Tag Archives: urriak 12

Oraingoan ere ez dugu galdu Arditurriko trena!

Udazkeneko hego haize epelak eta tren berdearen traka-trakak bat egin zuten ostiral goizean Arditurri inguruetan. Lagun mordoa bildu ginen beste behin Arditurrira trenez etorri eta meategiaren eta paisaia harrigarri honen sekretuak hurbiletik ezagutzeko. Ez dago zalantzarik goiz-pasa ezin hobea dela familian, lagunekin edo nahi bezala disfrutatzeko.

Oraingoan ere begi-bistan geratu da plan honek duen arrakasta; antolatutako tren guztiak bete egin ziren eta hainbat lagun geratu zen bisita egiteko aukerarik gabe. Beraz, erne ibili eta ez galdu hurrengo batean Arditurri hain modu berezian ezagutzeko aukera!