Tag Archives: txerria

TXARRI-JAIA ARANTZAZU PARKETXEAN

Basoa eta txerria. Gure ohituren ardatzak

Jardunaldi hau balio naturalak eta kulturalak bat eginez antolatu da. Natura aldetik Aizkorri-Aratz Parke Naturalak duen paisaia eder honi erreparatuko diogu. Oraingo honetan gogoratuz ia oraintsu arte inguruko txerriak bertan hazten zirela, basoak ematen zituen fruituaz, ezkurraz eta pagotxaz besteak beste. Mendiz-mendi, udazkenean txerriak nagusitzen ziren gure mendietan; mendez-mende txerria gure ohituretan, gastronomian, eta kulturaren beste alorretan ere, egoki errotu da.

Oraingoan Arantzazuko Jatetxeek, laguntzaile gisa, parte hartuko dute. Beraz hitzaldiaren ostean, Arantzazu zirkuitoan zehar, jatetxe bakoitzean txarripoteoa dastatzeko aukera emango da. Txarripoteoaren prezioa, 1,5€koa da, edaria eta pintxoa, biak barne direlarik.

TXARRI-JAIA