Tag Archives: txori kantuak

Txori-kantuak Arditurrin

Aurten  txori-kantuak ezagutzeko azken irteera datorren asteburuan duzue, apirilaren 28an Arditurri parketxean hain zuzen ere. Orain arte joan den saioetan ezin izan baduzue parte hartu honatx aukera berri bat.

Deitu eta egin zuen erreserba!

Txoriak kartel orokorra 2018

Advertisements

Eta zuk, entzun al duzu aurtengo kukua?

Esaerak dioen bezala, urteko lehen kukua entzutean poltsikoan dirurik ez baldin baduzu, urte guztian zehar dirurik ez omen duzu izango!” Dagoeneko aurtengoa entzun ez baldin baduzu garaiz zaude… zatoz Arantzazura datorren larunbatean, apirilaren 21ean, txorien kantuak entzutera. Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera jarduerari Arantzazu Parketxean, lehendabizi Mikel Olano adituaren hitzak entzungo ditugu eta ondoren txango labur batean txorien kantuak entzutera irtengo gara.

Animatu eta zatoz gurera txanpona poltsikoan hartuta!

Informazio eta erreserbak: 943782894, 699335183, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Txoriak kartel orokorra 2018

Y TÚ ¿HAS ESCUCHADO YA EL CANTO DEL CUCO?

Tal y como dice el dicho popular “si al oír el primer canto del cuco del año no tienes dinero en el bolsillo, ¡no tendrás dinero durante todo el año!” Si todavía no has tenido oportunidad de escucharle cantar aún estás a tiempo… Acércate a Arantzazu el próximo sábado, 21 de abril, a escuchar el canto de los pájaros. La actividad dará comienzo a las 10:00 de la mañana en el Parketxe de Arantzazu. En primer lugar escucharemos las palabras del experto en materia Mikel Olano y despúes saldremos a realizar un pequeño recorrido donde escucharemos los cantos de los pájaros.

Anímate a participar pero… ¡con una moneda en el bolsillo!

Información y reservas: 943782894, 699335183, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Iturrarango haritzen adarren puntan, puntaren puntan txoriak daude kantari

Xiru-liruli, xiru-liruli

nork dantzatuko ote du

soinutxo hori?

Udaberrian sartu garen zalantzarik ez da egun hauetan, aze zalaparta dabilkitena Iturraran inguruan bizi diren txoriek. Entzun bestela gaur goizean egin diguten harrera! Goiko bideoan duzue adibidetxo bat. Zer ote du txantxangorriak? zeni ari zaio kaxkabeltxa?

Berriketa horiek gehiago ulertarazten eta txori mota ezberdinen kantuak ezagutzen laguntzeko Mikel Olano basozain aditua izango dugu gurean Apirilaren 7an, goizeko 10:00tan.

Ibilaldian parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea. Pertsonako prezioa 5 eurokoa da. iturraran@gipuzkoamendizmendi.net edo 943 83 53 89.

Azken aukera txorien kantuak ezagutzeko Arantzazun

Txoriak beren kantuen bidez ezagutu nahi baldin badituzu ezin duzu azken aukera galdu. Parketxe guztietan egin den jarduera amaitzear dago eta parte-hartzeko azken aukera datorren larunbatean, maiatzak 6ean, izango da Arantzazuko Parketxean goizeko 10:00etan.

Zailtasunik gabeko ibilaldia izango da eta  adin eta ezaguera-maila guztikoentzat dago zuzendua. Mikel Olano aditua izango da gidaria eta Parketxean 30 minutuko aurkezpena egin ostean ibilaldiari ekingo zaio. Bi ordu inguruko iraupena izango du saioak eta prismatikoak  ekartzea gomendatzen da.

Ez itxaron datorren urtera arte eta zatoz Arantazura txorien xaramelak entzutera!

Erreserbak:  943 78 28 94, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Txoriak kartel orokorra 2017 (1)

¿Te gustaría reconocer a los pájaros por sus cantos? pues no puedes desaprovechar esta última oportunidad. La actividad que se ha llevado a cabo en todos los Parketxes está a punto de llegar a su fin y la última salida será el próximo sábado 6 de mayo, a las 10:00 de la mañana, en el Parketxe de Arantzazu.

El itinerario organizado será de baja dificultad y está dirigido al público de todas las edades y conocimientos en la materia. El experto Mikel Olano será nuestro guía quien, tras realizar una breve presentación dentro del Parketxe, nos acompañará en un agradable itinerario por los alrededores. La actividad tendrá una duración aproximada de dos horas y se recomienda traer prismáticos.

¡No lo dejes para el próximo año y ven a Arantzazu a oír los gorgoritos de los pájaros!

Reservas: 943 78 28 94, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Azken xaramelak / Últimos gorgoritos

Txoriak beren kantuen bidez ezagutu nahi baldin badituzu oraindik denboraz zabiltza. Parketxe guztietan egin den jarduera amaitzear dago eta parte-hartzeko azken aukera datorren larunbatean, maiatzak 6ean, izango da Arantzazuko Parketxean goizeko 10:00etan.

Gogorarazi ibilaldia zailtasunik gabekoa izango dela eta  adin eta ezaguera-maila guztikoentzat dagoela zuzendua. Mikel Olano aditua izango da gidaria eta Parketxean 30 minutuko aurkezpena egin ostean ibilaldiari ekingo zaio. Bi ordu inguruko iraupena izango du saioak eta prismatikoak  ekartzea gomendatzen da.

Datorren urtera arte itxarongo al duzu?

