Tag Archives: urubiak

Urubien bila ilunabarrean

Azaroaren 30ean, larunbatez, Nerea Pagaldai adituak gidaturiko saioa izango da Arditurri parketxean.

Udazkena da zalantzarik gabe garairik aproposena gure inguruan bizi diren hegazti hauek ezagutzeko. Izan ere, euren kantuak hobekien bereiztuko ditugun garaia da. Baina, zer da urubi bat? Hontz mota bat da baina, gainontzeko hontzetaz bereizten jakingo al genuke? Eta zeintzuk dira bere berezitasunak? Zalantza horiek guztiak argitzeko azaroaren 30ean, larunbatez, Nerea Pagaldai adituaren eskutik gidaturiko saioa izango da Arditurri parketxean.

Ibilaldia zailtasunik gabekoa da, eta saioa 19:00etan hasiko da. Guztira bi ordu inguru iraungo ditu, hasieran azalpen batzuk emango direlarik erabilera anitzeko gelan. Adin guztientzako herritarrei zuzendua da, eta prezioa 5€-koa da. Aurretik erreserba egitea beharrezkoa da, plaza mugatuak baitaude. Bestalde, bisita egunean bertan,  linterna ekartzea lagungarria izan daiteke.

URUBIAK 2019

Gautxoriak berriro aske hegan Listorretan eta Iturraranen

Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko dira Listorretako aisialekuan eta Iturraran Parketxean hurrenez hurren. Zentro honetan arrazoi desberdinak direla medio zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta hauek ahalik eta lasterren beren ingurune naturalera itzultzea da haien xedea.

Gaueko 21:00etan egingo dira bi saioak, bakoitzean hainbat urubi eta mozolo askatuko direlarik, ekainaren 22an ostiralez Listorretako aisialekuan (Errenteria) Iturraran Parketxean (Pagoeta Natura Parkea, Aia).

Familian egiteko plan ederra proposatzen du beraz Gipuzkoako Parketxe Sareak, hegaztiak gertutik ezagutu eta askatasunean mendira nola itzultzen diren ikusiz.

Zatozte gurekin momentu magiko hau bizitzera!

Gautxoriak berriro aske hegan

Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko dira Listorretako aisialekuan eta Iturraran Parketxean hurrenez hurren. Zentro honetan arrazoi desberdinak direla medio zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta hauek ahalik eta lasterren beren ingurune naturalera itzultzea da haien xedea.

Gaueko 21:00etan egingo dira bi saioak, bakoitzean bi urubi askatuko direlarik, ekainaren 16an ostiralez Listorretako aisialekuan (Errenteria) eta ekainaren 17an larunbatez Iturraran Parketxean (Aia).

Familian egiteko plan ederra proposatzen du beraz Gipuzkoako Parketxe Sareak, hegaztiak gertutik ezagutu eta askatasunean mendira nola itzultzen diren ikusiz.

Zatozte gurekin momentu magiko hau bizitzera!

Gautxoriak askatzea 2017

Gautxorien ekintza arrakastatsua Anduetzan

Atzo ilunabarrean, Zegamako Anduetza Parketxean, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hiru gautxori askatzeko ekintza burutu zen. Bertara, 80 pertsonatik gora hurbildu ziren.

Hasteko, Mikel Olano basozainaren azalpenak entzun genituen: zer egin zauritutako animalia bat aurkitzean, nola garraiatu, nori deitu… Gure kasuan, askatu beharreko hiru urubiren istorioak entzun genituen: hegaleko arazoekin aurkitutako gautxoriak ziren.

DSC_0429

Ilundu zuenean, kanpoaldean hegaztiak gertutik ezagutu genituen eta hauek askatzeari ekin zion Mikel Olanok, berriro ere askatasunean hegan egiteko aukera emanez. Horietako bat, guztiz errekuperatuta ez zegoenez, Arrano Etxera eraman zen berriz ere sendatzera. Beste biak askatasunean mendira nola itzultzen ziren ikusi genuen. Momentu magiko bat bizi genuen!

DSC_0462