Tag Archives: txoriak

Okila euria eskatzen ari da

IMG_20190504_112921_829

Euskal Herriko txoko batzuetan okila entzundakoan zera esaten omen zen: “okila euria eskatzen ari da”. Zuhaitzetan bizi denez, egarri zenean, hostoetatik erortzen diren ur tanten zain egon beharko zela uste baitzuten. Azken aste hauetan behintzat, kantuaren bidez gauza desberdin asko adierazteko gai direla argi geratu zaigu.

Pasa den larunbatean, txorien hizkuntza ezagutzeko azken saioa ospatu zen Ataungo Barandiaran Museoan. Arkamurka Natur Elkarteko Eneko Azkue izan zen hegaztien munduan lehen pausuak ematen laguntzeko arduraduna. Barandiaran Museoko zirrikituetan bizitokia eraiki duen buztanikara horia ezagutu ostean, erreka bazterretik doan herri bidetik abiatu ginen belarriak erne genituelarik. Txori ugari ikusi eta entzuteko aukera izan genuen, Enekok  haiek esan nahi zigutena interpretatzen laguntzen zigun bitartean.

Aurtengo saioak amaituta Enekori eta gerturatutako guztioi eskerrak ematea bakarrik geratzen zaigu eta jakin, narrasti eta anfibioen irteerak hasita daudela dagoeneko, hurrengo saioa Zegamako Anduetza parketxean izango da maiatzaren 12an. Egon adi eta erreserbatu hobe datorkizuen data!

 

Iturrarango haritzen adarren puntan, puntaren puntan txoriak daude kantari

Xiru-liruli, xiru-liruli

nork dantzatuko ote du

soinutxo hori?

Udaberrian sartu garen zalantzarik ez da egun hauetan, aze zalaparta dabilkitena Iturraran inguruan bizi diren txoriek. Entzun bestela gaur goizean egin diguten harrera! Goiko bideoan duzue adibidetxo bat. Zer ote du txantxangorriak? zeni ari zaio kaxkabeltxa?

Berriketa horiek gehiago ulertarazten eta txori mota ezberdinen kantuak ezagutzen laguntzeko Mikel Olano basozain aditua izango dugu gurean Apirilaren 7an, goizeko 10:00tan.

Ibilaldian parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea. Pertsonako prezioa 5 eurokoa da. iturraran@gipuzkoamendizmendi.net edo 943 83 53 89.

Azken aukera txorien kantuak ezagutzeko Arantzazun

Txoriak beren kantuen bidez ezagutu nahi baldin badituzu ezin duzu azken aukera galdu. Parketxe guztietan egin den jarduera amaitzear dago eta parte-hartzeko azken aukera datorren larunbatean, maiatzak 6ean, izango da Arantzazuko Parketxean goizeko 10:00etan.

Zailtasunik gabeko ibilaldia izango da eta  adin eta ezaguera-maila guztikoentzat dago zuzendua. Mikel Olano aditua izango da gidaria eta Parketxean 30 minutuko aurkezpena egin ostean ibilaldiari ekingo zaio. Bi ordu inguruko iraupena izango du saioak eta prismatikoak  ekartzea gomendatzen da.

Ez itxaron datorren urtera arte eta zatoz Arantazura txorien xaramelak entzutera!

Erreserbak:  943 78 28 94, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Txoriak kartel orokorra 2017 (1)

¿Te gustaría reconocer a los pájaros por sus cantos? pues no puedes desaprovechar esta última oportunidad. La actividad que se ha llevado a cabo en todos los Parketxes está a punto de llegar a su fin y la última salida será el próximo sábado 6 de mayo, a las 10:00 de la mañana, en el Parketxe de Arantzazu.

El itinerario organizado será de baja dificultad y está dirigido al público de todas las edades y conocimientos en la materia. El experto Mikel Olano será nuestro guía quien, tras realizar una breve presentación dentro del Parketxe, nos acompañará en un agradable itinerario por los alrededores. La actividad tendrá una duración aproximada de dos horas y se recomienda traer prismáticos.

¡No lo dejes para el próximo año y ven a Arantzazu a oír los gorgoritos de los pájaros!

Reservas: 943 78 28 94, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Natura Parkeetako hegaztiak ezagutu nahi al dituzu? Hurbildu Arditurriko parketxera!

Arditurriko parketxean ikusgai izango ditugu apirilaren 30a bitarte, Andoni Ruizek ateratako hegaztien argazkiak. Txori familia ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea dugu, hegazti txikietatik harraparietara.

