Tag Archives: Unai Baroja

Arditurriko ugaztun hegalariak

Irailaren 7an, larunbata

Aurten berriz ere, saguzarrak ezagutzeko solasaldiaz gozatzeko aukera izango da. Saio desberdinak antolatu dira, eta Aiako harria Natura Parkearen barnean eskeiniko dugun hau izango da lehenengoa.

Parketxe inguruetan saguzarrak bilatzen hasi aurretik, Ane Caro eta Unai Baroja adituek, ugaztun hegalari hauen ezaugarriak azalduko dizkigute: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezie ezberdinak…. Gainera gerturatzen direnek, aplikazio bati esker, iluntzen duen bitartean saguzarrak entzuteko aukera izango dute.

Ez galdu aukera hau eta animatu zaitezte Arditurri inguruan bizi diren saguzarrak ezagutzera. Aukera ezin hobea izango da, hain ezezagunak diren izaki misteriotsu hauek ezagutzeko!

  • Elkargunea: Arditurri parketxea (943 49 50 69 / 688 89 50 68  / arditurri@gipuzkoamendizmendi.net)
  • Ordua: 19:30
  • Prezioa: 5 € ( 4 kideen familietarako 15€)
  • Erreserba nahieztakoa da.

Saguzarrak2019