Tag Archives: txorien kantuak

Txoria txori

Larunbateko eguraldi paregabea aprobetxatuz, Arantzazuko parketxearen inguruan ibili ginen txorien melodia politak entzuten hegaztietan aditua den Mikel Olano basozainarekin, eta… egundoko kontzertua entzuteko aukera izan genuen! izan ere, udaberria heltzearekin bat txoriek sekulako zalaparta sortzen dute. Nahiz eta kukua ez entzun, beste hainbaten kantak entzun ahal izan genituen, hala nola, txantxangorriarena, gailuparena, amilotx urdinarena…

Zuek ere horrelako orkestra sinfonikoaren lekuko izan nahi baldin baduzue ezin duzu azken aukera galdu. Datorren larunbatean, apirilak 28an, izango da Arditurriko Parketxean goizeko 10:00etan.

Deitu eta egin zure erreserba 943 495 069 / 699 335 183 telefonoetan edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net e-mailean.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA

El sábado, aprovechando el magnífico tiempo que nos ha acompañado el fin de semana, anduvimos por los alrededores del Parketxe de Arantzazu con el experto en aves Mikel Olano escuchando las hermosas melodías de los pájaros. Tuvimos la oportunidad de oír un formidable concierto, ya que con la llegada de la primavera los pájaros crean un enorme estrépito. Pese a no oír al cuco, pudimos oír las canciones de otros muchos, entre ellos, el petirrojo, el camachuelo común,  el herrerillo azul…

Si tú también quieres ser testigo de una orquestra sinfónica similar no te puedes perder la última oportunidad. Será el próximo sábado, 28 de abril, en el Parketxe de Arditurri a las 10:00 de la mañana.

Llama y haz tu reserva en los teléfonos 943 495 069 / 699 335 183 o en el e-mail arditurri@gipuzkoamendizmendi.net.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Advertisements

Eguzki izpiei kantari

Eguzki izpitxo bat irten orduko txoriek ongi etorria egiten diote eguzkiari gure basoak beren kanta alai eta ederrekin betez. Bada, bihar apirilak 14, soinu zoragarri hauek hobeto ezagutzeko parada izango dugu Anduetza Parketxean Mikel Olano adituaren eskutik.

Azalpen labur batzuen ondoren kanpora irtengo gara ibilalditxo bat egitera, eta bide batez, gure begi eta belarriak baliatuz txori kantariak gertuagotik ezagutzera.

Hitzordua 10etan izango da Anduetza Parketxean. Detailerik galdu nahi ez baduzu, ez ahaztu prismatikoak hartzea!

Txorien txioa

Udaberriarekin bat, Gipuzkoako Parketxe Sareak txorien kantuak ezagutzeko hainbat jarduera antolatzen ditu. Datorren larunbatean, apirilaren 14ean, Anduetza parketxeari dagokio eta hitzordua 10:00etan izango da bertan. Ibilaldian gidari izango dugu Mikel Olano aditua.

Hasiera emateko, Anduetza parketxean 30minutuko aurkezpena egingo da, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Ondoren zailtasunik gabeko ibilaldian eta prismatikoak  lagun, ikusitako txoriak antzemango ditugu. Ez ezazue aukera hau galdu!

Izena emateko eta informazio gehiagorako:

943 80 21 87 / 688 62 36 09 edo anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

El trino de los pájaros

Al llegar la primavera la Red de Parketxes de Gipuzkoa organiza itinerarios guiados para conocer el canto de los pájaros. El próximo será el sábado día 14 de abril en el Parketxe Anduetza a las 10:00 de la mañana. El itinerario será guiado por el experto Mikel Olano.

Comenzaremos con una presentación de unos 30 min donde se verán fotos y se oirán cantos de diferentes pájaros. A continuación, se realizara un itinerario sin dificultad donde con la ayuda de unos prismáticos se reconocerán diferentes pájaros por su canto.

Para apuntarse y/o para más información:

943 80 21 87 / 688 62 36 09 o anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

 

Txorien kantuen sinfonia

Azken egunak dira txorien kantuen sinfonia interpretatzen ikasteko antolatu den ibilaldian izena emateko. Datorren larunbatean da hitzordua, Apirilak 22, Anduetza Parketxean.

Ibilaldian zehar, gure inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzera emango ditu Mikel Olano adituak. Mikel komunikatzaile aparta da eta hark erakutsiko digu entzumena lantzeak zenbateko garrantzia duen natura hobeto ezagutzeko.

Adin eta ezaguera-maila guztikoentzat dago zuzendua ibilaldi hau. Prismatikoak  ekartzea gomendatzen da.

La sinfonía del canto de los pájaros

Son los últimos días para apuntarse a la excursión para aprender a interpretar el canto de los pájaros. La cita es el próximo sábado, 22 de abril en el Parketxe Anduetza.

Durante el itinerario el experto Mikel Olano, nos enseñará la importancia que tiene desarrollar el oído para conocer y entender mejor la naturaleza.

La actividad está dirigida al público de todas las edades y conocimientos en la materia. Se recomienda traer prismáticos.

Txoriak entzun eta ikustera Aizkorriko magalera

Anduetza Parketxeak (Zegama) gure inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu du Pazkoako asterako. Ibilaldian gidari izango dugu Mikel Olano aditua. Mikel komunikatzaile aparta da eta hark erakutsiko digu entzumena lantzeak zenbateko garrantzia duen natura hobeto ezagutzeko.

Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da; adin eta ezaguera-maila guztikoentzat dago zuzendua ibilaldi hau. 10:00etan Parketxean 30 minutuko aurkezpena egingo da, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Prismatikoak  ekartzea gomendatzen da.

 

Ven a escuchar y a ver a los pájaros en la falda de Aizkorri

El Parketxe Anduetza (Zegama) ha organizado un itinerario para conocer el canto de los pájaros de nuestro entorno. El itinerario será guiado por el experto Mikel Olano. Mikel que es un comunicador nato, nos enseñará la importancia que tiene desarrollar el oído para conocer y entender mejor la naturaleza.

El itinerario organizado será de baja dificultad y la actividad está dirigida al público de todas las edades y conocimientos en la materia. A las 10:00 se realizará una presentación de unos 30min en el Parketxe Anduetza, para poder ver en una pantalla fotografías de los pájaros que se intentarán observar y se escucharán los cantos de cada uno de ellos. Se recomienda traer prismáticos.