Tag Archives: xiloteka

Murgisarri, zuhaitz lepatuen basotxoa

Datorren igandean, martxoaren 24ean, “Murgisarri, zuhaitz lepatuen basotxoa” ezagutzeko ibilaldia antolatu da Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeko helburuarekin. Eguraldi bikaina izango dugu zuhaitz lepatuen jatorriaren, mozketa tekniken eta egur ustiaketa jasangarriaren inguruan besteak beste xehetasun ikasteko.

Ondoren zuhaitzen barrunbeak ezagutzeko Anduetza parketxeko xilotekan tailerra izango dugu. Eman izena lehenbailehen Basoen Nazioarteko Eguna basotxo berezi honetan ospatzeko!

Basoen Nazioarteko Eguna

 

Martxoaren 21ean, Basoen Nazioarteko eguna ospatzen da mundu osoan. Hori dela eta, martxoaren 24ean, igandez, “Murgisarri, zuhaitz lepatuen basotxoa” ezagutzeko ibilaldia antolatu du Zegamako Anduetza parketxeak. Murgisarri, Zegama Udalaren jabetzakoa den mendixka da, non 2018ko apirilean zehar pago gazte batzuk lepatu ziren. Zailtasun gabeko ibilaldi hau, goizeko 10:00etan irtengo da Anduetza parketxetik eta publiko orokorrari zuzendua izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikari batek azalpenak emango ditu.

“Murgisarri, zuhaitz lepatuen basotxoa” bisitatu eta gero, 12:00ak aldera, Anduetza parketxera bueltatu eta bertan dagoen xiloteka ezagutzera emango da. Xiloteka bat, egur edo zur bilduma bat da, Anduetza parketxean dagoena 1.500 xafla dituelarik. Zuhaitzen barrunbeak ezagutzeaz gain, bost zentzumenak egurraren gainean jarriko dira “Jaten den egurrik ba al dago?” tailerraren bitartez. Etorri egun berezi hau gurekin ospatzea!

EITBko albistegietakoek Anduetzan

P1060227

EITB-ko albistegietakoek jaten den egurrik ba al dagoen deskubritu nahi izan zuten ere. Honenbestez, Aste Santuan Anduetza Parketxeara gerturatu ziren. Bertan, galderari erantzuna eman zioten eta bideo bat grabatu ere. Bost zentzuak piztu zituzten egur oholtxoak batetik bestera pasatuz eta ondo pasa ere.

Hemen duzue bideoren lotura

Anduetza en las noticias de EITB

En los informativos de EITB querían descubrir si existe alguna madera comestible. Para ello visitaron el Parketxe Anduetza en Semana Santa y como se puede ver en el video, consiguieron dar con la respuesta. Utilizaron los cinco sentidos en las tablillas de madera que nos íbamos pasando.

Aquí tenéis el enlace del video

 

Jaten den egurrik ba al dago?

Copia de P1060224

Anduetza Parketxean (Zegama) mundu osoko 1500 egur oholtxo baino gehiago daude eta 177 zuhaitzen enborrak, erakusketak zuhaitzen barrunbea miatzeko aukera ematen duelarik.

Erakusketa honetaz baliatuz, “Jaten den egurrik ba al dago?” tailerra burutzen ari gara, galderari erantzuna emanez. 1.500 egur oholtxoak ukituko ditugu, usaindu, hainbat kolore ezberdinez gozatu, kolpatzen soinua egingo dugu… eta azkenik dastatu?

Aste Santutako jai egunetan egunero izango dugun tailerra izango da hau. Anduetza Parketxean aurretik izena ematea ezinbestekoa da. Etorri eta 5 zentzuak egurrean jarriko ditugu!

Jaten den egurrik ba al dago?

P1060224

Zegaman dagoen Anduetza Parketxean mundu osoko 1500 egur oholtxo baino gehiago daude eta 177 zuhaitzen enborrak non zuhaitzen barrunbeak miatu daitezke.

Hauen artean, ondo usaintzen dutenak daude baina gaizki usaintzen dutenak ere. Askotariko egurrak daude bilduma honetan: leunak edo latzak, arinak edo pisutsuak, argiak edo ilunak… Baina jaten den egurrik ba al dago? Galdera honi erantzuna emango diogu 5 zentzuak egurrean tailerraren bitartez. Etorri eta probatu!

