Udaberria da zalantzarik gabe garairik aproposena gure inguruan bizi diren hegaztiak ezagutzeko. Izan ere, mendian ibiltzen garenean kantu ugari entzuten ditugu, baina gutxitan dakigu zein hegaztiri dagozkion. Zalantza horiek guztiak argitu ahal izango dira Parketxe Saretik antolatu dugun egun berezi honetan.
Txori kantuak ezagutzeko ibilaldia apirilaren 13an izango da, larunbatez, Aiako harria Natura Parkean. Bidean gure inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Arkamurkako Natur taldeko Eneko Azkuek, jarduera berezi honen gidariak.
Aurretik erreserba egitea beharrezkoa da, plaza mugatuak baitaude. Bestalde, bisita egunean bertan, txoriak ikusi ahal izateko, prismatikoak ekartzea lagungarria izan daiteke.