Tag Archives: txori kantuak

Txorien txorrotxio ozenak Ataunen

A ze festa! Jada Ataungo herri-bidean hasi zaizkigu txorian dantzan. Udaberriaren epeltasunaren iragarle onak dira animaliok eta haien txorrotxioak gozemena dira gure belarrientzako. Baina, ezagutzen al ditugu euren kantuak? Kantu bat entzunda, ba ote dakigu zein txori den? Nahi al duzue teknika honen hastapenean trebatu?

Bada, datorren larunbatean, apirilak 8, aukera paregabea duzue Ataungo Barandiaran Museoan, Mikel Olano adituaren eskutik kantuak identifikatzen ikasteko. Plaza mugatuak izango dira, beraz eman ezazue izena berandu baino lehen!

Txoriak kartel orokorra 2017 (1)

Txoriei txori deitzen diegunekoa

Gure arbasoek naturarekiko zituzten jakintza eta ulermenak galtzen ari gara egungo bizimodu eta gizartean. Egun, txoriei txori deitzen diegu, nahiz eta garai batean espezie bakoitza bere izenez ezagutu eta izendatzen zuten: txepetxa, txonta, kaskabeltza, okila…

Ahalegin txiki bat egitea proposatzen dizuegu, aspaldiko jakintza horiek berreskura ditzagun. Hasteko, zer iruditzen zaizue txori-kantuetan trebatzea? Gipuzkoako Natura Parkeetan badugu proposamen bat zuentzako, Mikel Olano adituaren eskutik gainera. Erreserba egitea ezinbestekoa izango da, aurrez dagokion Parketxera deituta. Ez ezazue aukera hau galdu!

Txoriak kartel orokorra 2017 (1)

 

Txorien berriketa, guretzat kantu festa

Arditurri Parketxean txori kantuak ezagutzeko ibilaldia izan genuen atzo. Mikel Olano adituaren eskutik hainbat azalpen jaso genituen non hegazti  hauek euren artean hitz egiteko sistema kantua dela adierazi zuen.

Mikel Olanoren belarri finari esker, hainbat hegazti ikusi eta entzun genituen Arditurri Parketxearen inguruan, zein baino zein bereziagoa gainera. Berezienen artean amilotx mottoduna, garrapoa, tutun arrunta edota okil berdea izan genituen, baina noski, txantxagorri edota txepetxen arteko elkarrizketa argi eta ozenak ere bereizteko aukera izan genuen.

IMG_4653M

Orain lan ugari dugu egiteko, izan ere, gure kabuz bereizteko saiakera ugari beharko ditugu, baina Mikelek emandako informazioarekin pixkanaka pixkanaka lortuko dugu!

Maiatzean beste irteera bat izango dugu, oraingoan ingurunean topa ditzakegun narrasti eta anfibioak ezagutzeko, beraz aukera berri honen informazioa laster izango duzue.

Aizkorriko sai zuri bikote bat gaur gure artean

Copia de P1080557

Gaur Aizkorriko txori-kantuak ezagutzera atera gara Anduetza Parketxetik Mikel Olano adituaren eskutik. Giro ezin hobea izan dugu, elurra Aizkorri mendizerran, zelai hezea, haize eza … Hasieratik entzun dugu txoriak kontu kontari ari zirela, garai honetan txoriek kabia kokatzeko lurralde bila dabiltzalako, emea erakarri nahian alde batetik  bestera.

Anduetza Parketxearen inguruan, landa ingurunean, hainbat txori espezie ezberdin ikusi eta entzun ditugu. 24 espezie kontabilizatu ditu Mikelek zehatz-mehatz gaur goizean, landa ekosistemaren biodibertsitate aberatsaren adibide garbia.

Copia de P1080571

Bukaera aldera, eta sinestezina badirudi ere, sai zuriaren bikote batek gure gainetik hegan egin du. Sai zuria espezie mehatxatua da eta Mikel Olanok esan digunez Gipuzkoako lurraldean 11 sai zuri bikote daude kontrolpean. Hauetatik 5 bikote Aizkorri-Aratz Natura Parkean bizi dira eta guk horietako bikote bat ikusi dugu bertatik bertara. Goiza borobiltzeko bukaera ederra!

