Tag Archives: zegama

Gautxorien ekintza arrakastatsua Anduetzan

Atzo ilunabarrean, Zegamako Anduetza Parketxean, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hiru gautxori askatzeko ekintza burutu zen. Bertara, 80 pertsonatik gora hurbildu ziren.

Hasteko, Mikel Olano basozainaren azalpenak entzun genituen: zer egin zauritutako animalia bat aurkitzean, nola garraiatu, nori deitu… Gure kasuan, askatu beharreko hiru urubiren istorioak entzun genituen: hegaleko arazoekin aurkitutako gautxoriak ziren.

DSC_0429

Ilundu zuenean, kanpoaldean hegaztiak gertutik ezagutu genituen eta hauek askatzeari ekin zion Mikel Olanok, berriro ere askatasunean hegan egiteko aukera emanez. Horietako bat, guztiz errekuperatuta ez zegoenez, Arrano Etxera eraman zen berriz ere sendatzera. Beste biak askatasunean mendira nola itzultzen ziren ikusi genuen. Momentu magiko bat bizi genuen!

DSC_0462

Advertisements

Denok dugu xede berdina

Copia de P1030091

Atzo, maiatzak 20, mendian garatzen diren jardueren inguruan hitz egiteko mendizaleak, abeltzainak, baso-ginak, mendi korrikalariak, herritarrak, kudeatzaileak eta zientzialariak, besteak beste, Zegamako kultur etxean elkartu ginen.

Zegamako plazan kilometro bertikala ospatzen ari zen bitartean, Aizkorri-Aratz Natura Parkea bezalako eremu babestu batean izaten diren interes ezberdinen arteko elkarbizitzaren alde apustua izan zen protagonista.

Mendi-erabiltzaile ezberdinak bezala denok dugu xede berdina, gure paisai kulturala zaintzea eta babestea. Batzuek lan gogorra egiten dute mendian, beste batzuk disfrutatu egiten dugu, baina denok maite ditugu gure mendiak, gure ingurune naturala.

Historiaurreko bezalako arkuak fabrikatzen

IMG-20160514-WA0021

Gaur “Aitzbitarteko Lagunak” Errenteriako Elkartearekin elkarlanean historiaurreko arkuak fabrikatzeko eginbeharreko pausuak ezagutu ditugu Zegaman. Prozesua hasiera hasieratik ikasi dugu: ze egur mota erabili, noiz moztu, nola moztu eta eraztunak errespetatuz nola egurra gastatzen joan besteak beste. Behin arkuan oinarri den egurra prest izanda, soka egin eta lotzeko teknikak iritsi dira: zuntz naturalak, nola zuntzak txirikordatu, lotzeko korapiloak eta itsasteko moduak besteak beste.

Tailer hau San Adrian-Leizarrate igarobidean, ekainaren 5 eta 6ko asteburuan izango den Europako Historiaurreko XXVI. arku eta bultzagailu tiro txapelketaren harira antolatu da. Helburua txapelketan Zegamako eta inguruko herrietako herritarren parte-hartzea sustatzea izan da eta, ehiza tresna hauek egiteko erabiltzen diren teknikak ezagutzea.

Fabricando arcos como en la prehistoria

Hoy en Zegama, con la ayuda de “Aitzbitarteko Lagunak”, hemos aprendido los pasos a realizar para hacer un arco prehistórico. Hemos conocido el proceso desde el principio: que madera utilizar, cuando y como cortarla y como ir desgastando la madera respetando los anillos. Una vez conseguido la base del arco, la madera, hemos empezado con las cuerdas; que fibras naturales se pueden usar, como enlazar las fibras, diferentes nudos y tipos de pegamentos.

Este taller se ha organizado por la celebración en el entorno del Túnel de San Adrian-Leizarrate del XXVI. Campeonato Europeo de Tiro con Arco y Propulsor prehistóricos el fin de semana del 5 y 6 de junio. El objetivo ha sido el favorecer la participación de los vecinos de Zegama y las poblaciones de sus alrededores en esta competición o simplemente acercar las técnicas de trabajo para la elaboración de estos instrumentos.

Historiaurreko ehizaren sekretuak

P1070070

Ekainaren 5 eta 6ko asteburuan, San Adrian-Leizarrate igarobidean, Aizkorri-Aratz Natura Parkearen bihotzean, Europako Historiaurreko XXVI. arku eta bultzagailu tiro txapelketako manga bat ospatuko da.

Aurretik, datorren larunbatean, maiatzak 14ean, Europako txapelketa honen arauei buruzko tailerra eta Historiaurreko armak egiteko azalpenak emango dira, lehengaiak, formak, lantzeko teknikak eta diseinuak besteak beste.

Tailerra goizeko 10:00etan hasiko da Anduetza Parketxean, Zegaman eta dohainik izango da. Jarduera honek, txapelketa honetan Zegamako eta inguruko herrietako herritarren parte-hartzea sustatzea du helburu eta, ehiza tresna hauek egiteko erabiltzen diren teknikak ezagutzera ematea.

Secretos de la caza en la prehistoria

El fin de semana del 5 y 6 de junio se va a celebrar en el entorno del Túnel de San Adrian-Leizarrate, en pleno Parque Natural de Aizkorri-Aratz, una de las mangas del XXVI. Campeonato Europeo de Tiro con Arco y Propulsor prehistóricos.

Pero antes, el próximo sábado, 14 de mayo, se organiza un taller explicativo sobre las normas del campeonato europeo y sobre confección de armas prehistóricas, materiales, formas de trabajo y diseños entre otros temas.

