Tag Archives: txoriak

Eta nik…txoria nuen maite

Larunbatean, uztailaren 5ean, Listorretako udako jarduerei hasiera eman genien Mikel Olanok gidatu zuen ibilaldiarekin, Aiako Harria Natur Parkean.

Mikel Olano Listorreta25 pertsonatik gora etorri ziren Listorreta inguruko txorien kantuak ezagutzera. Txori ugari entzun, bereizi eta ikusteko aukera izan genuen Mikel Olanoren eskutik Listorretako paraje zoragarrian.

Prismatikoak,hegaztien gida bat eta hegaztien kantuak entzuteko aplikazio baten laguntzaz, inguruan txori ezberdin ugari ditugula jabetzeko aukera izan genuen.  Olanok berak behin eta berriz errepikatu zuen bezala, “irteeraren helburua ez da inguruko txori espezie guztiak ezagutzea, baizik eta urrutira joan gabe gure inguruan dugun biodibertsitateaz jabetzea”.

Eguraldiak lagunduta, goiz paregabea igarotzeko aukera izan genuen naturaz inguratuta. Argazki galeria ikusteko klikatu hemen.

Gogoratu, hurrengo jarduera uztailaren 19an izango dela, “Saguzaharrak ezagutu ibilaldia” izango baitugu Kiko Alvarez-ek gidatuta. Izena emateko: 943 495069 edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net.

Larunbat honetan “Txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia” Mikel Olanorekin Listorretan (Errenterian)

Aiako Harria Parke Naturalean dagoen Listorretako natur eremua ezagutzera emateko eta balioztatzeko lau jarduera burutuko dira udan. Jarduera guztiak adin guztietako herritarrei zuzenduak daude, doakoak dira eta uztaila eta abuztuan burutuko dira.

Udako egitarauari hasiera emateko, lehenengo jarduera uztailaren 5ean, larunbatean, burutuko da.

• Uztailak 5, larunbata: Txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia Mikel Olanorekin
Ibilaldia Listorretako aisialekuko etxolatik irtengo da goizeko 10:00etan. Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da eta bidean gure inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango dira. Adin guztietako herritarrentzat dago zuzendua eta doakoa da. Prismatikoak ekartzea gomendatzen da.
Elkargune-puntua: Listorretako etxola.
Ordutegia: 10:00-12:00.

Izena emateko: 943 495069 / 943 494521

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Udako_Jarduerak_2014

• Sábado, 5 de julio: Itinerario para conocer el canto de los pájaros con Mikel Olano.
El itinerario dará comienzo en el área recreativa de Listorreta a las 10:00 de la mañana y no tendrá ninguna dificultad. Durante el trayecto se recibirán explicaciones oportunas para conocer los pájaros del entorno. Está dirigido a todos los públicos y será gratuito. Se recomienda traer prismáticos.
Punto de encuentro: cabaña de Listorreta.
Horario: 10:00-12:00.

Para inscribirse: 943 495069 / 943 494521

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

 

 

Adin guztietako herritarrei zuzenduriko udako jarduerak antolatu dira Listorretako aisialekuan (Errenteria) / Actividades dirigidas a todos los públicos en el área recreativa de Listorreta (Errenteria)

Udako_Jarduerak_2014

Aiako Harria Parke Naturalean dagoen Listorretako natur eremua ezagutzera emateko eta balioztatzeko jarduerak burutuko dira. Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak elkarlanean egitarau berezia prestatu dute 2014ko udarako Aiako Harria Parke Naturalean (Natura 2000 Sarea). Lau jarduerak Listorretako aisialekuan burutuko dira, Errenterian.
Jarduera guztiak doakoak dira,  adin guztietako herritarrei zuzenduak daude eta  uztaila eta abuztuan burutuko dira.

Informazio gehiago jasotzeko:
943 495069 / 943 494521
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net


Se llevarán a cabo actividades para dar a conocer y valorar el espacio natural de Listorreta, que se encuentra en el Parque Natural Aiako Harria. El Ayuntamiento de Errenteria, la Diputación Foral de Gipuzkoa y la Fundación Red de Parketxes de Gipuzkoa en colaboración, han preparado un programa especial para el verano del 2014 en el Parque Natural Aiako Harria (Red Natura 2000). Las cuatro actividades se llevarán a cabo en el área recreativa de Listorreta, en Errenteria.