P1080567

Eta nik, txoriak ditut maite

Mikel Laboak zioen bezela, txoriak maite ditugu eta orain dugu garairik aproposena gure inguruan bizi diren hegaztiak ezagutzeko. Izan ere, mendian ibiltzen garenean kantu ugari entzuten ditugu baina gutxitan dakigu zein hegaztiri dagozkion. Zalantza horiek guztiak argitu ahal izango dira Parketxe Saretik antolatu dugun egun berezi honetan.

Txori kantuak ezagutzeko ibilaldia  apirilaren 16an izango da, larunbatean, Aiako Harria Natura Parkean. Bidean gure inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Mikel Olanok, jarduera  berezi honen gidariak.

Ibilaldia goizeko 10:00etan abiatuko da Arditurriko Parketxetik eta ez du zailtasunik. Adin guztietako herritarrei dago zuzendua eta  5€-ko prezioa izango du.  Bi ordu inguruko iraupena izango duen ibilaldi honetara prismatikoak ekartzea gomendatzen da. Aurretik erreserba egitea gomendagarria da, plaza mugatuak baitaude.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko:

943 49 50 69 / 688 89 50 68  arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

ARDITURRI_Txoriak2016

Parafraseando a Mikel Laboa, nos gustan mucho los pájaros y ahora es una época perfecta para conocer las aves de nuestro entorno. Cuando caminamos por el monte podemos oír una gran variedad de cantos pero rara vez somos capaces de distinguir a que ave pertenecen, y para solucionar esto se ha organizado este día tan especial.

La  excursión  guiada para conocer el canto de los pájaros será el 16 de abril, sábado, en el Parque Natural Aiako Harria. El guía será Mikel Olano,  quien aportará las explicaciones necesarias para conocer  e identificar los cantos de los pájaros de nuestro entorno.

La ruta  de la excursión no presenta   dificultad alguna y comenzará a las 10:00 de la mañana en el Parketxe de Arditurri. Está dirigida a personas de todas las edades y  el precio es de 5€. Tendrá una duración aproximada  de dos horas y se recomienda traer prismáticos. También es recomendable hacer la inscripción con antelación pues las plazas son limitadas.

Para inscribirse o recibir más información:

943 49 50 69 / 688 89 50 68  arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Txoriak beren kantuen bidez ezagutu nahi al dituzu?

Anduetza_Txoriak2016

Aizkorriren magaleko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu du datorren larunbaterako (apirilak 9rako) Anduetza Parketxeak. Jarduera goizeko 10:00etan hasiko da eta gidari izango dugu Mikel Olano aditua.

Jarduera Anduetza Parketxean hasiko da 30 minutuko aurkezpenarekin, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Ondoren zailtasunik gabeko ibilaldian zehar, Aizkorri-Aratz natura parkeko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Mikel Olanok.

Goazen natura entzutea!

¿Te gustaría conocer los pájaros por sus cantos?

Ven a conocer el canto de los pájaros de la falda de Aizkorri en un itinerario organizado por el Parketxe Anduetza el próximo sábado, 9 de Abril a las 10:00 de la mañana. El itinerario será guiado por el experto Mikel Olano.

La mañana comenzara con una breve presentación de unos 30 minutos donde se verán fotografías de los pájaros que se intentarán observar y se escucharán los cantos de cada uno de ellos. Después en un itinerario de baja dificultad Mikel Olano nos ayudara a entender e identificar los pájaros de nuestro entorno.

! Salgamos a escuchar la naturaleza!

Aste santuko egitaraua Pagoetan / actividades de Semana Santa

Askotariko ekintzak prestatu  ditugu Aste Santurako Pagoetan, bertakoak zein bisitariak gauza ugari dituzue ikusi eta egiteko.

MARTXOAK 24tik 28ra egunero / Del 24 al 28 de MARZO todos los días:

2015-05-17_13.07.43

ITURRARAN PARKETXEA  irekia 10:00-14:00 bitartean Parkeari buruzko informazioa jaso eta museo etnografikoa ikusi ahal izateko. Abierto de 10:00-14:00 tanto el punto de información como el museo etnográfico.

