Tag Archives: Urnieta

Familia ugari baserrira hurbildu ziren atzo

Gipuzkoako Parketxe Sarearen helburuetako bat herritarrak lehen sektoreko lanbideetara hurbildu ahal izatea da, eta halaxe egin genuen atzo Adarrazpi baserrian (Urnietan).

collage

Famili ugari etorri ziren, eta bisita amaitzean askok aipatu ziguten horrelako jarduerei esker euren seme-alabek mundu hau gertutik ikusteko aukera dutela, gaur egun gutxik baitute senide baserritar bat.

Beraz, martxoaren 31ean beste aukera berri bat eskainiko dugu, goiz pasa zoragarri bat igaro dezazuen. Plazak azkar betetzen dira beraz ez galdu aukera!

Arditurri parketxea: 943 49 50 69 / arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Advertisements

Muniskuegañeko multzo megalitikora, Zilegimendietan barrena

Martxoak 9

Gutxi dira Gipuzkoan Muniskuegaña (Mulisko gaña) bezain toki kitzikagarriak. Lehenik eta behin, behinola Urumeako Zilegimendiak izan zirenen zati handia bertatik bertara ikusten da handik. Hango mendiak, basoak, larretokiak, errekak…, a zer nolako ikuskizuna!

Bigarrenik, Muniskuegañan dagoen multzo megalitikoarengatik: zutarri bikaina, zista bikoitz paregabea, hiru cromlech, zein baino zein dotoreagoak…

Gainera, bidean zuhaitz lepatuekin, saroiekin, betizuekin eta beste hainbat altxorrekin goza daiteke. Eta, jakina, ezin ahantzi bide erdian dagoen Pozontarriko lepua izeneko dolmena.

Gidariari dagokionean, Luis Mari Zaldua Etxabe urnietarra da eta urteak eman ditu alderdi hura guztia zehazkiro ezagutzeko ahalegina egiten. Onomastikaria denez gero, inguru hartako toki-izenen berri ere emango du, besteak beste.

Aukera ederra duzue, beraz, bide erraz eta egokiaz gozatuz, goiz-pasa polita egiteko. Jarduera doan da eta izena ematea ezinbestekoa.

Muniskuegaña_2019

Muniskuegañara irteera bertan behera

Pena handiarekin esan behar dugu biharko antolatua genuen irteera bertan behera geratzen dela iragarrita dagoen eguraldia dela eta.
Hori bai, eguraldi prebisio ona dugun asteburu batean berriz eskainiko dugu, ahal dugun azkarren, jende ugari baitzegoen izena emanda.
Mila esker aldez aurretik berria zabaltzen lagundu gaituzuen guztioi eta izan eman duzuenoi ere.
Laster irteera hau berriz izango duzue eskura!
Muniskuegaña_2018

Gaztagintzaren sekretuak Adarrazpin

Martxoaren 17an Adarrazpi gaztandegira bisita berezia antolatu dugu. Urnietako Goiburu auzoan, Xoxoka ondoan, kokatua dagoen Adarrazpi baserriko artzainak eta gaztagileak dira. Aukera aparta izango dugu haien eskutik latxa ardiak eta arkumeak hurbiletik ikusteko eta Idiazabal gaztaren sekretuak ezagutzeko. Arkumeak ukitzeko eta besotan hartzeko aukera ere izango du nahi duenak.

Ez galdu aukera eta egin zure erreserba!

Adarrazpi baserria 2018.jpg

Adarrazpi sakonean

Asteburu honetan Adarrazpi gaztandegian egin ditugu bi bisita bertako artzainak izan direlarik gidari. Ardi-latxa gertu gertu izanik, heldu zein umeak nahi adina ikusi eta ukitu dute. Artzainen bizimodua gertutik egutzeaz gain, praktikan ere jarri ahal izan dugu, gazta freskoa egin baitugu!

Datorren igandean, martxoaren 19an hain zuzen ere izango da azken eguna jarduera hau egin ahal izateko. Beraz, deitu lekurik gabe geratu baino lehen!

Informazio gehiagorako edo erreserba egiteko 943 49 50 69 / 688 89 50 68 arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Collage

Ardi ttikia, beti bildots

Ardia beti izan da ardi, baina guk geroz eta gutxiago ikusten ditugu, baserri guneetatik gero eta hurrunago bizi baikara. Horrexegatik, martxoaren 12an, igandearekin,  Adarrazpi gaztandegira bisita berezia antolatu du. Aukera aparta izango dugu bertako artzain eta gaztagileen eskutik latxa ardiak eta arkumeak hurbiletik ikusteko eta Idiazabal gaztaren sekretuak ezagutzeko. Arkumeak ukitzeko eta besotan hartzeko aukera ere izango du nahi duenak.

Ez galdu aukera eta deitu!

adarrazpi-baserria-2017