Erreserbak:  943 78 28 94, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Txoriak kartel orokorra 2017 (1)

¿Te gustaría reconocer a los pájaros por sus cantos? pues todavía estas a tiempo. La actividad que se ha llevado a cabo en todos los Parketxes está a punto de llegar a su fin y la última salida será el próximo sábado 6 de mayo, a las 10:00 de la mañana, en el Parketxe de Arantzazu.

Recordar que el itinerario organizado será de baja dificultad y que está dirigido al público de todas las edades y conocimientos en la materia. El experto Mikel Olano será nuestro guía quien, tras realizar una breve presentación dentro del Parketxe, nos acompañará en un agradable itinerario por los alrededores. La actividad tendrá una duración aproximada de dos horas y se recomienda traer prismáticos.

¿Vas a esperar hasta el próximo año?

Reservas: 943 78 28 94, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Txori orkestra sinfonikoa

Arditurriko interpretazio zentru inguruan ibili gara gaurkoan, Mikel Olano adituaren laguntzaz, kantari aritu diren txorien kantuak entzuten eta identifikatzen. Egundoko kontzertua entzuteko aukera izan dugu aire zabalean. Hurrengo kontzertua Arantzazuko parketxean izango da, beraz, ez egin duda eta erreserbatu zuen sarrerak.

P1350511

“Udaberrian kantuz, Kuku jaunak kuku”

Udaberria da zalantzarik gabe garairik aproposena gure inguruan bizi diren hegaztiak ezagutzeko, esaterako, kukua. Abestiak dioen bezala: ”Udaberrian kantuz, Kuku jaunak kuku”. Baina kukua ote da udaberrian abesten duen hegazti bakarra? Izan ere, mendian ibiltzen garenean kantu ugari entzuten ditugu, baina gutxitan dakigu zein hegaztiri dagozkion.

Zalantza horiek guztiak argitu ahal izango dira txori kantuak ezagutzeko ibilaldian,  apirilaren 29an izango da, larunbatez, Aiako harria Natura Parkean. Bidean gure inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Mikel Olanok, jarduera  berezi honen gidariak.

Erreserbatu lekurik gabe geratu baino lehen!

943 49 50 69 / 688 89 50 68

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

IMG_4653M

Txoriak kantuan etxe atarian

Gaur Anduetza parketxearen atarian izan gara Mikel Olanorekin txorien kantuak entzuten. Sinfonia ederra eskaini digute inguruetako txoriek eta makina bat kantu mota entzun ditugu. Gure etxe inguruetan dagoen biodibertsitatea estimatzen lagundu digu Mikelek.

Esperientzia polit honetan parte hartu nahi baduzu, hemen duzu beste parketxeetan dituzuen hitzorduak datozen asteburuetarako!

A ze txori festa Ataunen!

Gaur goizean txorien kantuak ikasteko ibilalditxo bat egin dugu Ataungo Barandiaran Museo inguruan. Mikel Olano aditua izan dugu gidari lanetan, eta sekulako txori festaz gozatu dugu goiz-goizetik, kantu dotore eta ugariak entzunez.

23 txori espezie ezberdin entzun eta ikusi ditugu, Museotik asko urrundu gabe eta pare bat ordutan. Ederra benetan txoriek eskaini diguten ikuskizuna. Hauek dira ikusi eta entzundakoak: txantxangorria, txepetxa, kaxkabeltza, txinbo burubeltza, buztanikara horia eta buztanikara txuria, txolarrea, sorbeltza, enara azpizuria, basahatea, ur-zozoa, pinpina, txioa, erregetxoria, txirriskala, txorroa, amilotxa, zozoa, karnaba, birigarroa, zapelatza, miru beltza eta sai arrea.

Naturaren altxor txikiez gozatu dugu gaur, gure egunerokotasuneko erritmo bizia sosegatu dugu, naturari erreparatu diogu eta hura entzun eta ulertzeko ahaleginak egin ditugu beste behin Aralarko Parketxean.

Proposamen bat dugu zuentzako; etor zaitezte Ataunera Aste Santu honetan, paraje ederrak daude inguruotan, entzun itzazue txori-kantuak eta gozatu naturaz eta kulturaz. Herri-bidetik zehar ibilalditxoa egin eta Barandiaran Museora iristean gure etxeko ateak zabalik izango dituzue. Joxemiel Barandiaran eta mitologiaren inguruko kontutxo batzuk entzun ondoren, talo tailer bat egiteko aukera ere izango duzue, aurre erreserba eginda betiere. Hona hemen informazioa:

Aste Santua Barandiaran 2017

Txori-kantuen inguruan, esan, nahi duenak, aukera gehiago izango dituela Gipuzkoako gainontzeko Parketxeetan ere. Hurrengoa, Zegamako Anduetza Parketxean izango duzue, hilaren 22an, goizeko 10:00etan. Informazio gehiagorako sakatu hemen.

Hurren arte txorizaleok!

Txorien txorrotxio ozenak Ataunen

A ze festa! Jada Ataungo herri-bidean hasi zaizkigu txorian dantzan. Udaberriaren epeltasunaren iragarle onak dira animaliok eta haien txorrotxioak gozemena dira gure belarrientzako. Baina, ezagutzen al ditugu euren kantuak? Kantu bat entzunda, ba ote dakigu zein txori den? Nahi al duzue teknika honen hastapenean trebatu?

Bada, datorren larunbatean, apirilak 8, aukera paregabea duzue Ataungo Barandiaran Museoan, Mikel Olano adituaren eskutik kantuak identifikatzen ikasteko. Plaza mugatuak izango dira, beraz eman ezazue izena berandu baino lehen!

Txoriak kartel orokorra 2017 (1)