Tag Archives: Trena

Oraingoan ere ez dugu galdu Arditurriko trena!

Udazkeneko hego haize epelak eta tren berdearen traka-trakak bat egin zuten ostiral goizean Arditurri inguruetan. Lagun mordoa bildu ginen beste behin Arditurrira trenez etorri eta meategiaren eta paisaia harrigarri honen sekretuak hurbiletik ezagutzeko. Ez dago zalantzarik goiz-pasa ezin hobea dela familian, lagunekin edo nahi bezala disfrutatzeko.

Oraingoan ere begi-bistan geratu da plan honek duen arrakasta; antolatutako tren guztiak bete egin ziren eta hainbat lagun geratu zen bisita egiteko aukerarik gabe. Beraz, erne ibili eta ez galdu hurrengo batean Arditurri hain modu berezian ezagutzeko aukera!

 

Advertisements

Planik ezean etorri Arditurrira igandean! / Si este domingo no tenéis plan, ¡Arditurri es vuestra oportunidad!

Igande honetan 6.Arditurri eguna ospatzen dugu, hori dela eta irakurle guztioi gonbita luzatu nahi dizuegu. Iragarrita dagoen eguraldi onaz gozatu, jarduera ugariekin disfrutatu eta sabela betetzeko aukera izango duzue!

Hona hemen gure egitaraua:

Arditurri Eguna 2017

Este domingo celebramos el VI.Arditurri Eguna por tanto ¡deseamos invitaros a todos los lectores!

Tendréis la oportunidad de gozar del buen tiempo que está previsto, de divertiros con diferentes actividades y de llenaros los estómagos. Aquí podéis ver todo el programa:

Arditurri Eguna 2017 CAS

Trena badator: txu-txu!!!

Euskal Herrian zoko ezezagun ugari ditugu eta horien artean dago Arditurriko meategia. Herritar asko noizbait kobazulo batean sartu da, baina ez meategian, are eta gutxiago etxetik hain gertu dagoen honetan. Horrexegatik, Aste Santu honetan aukera bikaina dago Arditurriko meategi honek duen xarma ezagutzeko.

Trenez hurbildu nahi dutenek badute aukera. Izan ere apirilaren 22an, larunbatez, trenez Arditurrira hurbildu eta meategiak ikusi ahal izango dira prezio berezian.

ARDITURRI Aste Santua 2017.jpg

Viene el tren: ¡chu-chu!!!

En el País Vasco existen muchos rincones desconocidos y entre ellos se encuentra la mina de Arditurri. La mayoría de la ciudadanía ha visitado alguna vez una cueva, pero rara vez una mina, y menos una que se halla tan cerca de casa. Esta Semana Santa tendréis una magnífica oportunidad de conocer el encanto de esta mina.

Para aquellos que deseen acercarse en tren, disponen de un día ya programado: el 22 de abril. Se podrá venir en tren y conocer las minas a un precio especial (es necesario reservar).

Trenaren arrakasta ukaezina da

Arditurriko parketxean egun berezia antolatu genuen atzo, martxoak 28, eta ezin hobea izan zen jasotako harrera, sarrera guztiak agortu baitziren. Hori dela eta, bertara hurbildu ziren partaide guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.

Aste Santuko azken jai egun honetarako trenarekin Arditurriraino etorri eta bertan meategiko bisitak egiteko aukera eskaini zen, hori bai, prezio berezietan.

Eskaintzaren arraskata ikusita argi geratu zaigu, berriz ere plan bera prestatu behar dugula, beraz oraingoan etortzeko aukerarik izan ez baduzue, lasai egon, hurrengo batean izango duzue eta!

Collage 2

Aste Santuan murgildu Arditurriko meategian / En Semana Santa sumérgete en la mina de Arditurri

Euskal Herrian eguraldiaren menpe egon ohi gara asteburuan edo jai egunetan planak egin ahal izateko. Hala baina, Arditurriko meategia ezagutzeko ez dugu horren beharrik, mendiaren barnealdean murgitzea delako helburua.

Horrexegatik, Aste Santu honetan aukera bikaina duzue meategi honek duen xarma ezagutzeko, hona hemen gure ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera 10:00-14:00
  • Larunbatetan 10:00-14:00 / 16:00-18:00
  • Igande eta jai egunetan 10:00-14:00

Gainera, aurten eskaintza berri bat dugu Aste Santu honetarako: martxoaren 28an, astelehena, trenarekin batera Arditurrira hurbildu eta meategiak ikusi ahal izango dituzue prezio berezian.

Deitu eta egin zure erreserba!

Aste Santua Arditurrin2016

En el País Vasco solemos depender del tiempo para poder hacer planes el fin de semana o los días festivos. Pero para conocer la mina de Arditurri no es necesario, pues se trata de adentrarse en el interior de la montaña.

Esta Semana Santa tendréis una magnífica oportunidad de conocer el encanto de esta mina, nuestro horario es el siguiente:

  • De martes a viernes 10:00-14:00
  • Sábados 10:00-14:00 / 16:00-18:00
  • Domingos y festivos 10:00-14:00

Además, se ofrecerá una nueva oferta en Semana Santa: el 28 de marzo, lunes, se podrá venir en tren para conocer las minas a un precio especial.

  • Tren + Visita Esencial: 5 €
  • Tren + Visita Esencial  (<5años): 3 €
  • Tren + La mina a fondo: 6 €

 

Para más información o reservar:

943 49 45 21 / 943 49 50 49

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net