Tag Archives: txondorra

Lizarrustiko txondorraren piztuera-ekitaldia bertan behera geratzen da eguraldi iragarpenagatik

Zuritu zaizkigu Aralarko mendiak eta baita Lizarrusti ingurua ere. Larunbat honetan txondorraren piztuerarekin batera hainbat ekitaldi gauzatzeko asmoa bagenuen ere, eguraldi iragarpen txarrak direla eta, jakinarazi nahi dizuegu piztu, piztuko dugula, baina ez dela jendaurreko ekitaldirik egingo.

Ekitaldiok abenduaren 23ra atzeratuko dira, txondorra itzaliko den egunera alegia. Abenduaren 23an “Jentilak eta Olentzero” ibilaldia ospatuko da, txondorra itzaltzearekin batera. Parte hartzeko izena ematea nahitaezkoa izango da, baina zerrendak ireki gabe daude oraindik, emango dugu honen berri aurrerago.

Dena den, txondorra piztuta egongo den hiru asteetan zehar Lizarrustira igo eta hura ikusteko gonbidapena luzatzen dizuegu. Talde handia izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan 943 18 03 35 telefonoan.

DSC_0243

Gure etxeko ateak zabalik dituzue.

Lizarrustiko Parketxea

 

Advertisements

Egun bat aurreratuko da txondorraren piztuera

Kaixo lagunak,

Duela egun gutxi iragarri genuen Lizarrustiko txondorra abenduaren 3an piztuko genuela, baina azken orduko aldaketa batzuk tarteko, aurreko egunean, abenduaren 2an, larunbatez, piztuko dela jakinarazten dizuegu, egitarau eta ordutegi berarekin.

Zuen zain egongo gara, zatozte Ataunera ikazkinen lanbidea bertatik bertara ezagutzera!

Oharra: jende ugari ari da gurekin harremanetan jartzen abenduaren 23ko ibilaldian izena emateko, baina oraindik ez ditugu zerrendak ireki, abenduaren hasieran irekiko ditugu. Gure blog honetan eta sare sozialetan iragarriko dugu. Mila esker!

Txondorra Aralarren 2017

 

Txondorra piztuko dugu Aralarren!

Kaixo Aralarzaleok!

Berri ona dugu, abenduaren 3an piztuko dugu txondorra Aralarko Lizarrustiko Parketxean. Musika, txokolate beroa, jolasak, kablearen erakustaldia, argazki erakusketa… goiz bete-betea izango dugu!

Ataungo eskolako ikasleek girotuko digute txondorraren piztuera. Etorriko al zara? Basogintzaz eta ikazkintzaz gehiago ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen dizugu.

Talde eta ikastetxeentzako eskaintza berezia izango dugu piztu eta ondorengo hiru asteetan zehar, deitu eta informa zaitez (943 18 03 35).

Gure etxeko ateak zabalik dituzue, zatozte Lizarrustira abenduaren 3an!

Txondorra Aralarren 2017

Olentzeroren laguntzaileek dagoeneko ikatza jaso dute

Iritsi da eguna eta toki ezberdinetatik etorritako ehundaka pertsonek bete dute Arditurriko txondor plaza. Giro ezin hobean hasiera eman diogu jaialdiari. Lehenik, Lur Korta ipuin kontalariak, bere istoriekin magiaz bete du parketxea eta jarraian lau txondorgileek ikatza ateratzeari ekin diote. Aiako Harritik jaitsi diren Olentzeroren laguntzaileak, zakuak jaso eta mendira itzuli dira, abenduaren 24erako Olentzerok bihurrienen etxeetan ikatza banatu ahal izan dezan. Arratsalde osoan zehar, Haurtzaro ikastolako ikasleek, gaztainak erre dituzte atsedenik gabe, jendea esku eta tripa bero mantentzeko.

Jai giroan eman diogu amaiera hiru asteetan zehar piztuta eduki dugun eta izugarrizko arrakasta eta bisitariak izan dituen txondorrari.

Mila esker, lanean eta buru belarri aritu diren lau ikazkinei; Trumoia, Leatza, Baxerri eta Ttakalori, baita piztuera zein itzalera ekitaldietan parte hartu duten musikari, bertsolari, ipuin kontalari, ikasle eta bisitari guztiei. Izugarria izan da!

 

 

 

Olentzerorentzako ikatza ia prest dugu Arditurrin

Larunbat honetan emango diogu amaiera,  horren arrakastatsua izaten ari den txondorrari. Egurra, egoste prozesuaren amaieran dago, ia ikatz bihurturik eta hilaren 17an, jai giroan aterako dute ikatza 3 asteetan zehar lanean aritu diren  oiartzungo lau txondorgileek.

Arratsaldeko 17:00etan, Soinueneako musikariekin batera, kalerija abiatuko da Arditurriko aparkalekutik txondor plazara. Jarraian, 17:30ak aldera ipuin kontaketa izango dugu Lur Kortaren eskutik eta amaitzeko, 18:00etan Olentzeroren laguntzaileak menditik jetsi eta txondorretik ateratako ikatza jasoko dute, abenduaren 24ean Olentzerok inguruko etxeetan banatu dezan. Gaztain erreak dastatzeko aukera ere izango dugu arratsaldean zehar, Haurtzaro ikastolako ikasleen eskutikdsc_0045

txondorra-arditurrin_2016

Txondorraren ke usain bereizgarria

Bosgarren urtez jarraian txondorra piztu da Arditurrin, Aiako Harria Natura Parkeko basoetan hain garrantzitsua izan den ikazkinen lana ezagutzera emateko helburuarekin. Oiartzungo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea dira ekimen honen antolatzaileak.