AGORREGIKO BURDINOLA ETA ERROTAK lanean ikusteko aukera,  11:30etan erakustaldi gidatua. Visita guiada con puesta en marcha de toda la maquinaria a las 11:30h.

ERLEEN MUNDUA EZAGUTZEKO parada 13:00etan.Visitas guiadas al colmenar y apertura de colmenas a las 13h.

20150519_131223

MARTXOAK 26 MARZO:  ITURRARANGO LORATEGI BOTANIKOAN ibilaldi berezia. Visita guiada en el Jardín Botánico de Iturrararan para visitar las primeras floraciones primaverales.Lorategiko bixita martxoak 26

 

 

 

 

APIRILAk 2 ABRIL: ITURRARAN PARKETXEAN TXORI KANTUAK ezagutzeko ibilbidea Mikel Olanorekin. Visita guiada para conocer el canto de los pájaros.IMG_0809

Donostiako orfeoiari inbiririk ez

Gaur goizean Ataungo Barandiaran Museoan inguruko txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia egin dugu. Saio arrakastatsua izan da eta familia ugari gerturatu dira entzumena praktikan jartzera; natura entzutea, horixe izan ohi dugu eta gainditu gabeko irakasgaietako bat.

Nahiz eta goiz hotz eta haizetsua irten zaigun Aralarko alde honetan, espezie ugari entzun eta ikusteko gai izan gara, Mikel Olano adituaren belarri finei esker. Donostiako orfeoiari inbiri handirik ez diogu, goizean zehar sekulako musika-festa izan dugu eta Ataunen: txantxangorria, txepetxa, gailupa, birigarroa, zozoa, ur-zozoa, pinpina, kaxkabeltza, errege-txoria, mirua, zapelatza…

DSC_0005

DSC_0050

DSC_0060

Hemendik aurrera eta etxeko txikienek mundu honetan hastapenak egin ondoren, egunerokotasunean hauxe guztia praktikan jartzea tokatzen zaizue. Animo! Ez da eta lan makala…

Gaurkoan Ataunera etorri ezin izan zaretenoi, esan, aukera gehiago izango dituzuela udaberrian zehar Gipuzkoako gainontzeko Parketxeetan (sakatu hemen).

Txangoen iragarle fina

Berak ere, argazkiko Amilotxak alegia, izan du Parketxe Sarean egingo ditugun saioen berri. Entzun du gure Natur Parkeetako txorien kantuak ezagutzeko ibilaldi desberdinak egingo ditugula eta Ataungo Barandiaran Museoan azaldu zaigu jakinminez betea.

amilotxa barandiaran museoan

Bera da, bada, saio hauen iragarlerik onena. Begira zein kantu ederra duen Amilotxak:

 

Larunbat honetan, martxoak 12, izango duzue txoriokin gozatzeko aukera Ataungo Barandiran Museotik abiatuta. Izena emateko zerrendak irekita ditugu dagoeneko, beraz ez ezazu zure inguruan egunero dabiltzan txori horiek kantuen bidez ezagutzeko aukera galdu, esperientzia interesgarri bezain ederra proposatzen dizuegu Mikel Olano adituaren eskutik.

Ez ahaztu prismatikoak!

Barandiaran_Txoriak2016

Erreserba egiteko: 943 18 03 35 / 688 89 50 69 edo barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

Haizearen hotsa txori-kantuekin bat Zegaman

Txori-kantuak Anduetzan

Gaur Zegaman hegoaldeko haize indartsua jotzen zuen, baina horrek ez du eragotzi txori-kantuak ezagutzeko ibilaldia burutzea. Mikel Olanok esan duen bezala, haize indartsua dagoenean txoriak isildu egiten dira, ez dutelako energia alferrik gastatzen.

Azkenean, haizeak atsedenaldi bat eman digu eta gure etxe inguruetan entzun al ditzakegun txori-kantuez gozatu dugu eta ingurune zoragarria izanik, hainbat espezie ezberdin entzun al izan ditugu. Gaur naturaren soinuak entzuten ikasi dugu!