Jolastera? Museora!!

Jolastera? Museora!!! ekimenak martxan jarraitzen du. Gipuzkoako Museo desberdinak bat eginda, familia giroan egiteko ekintzak aproposak proposatzen dira.

Anduetzako Parketxeak ere parte hartuko du programa honetan, naturaren gaia jorratzen den asteburuan hain zuzen ere. Zegamako Anduetza Parketxean dagoen xilotekaren egurrak bertatik bertara izango ditugu, ukitu, usaindu, eraztunen koloreak ikusi … Horrez gain, munduan zehar egurrak izan dituen erabilerak eta bitxikeriak ezagutzera emango dira.

Jolastera? Museora!!! ekimena martxoaren 21 eta 22an goizeko 11:00tan hasiko da eta bi hizkuntzatan emango dira azalpenak. Informazio gehiagorako: 943802187.

image-0001

Ikusmina xilotekaren aurrean / Gran expectación frente a la xiloteca

P1060108

Aurreko igandean 50 pertsona baino gehiago bildu ziren xilotekaren aurrean Anduetza Parketxeak antolatu zuen xilotekaren ate irekieran. Bertaratutakoak egurrak hartu, ukitu eta usaindu zituzten, mundu osoko 1500 egur lagin baino gehiagoko bilduman. Imanol Artolaren eskutik, bilduma bitxi honen sortzailearen eskutik, egurren erabilpenen inguruan hitz egin genuen ere. Honetaz gain, Imanolen erakusketa bisitatu genuen, egurra hainbat materialekin uztartzen duen erakusketa.

________________________________________________________________

El pasado domingo se reunieron más de 50 personas para disfrutar de la jornada de puertas abiertas de la xiloteca del Parketxe Anduetza. La xiloteca abrió sus puertas y los asistentes pudieron coger, tocar y oler las distintas tablillas de madera, de más de 1500 de lugares de todo el mundo. Junto con Imanol Artola, artífice de esta curiosa colección aprendimos de los diferentes usos que se le da a la madera. También visitamos su exposición de trabajos en madera unidos a otros materiales encontrados siempre en la naturaleza.

 

Xilotekaren ate irekiera Anduetza Parketxean / Puertas abiertas de la xiloteca en el Parketxe Anduetza

IMG_5581

Anduetza Parketxeak hurrengo igandean, urriak 26ean, bertan duen xilotekaren ateak irekiko ditu goizeko 11:00etan. Mundu osoko 1500 egur lagin baino gehiago daude eta egun honetan egurrak ukitu eta usaindu egingo dira eta hauen bitxikeriak eta erabilerak ezagutu ere. Ondoren Imanol Artolaren arte lanen erakusketaz gozatzeko aukera izango dugu.

____________________________________________________________________

El Parketxe Anduetza organiza para el próximo domingo 26 de octubre, una jornada de puertas abiertas de su xiloteca a las 11:00 de la mañana. Son más de 1500 tablillas de todo el mundo y este día se podrán tocar y oler y conocer curiosidades y usos de estas maderas. A continuación, podremos disfrutar de los trabajos en madera realizados por Imanol Artola.

 

Aizkorriko lagunen eguna Zegaman / Día de los amigos de Aizkorri en Zegama

Zegamako Udalak, Anduetza Parketxearekin batera egitarau interesgarria eskaintzen digu hurrengo astebururako. Larunbatean adibidez, Imanol Artolaren arte lanen erakusketa inauguratzen da, ondoren xiloteka osatzen duten egur laginen bitxikeriak kontatuko dizkigularik. Eta igandean, goazen denak Aizkorrira!

_______________________________________________________________________

El ayuntamiento de Zegama junto con Anduetza Parketxea ofrece un interesante programa para el próximo fin de semana. El sábado se inaugura la exposición de trabajos en madera de Imanol Artola, que a continuación contara detalles curiosos de las maderas de su xiloteka. Y el domingo, ¡todos a Aizkorri!

CARTEL LAG. EGUNA 2014