Erakusketa zabalik egongo da honako ordutegian:                                                                                 Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00                                                                                                             Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00                                                                                             Igande eta jai egunetan: 10:00-14:00

Hegaztien argazki erakusketa 2017

 

 

PAGOETAN, gau berezia aurreko ostiralekoa: URUBIAK ETA MOZOLOAK izan genituen parketxean.

Aurreko ostiralean gaueko bi hegazti hauek gertutik ikusi, ukitu eta gehiago ezagutzeko parada izan genuen Iturraran parketxean.

Igeldoko Arrano Etxean errekuperatutako hiru urubi eta mozolo bat askatzea zen asmoa, baina eguraldi txarra zela eta egun honetan ez askatzea erabaki genuen denon artean, Mikel Olano adituaren azalpen eta aholkuen ondotik. Hala ere, xarma berezia izan zuen gauak; ilunabarrarekin bat Iturraranen bildu  eta animali hauei buruzko kontuak entzunaz gustora egon ginen ondo ilundu zuen arte.

 

Txangoen iragarle fina

Berak ere, argazkiko Amilotxak alegia, izan du Parketxe Sarean egingo ditugun saioen berri. Entzun du gure Natur Parkeetako txorien kantuak ezagutzeko ibilaldi desberdinak egingo ditugula eta Ataungo Barandiaran Museoan azaldu zaigu jakinminez betea.

amilotxa barandiaran museoan

Bera da, bada, saio hauen iragarlerik onena. Begira zein kantu ederra duen Amilotxak:

 

Larunbat honetan, martxoak 12, izango duzue txoriokin gozatzeko aukera Ataungo Barandiran Museotik abiatuta. Izena emateko zerrendak irekita ditugu dagoeneko, beraz ez ezazu zure inguruan egunero dabiltzan txori horiek kantuen bidez ezagutzeko aukera galdu, esperientzia interesgarri bezain ederra proposatzen dizuegu Mikel Olano adituaren eskutik.

Ez ahaztu prismatikoak!

Barandiaran_Txoriak2016

Erreserba egiteko: 943 18 03 35 / 688 89 50 69 edo barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

“Txori-kantuak ezagutu” ibilaldi arrakastatsua Aiako Harrian

Apirilaren 19an Mikel Olanok Aiako Harria Natura Parkean gidatu zuen ibilaldia benetan arrakastatsua izan zen, izan ere, 30 pertsona baino gehiago bertaratu ziren. Parte-hartzaileek, Mikel Olanoren laguntzaz, gure inguruko hainbat txorien kantuak ezagutu eta identifikatzeko aukera izan zuten. Goiz ederra pasa genuen!

Mikel Olano Aiako Harrian

Igande honetan Mikel Olano Ataunen izango da, Barandiaran Museotik abiatuko den ibilaldian. Izena emateko edo informazio zabaltzeko 943 18 03 35 telefonora deitu dezakezue edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.

Infomazio gehiago

Excursiones guiadas para conocer los pájaros de nuestro entorno en los Parques Naturales de Gipuzkoa

Se ofrece una ocasión inmejorable para conocer los pájaros de nuestro entorno y aprender a reconocer sus cantos en los distintos Parques Naturales de Gipuzkoa. Las excursiones serán guiadas por el experto Mikel Olano, quien nos mostrará la biodiversidad que guardan estos parajes naturales.

En total se realizarán 5 excursiones de dificultad baja y se recomienda traer prismáticos.

  • Dirigido a todas las edades
  • Precio: 5€ por persona
  • Precio reducido: 3 € (grupos, niños de entre 5-12 años

Txoriak2015

Listorretako udako jarduerek arrakasta handia izan dute aurtengoan ere / Un año más, exito en las actividades de verano de Listorreta

Uztaila eta abuztuan burutu ziren “Udako jarduerak Listorretan” izeneko ekimenean, askotariko gaiak jorratu ziren Errenteriako Udalarekin elkarlanean: saguzarrak, txoriak, historiaurrea, naturaren inguruko jolas kooperatiboak… Guztiak oso arrakastatsuak izan ziren eta jarduera hauen bidez lortu nahi ziren helburuak lortu ziren: Listorretako natur eremua ezagutzera ematea eta Aiako Harria Natur Parkeak duen ondare natural zein kulturala balioztatzea.

udako jarduerak Listorretan 2014

Este año en las actividades de verano de Listorreta que se llevaron a cabo en julio y agosto en colaboración con el Ayuntamiento de Errenteria, se trataron diversos temas: murciélagos, pájaros, prehistoria, juegos cooperativos…Todas las actividades fueron exitosas y se han conseguido los objetivos que perseguían estas actividades: dar a conocer el área natural de Listorreta y poner en valor la riqueza natural y cultural del Parque Natural de Aiako Harria.