Tag Archives: turismoa

Natura turismoa eta iraunkortasuna ardatz dituen jardunaldia, AKTIBATU 2019

Datorren otsailaren 7an, AKTIBATU 2019 Natura turismoa eta Iraunkortasunaren VII. jardunaldiaren edizioa ospatuko da. Tolosako (Gipuzkoa) Topic zentroan ospatuko den jardunaldi hau Bizibiziki, natura turismoa eta iraunkortasuneko aholkularitza enpresak antolatzen du.

El próximo 7 de febrero los profesionales del sector turístico se darán cita en Tolosa (Gipuzkoa) en AKTIBATU 2019, VII. edición de las jornadas sobre turismo de naturaleza y sostenibilidad. Un evento organizado por Bizibiziki, consultoría de turismo de naturaleza. La jornada se va a desarrollar en el Centro Internacional del Títere Topic de Tolosa (Gipuzkoa).

Natura turismoan sektoreko profesionalak, sektore pribatuko zein publikoko bestelako profesionalak edota turismoa eta iraunkortasunarekin zerikusia duten ikertzaileak eta ikasleak biltzen dituen ekimena eta eztabaidarako gunea dira AKTIBATU jardunaldiak. Turismoa lehen mailako sektore ekonomikoa den garai honetan, ezinbestekoa da turismo-estrategiak iraunkortasun klabeetan lantzea, sektorearen  balio-katea indartzen eta lurralde osoan turismo-eskaintza lehiakorra garatzen laguntzen duten jarduera eta enpresa berriak sustatzea. Azken finean, gizarte guztiarentzat onuragarria izan daiteken turismo baten aldeko apustuan indar egitea.

Aurreko edizioetako esperientzia positiboak bultzatuta, Bizibiziki enpresak sektoreko profesional esanguratsuak eta nazioarteko esperientzia berritzaileak bilduko ditu 2019ko egitarauan. Goizeko protagonista nagusiak hitzaldiak izango dira; Euskal Herriko zein nazioarteko hizlariak izango dira, beraien esperientzia eta ezagutzak elkarbanatu eta gurera estrapolatu daitezkeen gaiak jorratuko dituzte.

Harreman profesionalak indartu eta elkarlana sustatzeko helburua duen networking saioa burutuko da beste urte batez. Parte hartzaileen artean hitzorduak adosteko aukera izango dute online plataforma baten bidez.

Edizio honetan arratsaldeko tartean, hizkuntzen eta jarduera turistikoan arteko elkarbizitzan inguruan hausnarketa gunea sortuko dugu. UNESCOk izendatutako Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea ospatuko dela eta, turismoa eta bereziki hizkuntza gutxituen gaiari helduko dio AKTIBATU jardunaldiak. Gai honen inguruan landutako ekimen aipagarrien erakusleihoa izateaz gain, eguneko azken saioan euskara eta turismoaren arteko bizikidetza aztertzeko mahai ingurua egingo da. Hizkuntza eta turismoan agente aktiboak diren erakundeetako ordezkariek gai honek mahaigainertzen dituen kezka eta erronkei buruz eztabaidatzeko aukera izango da. Horien artean Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak sustatutako proiektu bat aurkeztuko da, “Fenologia eta euskara” izenburupean.

Formakuntza programa

“Ondarearen interpretazioa eta gidaritza” ikastaroa

Turismoan sektoreko etengabeko formakuntza izan da AKTIBATU jardunaldien erronketako bat hasieratik. Edizio honetan, otsailak 18tik 22ra bitarte, natur eta kultur ondarearen interpretaziorako formakuntza eta gidarien zertifikazioa eskainiko dira (partaide kopuru mugatua egongo da). Interpret Europe erakundeak aitortutako ikastaro ofiziala da eta HAZI Fundazioak babestutako ekimena izango da.

AKTIBATU 2019 jardunaldian zein bestelako formakuntzetan eta proiektuak aurkezteko deialdian izena emateko epea zabalik dago eta www.aktibatu.com webgunean bitartez informazio guztia eskuragarri.

Aurreko edizioko bideoa: Ikusi hemen

Advertisements