Tag Archives: verano

Egun osoko plana Pagoeta Natura Parkean / Día completo en el Parque Natural de Pagoeta

Udara aukerez gainezka datorkigu Pagoetan!

Burdinola eta errota funtzionamenduan, erleen sekretuak bertatik bertara, talo tailerrak, museoa, 6.000 landare ezberdin dituen Lorategi Botanikoa, orientazio zirkuituak, mendi ibilaldiak, astronomia gaua… Bada aukera!

Informazio +

Verano repleto de actividades en Pagoeta!

Ferrería y Molinos hidraúlicos en funcionamiento, los secretos de las abejas, talleres de talos, museo, Jardín Botánico con cerca de 6.000 plantas diferentes de los 5 continentes, circuitos de orientación, recorridos de monte, noche dedicada a la astronomía… Quien da más!

+ Información

Advertisements

Bizi Arantzazu 3 pausotan

Udarako plan lasai baten bila baldin bazabiltza, Arantzazu da zure aukera. Datozen hilabetetan lagunartean edo familian gozatzeko eskaintza berri batekin gatoz: plan borobila bi egun Gipuzkoako zoko berezi honetan bizitzeko… Hona hemen proposatzen dizuguna:

  • Arantzazu Parketxera bisita gidatua: natura, kultura eta espiritualtasuna batzen dituen erakusketa honen bitartez, Aizkorri-Aratz Natura Parkeari buruz bitxikeri asko ikasteko aukera egongo da.
  • Ibilaldia ibilbide irisgarrian zehar: guztion neurrira egindako ibilbide honetan zehar Parketxearen barruan entzun eta ikasitako azalpenen inguruan informazioa zabalduko da, ibilaldi atsegin batez gozatzean gain.
  • Gaua eta gosaria Arantzazuko aterpetxe berrian: iaz martxan jarri zen aterpetxe berriak instalakuntza modernoak Arantzazuko bista zoragarriekin konbinatzen ditu. Ez dago toki aproposagorik gaua naturan murgildurik eta toki baketsu batean igarotzeko.
  • Aukeran! Gomiztegira bisita gidatua: Arantzazun aurkitzen den Artzain Eskolan gazta egitearen prozesua ezagutu, artegia bisitatu eta gazta dastatze bat eskainiko da 6€ gehiagoren truke.

Jarduerak nahi eran konbina daitezke bi egunetan zehar bisita gidatuen ordutegiek ahalbidetzen duten heinean. Zatoz Arantzazura pilak kargatzera!

Jubilatuak 2018

VIVE ARANTZAZU EN 3 PASOS

Si andas buscando un plan tranquilo para el verano, Arantzazu es tu elección. Venimos con una nueva oferta para disfrutar durante los próximos meses en familia o con amigos, un plan redondo para vivirlo en este rincón tan especial de Gipuzkoa… Aquí la oferta al completo:

  • Visita guiada al Parketxe de Arantzazu: mediante esta exposición que entrelaza naturaleza, cultura y espiritualidad, se podrán aprender muchas curiosidades acerca del Parque Natural Aizkorri-Aratz.
  • Paseo a través del camino accesible: en este recorrido hecho para todos y todas, se podrá ampliar la información dada en el Parketxe a parte de poder disfrutar de un agradable paseo por los alrededores.
  • Noche y desayuno en el nuevo albergue de Arantzazu: el nuevo albergue que se puso en marcha el pasado año combina perfectamente modernas instalaciones con las maravillosas vistas del entorno. No hay mejor sitio para pasar la noche rodeado de naturaleza y en un sitio con tanta paz.
  • ¡Opcional! Visita guiada a Gomiztegi: en la escuela de pastores que se encuentra en Arantzazu se podrá conocer el proceso de la elaboración del queso, visitar las instalaciones y disfrutar de una degustación de quesos por solo 6€ más.

Las actividades se pueden combinar como se quieran bajo disponibilidad de los centros donde se realizan las visitas guiadas. ¡Acércate a Arantzazu a cargar las pilas!

Jubilatuak_gazterelaz lehentasuna 2018

Uda honetan zatoz gure natur parkeetara naturaz eta kulturaz gozatzera! / ¡Este verano visita nuestros parques naturales!

Udan ere, Gipuzkoako 4 Natur Parkeetan naturaz eta kulturaz gozatzeko aukera daukazu, horretarako 6 plan ezberdin proposatzen dizkizugu:

Aiako Harrian mendeetako historia duten Arditurriko meategiak bisitatu ditzazkezu. Erromatarren garaitik ustiatuak izan diren meazuloetan esperientzia ahaztezina bizitzeko aukera izango duzu.

Pagoetan, Iturrarango lorategi botanikoa bisitatu dezakezu, mundu guztiko landareriaren erakuslehio dena bere 5.500 taxonekin.

Anduetzako Parketxetik gertu, San Adrian igarobidea (Leizarrate) ezagutzeko aukera duzu.  Garrantzia historiko handiko lekua da, izan ere, Europa Gaztelako erreinuarekin lotzen zuen errege-bide nagusia bertatik pasatzen zen.

Arantzazuko Parketxetik abiatuta, Santutegia eta Gomiztegi baserrian dagoen Artzain Eskola lotzen dituen ibilbide irisgarria egin dezakezu. Ibilbide honek ezinduei ez ezik, hainbat publiko mota ezberdinei ere mendiaz gozatzeko aukera ematen die, hala nola, familiei, osasun arazoak dutenei, haur txikiei,etab.

Lizarrustiko Parketxetik abiatuta, Lareoko urtegiraino iristen den ibilbide zoragarria egin dezakezu Aralarko paisaia karstikoa eta pagadiak ikusteko.

Barandiaran Museoan kokatzen den Errotatxon  errota eta zerrategi bat martxan ikusteko aukera daukazu, antzinako lanbide hauek gertuagotik ezagutzeko.

 6 plan udara

En verano también tienes la oportunidad de disfrutar de la naturaleza en los 4 Parques Naturales de Gipuzkoa. Para ello, te proponemos 6 planes diferentes:

-En Aiako Harria visita las minas de Arditurri, minas con siglos de historia. Tendrás la oportunidad de vivir una experiencia inolvidable en las galerias explotadas desde época romana

-En Pagoeta, puedes visitar el jardín botánico de Iturraran, que cuenta con una colección de 5.500 taxones de todo el mundo. Todos los taxones están debidamente etiquetados con datos de la familia a que pertenecen, nombre botánico y lugar de origen.

-Cerca del Parketxe de Anduetza, puedes conocer el paso de San Adrian (Leizarrate). Es un lugar de importancia histórica, parte de lo que fue el principal camino real que unía a Europa con el Reino de Castilla.

-Partiendo del Parketxe de Arantzazu, puedes recorrer la vía adaptada que une el Santuario y la escuela de Pastores situada en el caserío Gomiztegi. Este camino, además de las personas con minusvalías, también proporciona a otros colectivos como familias, niños, jubilados, etc..la posibilidad de disfrutar de la naturaleza.

-Desde el Parketxe de Lizarrusti, puedes disfrutar de la maravillosa ruta que llega hasta el embalse de Lareo observando el paisaje kárstico y los hayedos de Aralar.

-Puedes ver en marcha la serrería y el molino Errotatxo situados en el Museo Barandiaran de Ataun, para conocer de más cerca estos antiguos oficios.