Tag Archives: txondorraren itzalera jaialdia

Gaurtik hasita, jardueraz josita

Zegaman, Anduetza parketxearen inguruan, jarduerez jositako asteburu bikaina dugu honakoa.

Gaur, Ruper Ordorikaren kontzertuan, diska berriarekin gozatzeko aukera izango dugu arratsaldeko 19:30ean San Martin elizan. Atarian sarrerak erosteko auekera izango da 19:00etatik aurrera.

Bihar, San Martin Feria ospatzen da Zegaman, aurten hogeigarren edizioa izanik. Egun guztian zehar hainbat ekitaldi daude: herriko abereen erakusketa eta lehiaketa, gazta lehiaketa, babarrunaren dastatzea, kalejira, artisau postuak, buruhandiak eta pilota txapelketa besteak beste.

Igandean, asteburu bikain honi bukaera emateko, txondorraren itzalera jaialdia. Goizean zehar bisita gidatuak izango dira eta eguerdi aldera itzalera jaialdia. Plan hoberik bai?

 

Advertisements