Tag Archives: Trial erakustaldia

Arditurriko Bide Berdeen egun atsegina

Igande honetan Bide Berdeen 6. eguna ospatu genuen, bizikleta martxa, jolas ugari eta trial erakustaldi batekin, besteak beste. Famili ugari hurbildu ziren gurera, denek harrera bera izan zutelarik: hamaiketako goxo-goxoa eta ongi pasatzeko eskaintza zabala. Goiz guztian zehar eguraldi ona izan genuen eta horrekin batera pixkanaka-pixkanaka jendea bizikletaz iristen joan zen. Aurtengo berrikuntza oso arrakastatsua izan zen gainera, trial erakustaldiak jendearen harridura, algara eta oihuak sortarazi baitzituen.

Hurrengo urtean ere bertan espero zaituztegu!

Bide berdeen 6.jpg

Advertisements

Bide Berdeen 6.eguna / VI. Día de las Vías Verdes

Irailaren 17an Arditurriko Bide Berdeen 6.eguna ospatuko da.  Antolatu dugun ekintza berezi hau Mugikortasunaren Astearen garai berean ospatzen da. Hori dela eta, Arditurriko meategietara autorik erabili gabe hurbiltzeko aukera bultzatu nahi da.

Egunari hasiera emateko, bizikleta martxa abiatuko da goizeko 9:30etan Errenteriako Gamon Zumarditik eta 10:00etan Oiartzungo Done Eztebe plazatik, Arditurriko Bide Berdea hartuko du martxak, Arditurriraino iritsiko delarik.  Helmugan bizikleta gordailu zerbitzua jarriko da. Gainera, bizikletaz joaten direnek hamaiketakoa doan izango dute, Trial erakustaldi bat izango da, meategira bisita gidatuak prezio murriztuan egin ahal izango dira eta meategiko bisita-txartelarekin, Seg-way zirkuitua egin ahal izango dute bisitariek dohainik.  Honetaz gain, hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izango dute ere: zinta karrerak, herri kirolak, jolasak bizikletarekin, etab.

El 17 de septiembre se celebra el VI. Día de las Vías Verdes de Arditurri. Este especial evento coincide con la Semana de la Movilidad. Por tanto, se pretende impulsar el acceso a las minas de Arditurri sin necesidad de coger el coche.

Para comenzar el día, partirá la marcha en bicicleta a las 9:30 por la Alameda Gamon de Errenteria y a las 10:00 desde la plaza Done Eztebe de Oiartzun. La marcha recorrerá la vía verde para llegar a Arditurri. En la meta habrá un servicio de consigna de bicicletas. Además, todos aquellos que se acerquen en bicicleta tendrán un almuerzo gratuito, habrá una exhibición de Trial y visitas guiadas a la mina de Arditurri a precio reducido, y con el ticket de entrada a la mina, se podrá participar de forma gratuita en un circuito Seg-way. No sólo eso, los que se acerquen a Arditurri también tendrán la oportunidad de participar en varios juegos: carrera de cintas, herri kirolak, juegos en bicicleta, etc.