Este taller comenzara en el Parketxe Anduetza a las 10:00 de la mañana y será gratuito. El objetivo es favorecer la participación de los vecinos de Zegama y las poblaciones de sus alrededores en esta competición o simplemente acercar las técnicas de trabajo para la elaboración de estos instrumentos.

Lanbide zaharrak berreskuratzen / Recuperando antiguos oficios

cartel a-3_2016

Zegaman, datorren apirilak 3n, Erlezain eguna ospatzen da. Bertan Gipuzkoako XVIII. Ezti lehiaketa ospatzeaz gain, lehiaketa herrikoia egiten da ere. Herrian zehar, besteak beste honelakoak izango ditugu: artisau azoka, Gipuzkoako gozogile onenen produktuen erakusketa, Rafa Gorrotxategik karameluak artisau erara egiten, ipuin kontaketa erleen inguruan, liztor asiarraren azalpenak…

Eta eguna borobiltzeko, arratsaldean bertso-jaialdia!

El 3 de abril en Zegama además se celebra el día del apicultor, donde, ademas de ser la XVIII. edición de la Competición de Miel de Gipuzkoa, también hay una votación popular. Además habrá feria de artesanía, exposición de dulces de los mejores reposteros, Rafa Gorrotxategi hará caramelos al método tradicional, cuenta cuentos relacionado con las abejas, problemática de la abeja asiática…

Para finalizar el día… !festival de bersolaris!

Jaten den egurrik ba al dago? / ¿Hay alguna madera comestible?

Copia de P1060224

Aste Santutako lehenengo egunetan, martxoak 24, 25 eta 26ean Anduetza Parketxean (Zegama) galdera honi erantzuna emango diogu. Mundu osoko 1.500 egur oholtxoak ukituko ditugu, usaindu, hainbat kolore ezberdinez gozatu, kolpatzen soinua egingo dugu… eta azkenik dastatu?

Etorri eta 5 zentzuak egurrean jarriko ditugu!

Izena emateko 943802187 / anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

El 24, 25 y 26 de marzo le daremos respuesta en el Parketxe Anduetza (Zegama). A través de la colección de 1.500 tablillas de maderas. Las veremos, tocaremos, oleremos, haremos música y para finalizar ¿podremos comer alguna?

¡Ven y utilizaremos los 5 sentidos en la madera!

Para dar el nombre 943802187/anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

Gozatu benetan Erlezain egunean

DSC_0077

Antzinako lanbide honetara gerturatzen gaituen Erlezain Egunaren XVIII. edizioa ospatzen da Zegaman aurten. Apirilaren 3an izango da eta Erlezainen etorkizuna izango da gai nagusietako bat, liztor asiarrak erlezaintzan eragiten dituen kalteak direla medio. Honetaz gain, Gipuzkoako XVIII. Ezti Lehiaketa izango eta lehiaketa popularra ere, non lehiaketan izan diren eztiak probatzeko parada izango den.

Igande goizean zehar egitarau zabala izaten da: tailerrak, erakustaldiak, salmenta postuak, Rafa Gorrotxategik girlatzeak egiten, erlezaintzan ekoizten diren produktuei buruzko azalpenak, durrunba kaletik, gozoak dastatzeko aukera… Etorri Zegamara benetan gozatzera!

 

Badator Olentzero Zegamara ere …

Zur eta Lur_Olentzero

Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak, kultur jardueraz beteriko udazkena antolatu dute eta datorren asteburuan, abenduak 19 eta 20ean azkeneko jarduerarekin amaiera emango diogu Zur eta Lur Zegaman egitarauari.

Azkeneko jarduerak Olentzero eta Talo tailerra du izenburua eta nola ez, Olentzeroren bisita izango dugu Anduetzan. Bertan, Olentzero, Euskal Herriko Mitologiaren azken jentila dela kontatuko digu.

Bere istorioa entzun eta gero, bertaratutakoek Olentzeroren laguntzaz askarirako taloa egingo dute.

Hasiera batean, saio bat aurreikusten bazen ere, 4 saio egingo dira asteburuan zehar. Azkeneko saiorako, igandean 12:30tarako plaza gutxi batzuk gelditzen dira. Animatu zaitezte!

Marimunduko, tartalo, Martin Txiki …Anduetzan

P1070406

Pertsonai mitologikoez bete da gaur Anduetza Parketxea; bertan izan baitira bi ipuin kontaketa saio.

 

Jentilbaratza Kultur Elkarteko kideek, Jose Migel Barandiaranek jasotako ipuin mitologiko ugari kontatu dituzte.

Copia de P1070397

Jendez gainezka izan diren bi sesio hauetarako, aurten mito berriekin etorri dira eta bai heldu eta bai ume guztiak adi-adi egon dira; eskerrik asko etorritako guztiei!

Historiaurreko bizimodua ezagutzen

Copia de P1070354Anduetza Parketxean, Zegaman, larunbatean, talde polit bat etorri zen arratsalde pasa. San Adrian igarobidean bizi zen Historiaurreko gizakiaren etxeko-lanak zeintzuk izango ziren pentsatzen jarri ginen eta …

Lehenengo lana, afarirako jana lortzeko, ehizatzera joango zirela pentsatu dugu eta Anduetza Parketxera etorritakoak ere saiatu dira ehizatzen. Jarraitzeko, afaria prestatzeko, sua beharko zutela pentsatu dugu eta gure taldeak ere sua egiten saiatu gara eta lortu ere!

Ondoren, silex harria kolpatuko zuten, afaria mozteko labanak izateko eta bukatzeko afaldu eta gero, bere denbora librean, kobatako paretatan margotzen jartzen zirela jakin dugu eta baita gu ere, labar arteko mural polita egin dugu!