Toki ezberdinetatik etorritako jendeak bete zuen Arditurriko txondor plaza. Giro ezin hobean hasiera eman genion abenduaren 17ra arte gori-gori egongo den txondorrari. 3 aste horietan, 24 orduz, gau eta egun Oiartzungo lau ikazkin arduratuko dira txondorra zaintzeaz; Trumoia, Leatza, Baxerri eta Ttakalo. Horregatik, ekintzez bete dugu egitaraua, taldeek erreserba bidez txondorra bisitatzeko aukera izango dute. Abenduko 4, 6, 8 eta 10ean ere, Txu TxuTrenak  gerturatuko du jendea Arditurrira, meategiaz eta txondorraz gozatzera. Meategiko oinarrizko bisita 5€ tan izango da eta bost urtetik beherakoentzat 3€tan. Sakoneko bisita 7€tan (Prezioaren barnean trenaren tiketa eta meategiko bisita sartzen dira, txondorraren argazki erakusketa eta bideoa ere ikusgai egongo dira).

Beraz, animatu, etorri bisitan eta ezagutu ikazkinak bertatik bertara.

img-20161127-wa0003img-20161127-wa0000

dsc_0439

Bihartik aurrera egurra gori-gori

Bihar, Arditurriko parketxean, kalejira alai batekin hasiko dugu arratsaldea. Jarraian, taloak egin eta dastatzeko aukera izango du nahi duenak. Iluntze aldera, Oiartzungo ikazkinek su emango diote asteetan prestatu duten txondorrari. Hau ere, bertsolari eta txistularien laguntzaz.

Behin egurra ikatz bilakatzearen bidean sartuta, ikazkintzaren inguruko argazki erakusketa eta ikus entzunekoak izango dira interpretazio zentruan abenduaren 17rarte.

Bien bitartean, gugana bisitan etortzeko ekintza bereziak antolatu ditugu. Abenduko zubian, meategiaz gain, tren berdeaz eta txondorraz gozatzeko aukera izango baita. Gainontzeko egunetan ere, gogotsu jasoko ditugu bisitari guztiak.

EGIN ZUEN ERRESERBA!

943 495069

arditurri@gipuzkoamendizmendi.nettxondorra-arditurrin_2016

 

Txondorra piztuko dugu Arditurrin

Hilaren 26ean, txondorra piztuko dugu Arditurriko parketxean. Trikitilariek girotutako kalejira batekin hurbilduko gara txondorra dagoen lekuraino. Bertan, gazteenentzako talo tailerra eskainiko du Abaraxkak eta jarraian txondorraren piztuera ekitaldiari ekingo diogu bertsolari eta txistularien laguntzarekin.

Abenduaren 17rarte izango dugu txondorra piztua. Bitarte horretan, ekintza berezi ugari ditugu antolatuta. Beraz, animatu garai bateko ikazkinen ohiturak bertatik bertara ezagutzera!

txondorra-arditurrin_2016

Tzun, tzun,tzun… Oiartzun

Arditurri Parketxean lau astez piztuta egon eta gero, txondorretik ikatza ateratzeko garai iritsi zen atzo. Lur Kortaren antzezlan zoragarriari esker, haur guztiak liluraturik geratu ziren. Olentzeroren Laguntzaileak etorrarazteko “tzun, tzun, tzun” oihukarazi, eta ume ororen laguntzarekin, hantxe agertu ziren. Ikatza zakuetan bildu eta gero, gabon kanten artean urrundu ziren. Hori bai, ikazkinek lan egiten jarraitu zuten, ikatz guztia jaso behar baitzuten.

Bertaraino ehundaka familia hurbildu ziren eta noski, eskerrak eman nahi dizkiegu, urtea ongi amaitzeko ezin izan baitugu harrera hoberik izan. Hurrengo urtean beste hainbat ekintza antolatzen jarraitzeko gogo handiarekin gaude!

Itzalera

Kea iluntzen denean

Txondorrari darion kea iluntzen denean ikatza ateratzeko prest dagoela esan nahi du. 29 egunez piztuta egon ondoren, larunbatean, abenduaren 19an, ikatza aterako da Arditurriko txondorretik, Aiako Harria Natura Parkean.

Ikatza abenduaren 19an aterako da jai giroan. Izan ere egun berezi honetarako aurkezle berezi baten partaidetza izango dugu, Lur Korta oiartzuarra hain zuzen ere. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera eta Arditurriko aparkalekutik abiatuta, kalejira egongo da. Arratsaldeko 18:00tatik aurrera, ipuin kontaketa baten bidez, Lur Kortak, ikazkinen eta Olentzeroren lanbide honetan murgiltzeko aukera emango digu. Ondoren, Olentzeroren Laguntzaileak jaitsiko dira menditik, ikatza ateratzera. Gainera, haurrek nahi izanez gero, Olentzerori zuzendutako gutunak ekar ditzakete, bertan berari zuzendutako postontzia izango da eta.

Zure zain izango gara!

Txondorra Arditurrin_2015