da asteburu honetakoa.

P1060486

Jendearen harrera bikaina izan da bai larunbatez bai igandez antolatu diren ekitaldietan. Oso interesgarri suertatu dira Martí Boadak eta Jordi Bartroli kimikariak (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikerlariak) emaniko hitzaldiak eta gai hauetan adituak diren pertsona ugariren arreta bereganatu dute. Larunbat arratsaldean berriz, hain gurea dugun txalaparta doinuez girotuta, zuhaitz berezi hauetako batzuk landatzeko aukera izan dute bertaratu diren herritarrek eta aurrerantzean, hauek zaintzeko eta erakusteko konpromisoa hartu du Udalak herritarren izenean Sant Celoniko Udalarekin batera hitzarmen bat sinatuz.

Copia de P1010693

Igande goizerako Anduetza Parketxeak antolatutako ibilaldi gidatuak ere berebiziko arrakasta izan dute. Martí Boada gidari dela zuhaitz berezi hauen bitxitasuna bertatik bertara ezagutzeko aukera izan den eta jarraian, Parketxeko xilotekan jasotzen diren zuhaitz berezienen egurrak ukitu, usaindu eta sentitzekoa. Eskerrik asko herritik zein Euskal Herri osotik Zegamara hurbildu eta ekintza hauetan parte hartu duzuen guztioi.

35 zuhaitz monumental eta bereziak Zegaman

Zuhaitz bereziak Zegaman

Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak elkarlanean, “Martin Boada” zuhaitz bildumako 35 zuhaitz monumental eta bereziren ematearen inguruan, egitarau zabala antolatu du otsailaren 28 eta martxoaren 1eko astebururako. Marti Boada geografoa, ingurumen gaietan aditua eta ibilbide profesional luzeko zientzialaria da.

 Zuhaitz monumental eta berezi hauek, handiak, ederrak edota helduak dira, baina ezaugarri hauetaz gain, historiaren edota ohitura herrikoien parte dira. 35 zuhaitz hauek Zegaman landatu eta asteburu honetan ezagutzera emango dira.

Gipuzkoako Zuhaitz Berezien argazkiekin 2015eko egutegia

copia-de-imgp2956

Gipuzkoako baso-ondarea ezagutarazteko eta haren balioa agerian jartzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuak antolatutako Zuhaitz Bereziei buruzko argazki lehiaketa amaitu berri da.

Lehiaketan saritutako argazkiekin Aldundiaren egutegia osatuko da eta saritutako argazki horiekin erakusketa ibiltaria antolatuko da Gipuzkoako 5 Parketxeetan zehar datorren urte hasieran.

Zuhaitz Bereziei buruzko argazki lehiaketa / Concurso fotográfico sobre Árboles Relevantes de Gipuzkoa

Zuhaitz bereziei buruzko argazki lehiaketa

Lanak aurkezteko epea 2014ko Azaroaren 7an amaituko da.

Lanak uzteko lekuak: Anduetza (Zegama), Arantzazu (Oñati), Arditurri (Oiartzun),
Barandiaran museoa (Ataun) eta Iturrarango (Aia) parketxeak, zein Gipuzkoako
Parketxe Sarea Fundazioko bulegoak (Ibaiondo poligonoa 27, 1. sol., 1-5 bulegoa,
Hernani).

OINARRIAK ikusteko deskargatu hemen pdf-a.


La fecha límite de presentación de los trabajos es el 7 de noviembre de 2014.

Lugares para presentar los trabajos: parketxes de Anduetza (Zegama), Arantzazu
(Oñati), Arditurri (Oiartzun), Barandiaran museoa (Ataun) e Iturraran (Aia), así como
las oficinas de Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa (Ibaiondo poligonoa 27, 1ª
palnta., oficina 1-5, Hernani).

Para ver las BASES descarga aquí el pdf.

Gipuzkoako Zuhaitz Bereziei buruzko Argazki Lehiaketa / Concurso fotográfico sobre árboles relevantes de Gipuzkoa

Gipuzkoako baso-ondarea ezagutarazteko eta haren balioa agerian jartzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuak Zuhaitz Bereziei buruzko Argazki Lehiaketa antolatu du.

Neurriagatik, adinagatik, historiagatik, edertasunagatik edo kokapenagatik gailentzen diren Gipuzkoako hamabi zuhaitz dira lehiaketaren gaia. Hain zuzen, horietatik hamar zuhaitz apartekotzat izendatuta daude.

Guztira hamalau lan izango dira sarituak eta guztiak Foru Aldundiak urtero plazaratzen duen egutegian argitaratuko dira, egilea adieraziz. Bereat, saritutako eta saritu gabeko zenbait lanekin Andundiak, GPS fundazioren laguntzaz, erakusketa ibiltaria antolatuko du Gipuzkoako bost parketxetan.

Nahi duen edozein argazkizalek har dezake parte eta edozein teknika onartzen da. Lanak aurkezteko epea 2014ko Azaroaren 7an amaituko da.

OINARRIAK ikusteko deskargatu hemen pdf-a.

ZUHAITZEN BEREZIEN INFORMAZIOA nahi baduzu deskergatu pdf-ak:

Arboles singulares de Gipuzkoa

Presentación árboles singulares

Haya Castillo del Inglés

Tejo de Hondarribi

A fin de dar a conocer y poner el valor el patrimonio forestal de Gipuzkoa, el Departamento de Innovación, Desarrollo Rural y Turismo de la Diputación Foral de Gipuzkoa ha organizado un concurso fotográfico sobre árboles relevantes de Gipuzkoa.

El tema del concurso son doce árboles de Gipuzkoa que destacan por razón de su tamaño, edad, historia, belleza o situación. Diez de ellos están calificados como árboles singulares.

En total serán premiadas catorce fotografías y todas ellas serán incluidas, indicando autor/a, en el calendario que anualmente publica la Diputación Foral. Asimismo, con los trabajos premiados y algunos no premiados la Diputación, con la colaboración de la fundación GPS, organizará una exposición itinerante en cinco pareketxes de Gipuzkoa.

 Puede participar cualquier aficionado/a a la fotografía que lo desee y se acepta cualquier técnica. La fecha límite de presentación de los trabajos es el 7 de noviembre de 2014.

Para ver las BASES descarga aquí el pdf.

Si quieres INFORMACIÓN SOBRE LOS ÁRBOLES RELEVANTES descarga los pdf:

Arboles singulares de Gipuzkoa

Presentación árboles singulares

Haya Castillo del Inglés

Tejo de Hondarribi