Azkenengo plazak geratzen dira larunbat honetan, hilaren 22an, Arditurriko parketxean, saguzarrak ikusteko burutuko den ibilaldirako. Kiko Alvarez adituak gidatuko du irteera eta saguzarren uhinak ezagutzen dituen tresna berezi batzuekin, eurak ikusi eta identifikatzeko aukera izango dugu.
Arratsaldeko 19:00tan hasiko dugu ekintza Arditurriko Interpretazio Zentruan (Oiartzun) eta ordu terdiko iraupena izango du txangoak. Arropa egokia jantzi eta animatu ugaztun hegalari bitxi hauek bertatik bertara ezagutzera. Plaza gutxi geratzen dira!
Erreserbak egiteko jarri gurekin harremanetan 943495069 telefonoan edota arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidean.
