Tag Archives: udako jarduerak

Uda aukerez gainezka Pagoetako Parke Naturalean – Verano repleto de actividades en el Parque Natural de Pagoeta

2015eko-uda

Advertisements

Aste Santuan zatoz Gipuzkoako Parketxeetara!

Aste Santurako egitarau zabala prestatu dugu Gipuzkoako Parketxeetan. Apirilaren 2tik 12ra bitartean jarduera askotarikoak egiteko aukera izango duzue. Publiko guztiei zuzendutako jarduerak gauzatuko ditugu; familiak, norbanakoak, taldeak…

Aprobetxa ezazue aste santua Gipuzkoako Parketxeak ezagutu eta bertako ondare naturala zein kulturala hobeto ezagutzeko. Makina bat aukera dituzue!

Aste Santua Anduetza 2015 Aste Santua Arditurri 2015 Aste Santua Barandiaran 2015

Eta nik…txoria nuen maite

Larunbatean, uztailaren 5ean, Listorretako udako jarduerei hasiera eman genien Mikel Olanok gidatu zuen ibilaldiarekin, Aiako Harria Natur Parkean.

Mikel Olano Listorreta25 pertsonatik gora etorri ziren Listorreta inguruko txorien kantuak ezagutzera. Txori ugari entzun, bereizi eta ikusteko aukera izan genuen Mikel Olanoren eskutik Listorretako paraje zoragarrian.

Prismatikoak,hegaztien gida bat eta hegaztien kantuak entzuteko aplikazio baten laguntzaz, inguruan txori ezberdin ugari ditugula jabetzeko aukera izan genuen.  Olanok berak behin eta berriz errepikatu zuen bezala, “irteeraren helburua ez da inguruko txori espezie guztiak ezagutzea, baizik eta urrutira joan gabe gure inguruan dugun biodibertsitateaz jabetzea”.

Eguraldiak lagunduta, goiz paregabea igarotzeko aukera izan genuen naturaz inguratuta. Argazki galeria ikusteko klikatu hemen.

Gogoratu, hurrengo jarduera uztailaren 19an izango dela, “Saguzaharrak ezagutu ibilaldia” izango baitugu Kiko Alvarez-ek gidatuta. Izena emateko: 943 495069 edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net.

Larunbat honetan “Txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia” Mikel Olanorekin Listorretan (Errenterian)

Aiako Harria Parke Naturalean dagoen Listorretako natur eremua ezagutzera emateko eta balioztatzeko lau jarduera burutuko dira udan. Jarduera guztiak adin guztietako herritarrei zuzenduak daude, doakoak dira eta uztaila eta abuztuan burutuko dira.

Udako egitarauari hasiera emateko, lehenengo jarduera uztailaren 5ean, larunbatean, burutuko da.

• Uztailak 5, larunbata: Txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia Mikel Olanorekin
Ibilaldia Listorretako aisialekuko etxolatik irtengo da goizeko 10:00etan. Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da eta bidean gure inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango dira. Adin guztietako herritarrentzat dago zuzendua eta doakoa da. Prismatikoak ekartzea gomendatzen da.
Elkargune-puntua: Listorretako etxola.
Ordutegia: 10:00-12:00.

Izena emateko: 943 495069 / 943 494521

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Udako_Jarduerak_2014

• Sábado, 5 de julio: Itinerario para conocer el canto de los pájaros con Mikel Olano.
El itinerario dará comienzo en el área recreativa de Listorreta a las 10:00 de la mañana y no tendrá ninguna dificultad. Durante el trayecto se recibirán explicaciones oportunas para conocer los pájaros del entorno. Está dirigido a todos los públicos y será gratuito. Se recomienda traer prismáticos.
Punto de encuentro: cabaña de Listorreta.
Horario: 10:00-12:00.

Para inscribirse: 943 495069 / 943 494521

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

 

 

Adin guztietako herritarrei zuzenduriko udako jarduerak antolatu dira Listorretako aisialekuan (Errenteria) / Actividades dirigidas a todos los públicos en el área recreativa de Listorreta (Errenteria)

Udako_Jarduerak_2014

Aiako Harria Parke Naturalean dagoen Listorretako natur eremua ezagutzera emateko eta balioztatzeko jarduerak burutuko dira. Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak elkarlanean egitarau berezia prestatu dute 2014ko udarako Aiako Harria Parke Naturalean (Natura 2000 Sarea). Lau jarduerak Listorretako aisialekuan burutuko dira, Errenterian.
Jarduera guztiak doakoak dira,  adin guztietako herritarrei zuzenduak daude eta  uztaila eta abuztuan burutuko dira.

Informazio gehiago jasotzeko:
943 495069 / 943 494521
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net


Se llevarán a cabo actividades para dar a conocer y valorar el espacio natural de Listorreta, que se encuentra en el Parque Natural Aiako Harria. El Ayuntamiento de Errenteria, la Diputación Foral de Gipuzkoa y la Fundación Red de Parketxes de Gipuzkoa en colaboración, han preparado un programa especial para el verano del 2014 en el Parque Natural Aiako Harria (Red Natura 2000). Las cuatro actividades se llevarán a cabo en el área recreativa de Listorreta, en Errenteria.

Todas las actividades son gratuitas, están dirigidas a personas de todas las edades y se llevarán a cabo en julio y agosto.

Para más información:
943 495069 / 943 494521
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net