Todas las actividades son gratuitas, están dirigidas a personas de todas las edades y se llevarán a cabo en julio y agosto.

Para más información:
943 495069 / 943 494521
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Iturraran txorien paradisu – Iturraran el edén de los pájaros

txori-kantuak---webrako-argazkia

2014/05/10

Mikel Olano adituaren gidaritzapean makina bat txoriren kantuak entzuteko aukera paregabea izan genuen pasa den larunbatean. Bere hitzetan, Iturraran txorien kantuez gozatzeko Gipuzkoako leku ederrenetako bat da.

 

Guiados por el especialista en pájaros Mikel Olano, el sábado pasado tuvimos la oportunidad de escuchar el canto de los pájaros y aprender a identificarlos. Según Mikel Olano, Iturraran es uno de los mejores sitios de Gipuzkoa para disfrutar de la variedad de cantos de los pájaros.

Eta nik… txoria nuen maite (Txori kantuak ezagutzen Barandiaran Museoan)

70 pertsonatik gora etorri dira gaur Barandiaran Museo inguruko txorien kantuak ezagutzera. Txori ugari entzun, bereizi eta ikusteko aukera izan dugu Mikel Olanoren eskutik.

Se han acercado más de 70 personas a conocer el canto de los pájaros del entorno del Museo Barandiaran. ¡Hemos escuchado, diferenciado y visto numerosos pájaros de la mano de Mikel Olano.

DSC_0540 DSC_0597

Txoriak ezagutuz Aralarko Parke Naturalean

Se ofrece una ocasión inmejorable en el Parque Natural de Aralar para conocer los pájaros de nuestro entorno y aprender a reconocer sus cantos. El 13 de abril recorrido guiado por Mikel Olano para conocer los cantos y hasta el 30 de abril exposición fotográfica de pájaros en el Museo Barandiaran, por Juan Mari Ibarzabal.

Gure inguruko txorien kantuak ezagutzeko ibilaldi bat propsatzen da datorren igandean, apirilak 13, Aralarko Parke Naturalean. Gidaria Mikel Olano aditua izango da, zeinak txorien inguruko azalpenak emango dituen Barandiaran Museotik abiatuko den ibilaldian zehar. Ibilaldian parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea 943 18 03 35 telefonora deituta edo barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera mezu bat bidaliz.

Ataun TXORI_Ibilaldia

Gainera, apirilaren 13tik 30 arte Juan Mari Ibarzabal argazkilari azpeitiarraren argazkiak egongo dira ikusgai Barandiaran Museoan. Gure inguruko hainbat txorien argazkiak ikusi ahal izango ditugu, kolorez beteriko argazkiak.Ataun TXORI_Erakusketa

Gure inguruko txoriak ezagutzeko aukera ederra da hau!

Ba al duzu astebururako planik? / ¿Tienes plan para este fin de semana?

 

Bost Parketxe, makina bat aukera:

Apirilean, TXORIAK argazki erakusketa eta txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia Arditurriko Parketxean

EN ABRIL, EXPOSICIÓN FOTOGRÁFICA “TXORIAK” Y RUTA GUIADA PARA CONOCER EL CANTO DE LOS PÁJAROS EN EL PARKETXE DE ARDITURRI

Juan Mari Ibarzabal argazkilari azpeitiarraren argazkiak egongo dira ikusgai. Gure inguruko hainbat txorien argazkiak ikusi ahal izango ditugu, kolorez beteriko argazkiak.

2014TXORI_Erakusketa_ELEB

Argazki erakusketa honekin batera, txori kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu da apirilaren 6an, igandean, Aiako Harria Parke Naturalean. Bidean gure inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Mikel Olanok, ibilaldi berezi honen gidariak. Ibilaldian parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea 943 49 50 69 telefonora deituta edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidera mezu bat bidaliz.

2014TXORI_Ibilaldia_ELEB