Tag Archives: Trikuharriak

Aztarnen atzetik

Gutxi geratzen da Arantzazuko Parketxeak Arantzazuko Adiskideekin batera urtero antolatzen duen mendi-irteeren egitarauari amaiera emateko. Aurtengo ibilaldietan gai oso desberdinak lantzeko aukera egon da, hala nola, artzaintza, antzinako kontrabandoaren bideak, inguratzen gaituen paisai karstikoaren ezaugarriak eta, amaitzeko, arkeologia mundua ere ukituko da. Azken ibilbide honetan, beraz, Aizkorri-Aratzetik topa ditzakegun megalito desberdinak begiztatu ahal izango dira Malla, Artzanburu, Enaitz eta Urbiatik igaroz.

Irteera datorren urriak 21ean ospatuko da, igandea. Mendizaleak, beraz, goizeko 9:00etan elkartuko dira Arantzazuko Parketxean bertan zailtasun ertaineko ibilbideari ekiteko (guztira 13 km inguru egingo dira 600 m-ko desnibelera iritsi gabe). Publiko orokorrari zuzendua dago eta 4-5 ordu inguruko iraupena izango du.

Prezioa: 3€. Aurrez izena ematea gomendatzen da.

6. Aztarnen atzetik2018

Detrás de huellas arqueológicas 

Poco queda para dar por finalizado el programa de salidas montañeras que todos los años organiza el Parketxe de Arantzazu junto con Arantzazuko Adiskideak. Las excursiones de este 2018 han tratado sobre temas muy diferentes, así como el pastoreo, los antiguos caminos del contrabando, las características del paisaje kárstiko que nos rodea y, por último, se hará mención a la arqueología completando un recorrido que pase por los diferentes megalitos que nos podemos encontrar si transitamos por Aizkorri-Aratz. En la siguiente y última salida, por lo tanto, los mendizales queriendo retroceder en el tiempo realizarán una ruta pasando por Malla, Artzanburu, Enaitz y Urbia, partiendo desde el mismo Parketxe de Arantzazu.

La excursión se celebrará el próximo 21 de octubre, domingo. Los participantes se reunirán a las 9:00 de la mañana en el Parketxe y emprenderán el recorrido de dificultad media (recorriendo unos 13 km y con un desnivel que no llegará a los 600 m),  el cual está dirigido al público general, y con una duración de entre 4 a 5 horas.

Precio: 3€. Se recomienda dar el nombre con anterioridad.

Advertisements

Naturaz, kulturaz eta zaporez betetako irteera Hernanin

Larre-Gain sagardotegia izango da gure topagune-lekua. Aiako Harria Natura Parkearen barruan, zailtasun baxuko mendi ibilaldi gidatu bat eginez hasiko dugu irteera, inguruneko paisaia kulturala ezagutzeko: saroiak eta trikuharriak dira ondare horren izarrak.

Jarraian, sagardogintzaren nondik norakoak gertutik ikusteko aukera izango dugu sagardotegia bisitatuz; historia, egiteko prozesua, sagardoaren ezaugarriak… Amaitzeko, bertan, otordu pareabe baten ostean, bukaera emango diogu naturaz, kulturaz eta zaporez betetako ekintza honi.

Sagardotegietan lekua topatzea hain zaila den garai honetan, animatu, egin zure erreserba eta ez galdu aukera paregabe hau!

GOZATUA HERNANIN kartela 2018

 

 

Azken aukera: Gozatua Hernanin!

Parketxeen helburua Natura Parkeen ondare naturala eta kulturala ezagutzera ematea da, baina hori ezin da egin aurretik gure lurraldea nola erabiltzen zen ulertu gabe.

Horregatik, antolatzen ditugun jardueretan lanbide zaharren nondik norakoak azaltzen,  erakusten eta egiten saiatzen gara. Horien artean, bada bat biziki polita dena: Gozatua Hernanin deritzona.

collage

Larregain sagardotegitik (Hernanin) abiatuta ibilaldi labur bat eginez trikuharri zoragarri batera hurbiltzen gara, eta ondoren bi saroi/sarobe ikus ditzakegu, hau da, lehen abere-aziendak kudeatzeko erabiltzen ziren lur-sailak. Gainera, goiza biribiltzeko, sagardotegian bazkaltzen da.

Dagoeneko hainbat txango egin ditugu, bai eguraldi on edo txarrarekin, eta emaitza beti bera da: goiz benetan atsegina. Eta hori ez dugu guk bakarrik esaten, bisita egiten dutenek ere hala diote eta!

collage3

Zuek ere aukera baduzue maiatzaren 7ra arte, beraz deitu eta erreserbatu!

Arditurri parketxea

943 49 50 69 / 688 89 50 68

GOZATU HERNANIN; Sagardogintza, trikuharriak eta saroiak

Jardueraren lehen zatian zailtasun baxuko mendi ibilaldi gidatua egingo dute bisitariek Aiako Harria Natura Parkeko eremuan barrena, bertako ondare horren izarrak ezagutzeko; saroiak eta trikuharriak. Ibilladi zirkularra eta luzera laburrekoa izango da, 4 kilometrotakoa, Saratsetako leporantz abiatuko da.

Jardueraren bigarren zatian sagardogintza izango da gai nagusia. Ibilaldian zehar sagardogintzarekin lotutako hainbat arlo landuko badira ere, sagardotegia bisitatuz ezagutuko dugu sagardoaren kulturaren funtsa. Amaitzeko, sagardotegiko ohiko menua dastatuko dugu Larre-Gain sagardotegian.

Eskaintzaren epea urtarrilaren 20tik maiatzaren 7ra arte izango, beraz, animatu eta jarri gurekin harremanetan informazioa eskatzeko edota erreserba egiteko: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidean edo 943 495069 telefonoan,gozatua-hernanin-kartela-2017