Tag Archives: Tren Berdea

UDA HONETAN, Tren Berdea + Arditurri meategia prezio berezian

Irteerak asteazkenero eskainiko dira:
Egunean 3 txanda: 10:00etan, 11:15etan eta 15:15etan.

Tren Berdea
Joan-etorriko ibilbide hau, Doneztebe plazatik ateratzen da eta Altzibar auzoan Bide Berdea hartu ondoren, Ugarte errotatik pasatzen da, Arditurriko Meatze Gunera abiatuz. Bertan, bisita gidatu bat egiten da oinez Arditurriko Parketxera eta meazulora.

Uda honetan_eus

ORDUTEGIAK

IRTEERA ETA IRITSIERA: Oiartzungo Doneztebe plaza

10:00 IRTEERA – 12:45 IRITSIERA
————————————————–
11:15 IRTEERA – 14:00 IRITSIERA
————————————————-
15:15 IRTEERA – 18:00 IRITSIERA

 PREZIOAK

TRENA & ARDITURRI

HELDUA: 10,00 €
TALDEA >10 pertsona: 8,00 €
GAZTEA (5-12 urte): 8,00 €
HAURRA (0-4 urte): 3,00 €

*Uztailaren 31ean, ez da 15.15etako zerbitzua eskainiko

ERRESERBAK

Errenteriako turismo bulegoa
943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus

Oiartzungo turismo bulegoa (Uztailetik aurrera)
943 50 89 13
oiartzunturismoa@gmail.com

 

 

Advertisements

Tren berdea Arditurrira heldu zen

Pazko Asteko larunbat honetan tren berdean Arditurriko meaguneraino hurbildu eta bertan meategia bisitatzeko aukera eskaini genuen, eta harrera beroa izan genuen. Eguraldia ez zen oso atsegina izan baina hala ere famili ugari etorri ziren gurera.

Plan itzel hau benetan oso gustokoa da familien artean, eta horrexegatik, datozen hilabeteetan ere antolatzen jarraituko dugu!

Arditurri parketxea planez betea

Aste Santuan edota Pazko Astean urrutira joan gabe ere ongi pasatzeko aukera asko ditugu, eta Arditurri parketxean eskaintza zabala prestatu dizuegu.

Tren berdea_006.jpgApirilak 27, larunbata: Ez galdu Arditurriko Trena (ikus informazio guztia hemen)

Trena eta meategia konbinatuz, goiz pasa ederra egiteko aukera.

 

 

Apirilak 28, igandea: Sai arreak behatu (ikusi informazio guztia hemen)

Irteera gidatua Aiako harrian habiak egiten dituzten hegazti sarraskijale hauen bizimodua eta ohiturak hobeto ezagutzeko. Teleskopioz behatzeko aukera izango da.

 

Meategi barnean

Horrez gain, Arditurri meategira bisitak egiteko aukera ere egunero eskainiko dugu, Aste Santuan eta baita Pazko Astean zehar (asteartean ezik itxita baitago). Aurre erreserba egitea gomendagarria da, beraz deitu 943 49 45 21 telefonora eta egin zure erreserba!

Abenduko zubian, etorri trenez Arditurrira

Aukera berri batekin gatoz abenduko zubirako. Izan ere, abenduaren 6an, ostegunarekin, trenez Arditurrira hurbildu eta meategiak ikusi ahal izango dituzue prezio berezian.

Trena Pagoaldea Poligonotik (Oiartzundik) abiatuko da Arditurriraino, bidean Aiako harriko natura parkean murgilduz. Hautatzen den bisitaren arabera tren ordutegi bat dagokizue.

Ez galdu trena eta egin zuen erreserba!

Tren Berdea 2018 ABENDUAK 6_ELEBIDUN

Venimos con una nueva propuesta para el puente de diciembre. El 6 de diciembre, se podrá venir en tren a Arditurri y visitar las minas a un precio especial.

El tren partirá desde el polígono de Pagoaldea (Oiartzun) y llegará hasta Arditurri, adentrándose en el parque natural de Aiako harria durante el trayecto. En base a la visita que se escoja se asignará un horario de tren.

¡No perdáis el tren y haced vuestra reserva!

Ez galdu trena / No pierdas el tren

Euskal Herrian zoko ezezagun ugari ditugu eta horien artean dago Arditurriko meategia. Herritar asko noizbait kobazulo batean sartu da, baina ez meategian, are eta gutxiago etxetik hain gertu dagoen honetan.

Horrexegatik, udazkenean aukera bikaina dago Arditurriko meategi honek duen xarma ezagutzeko. Bertako ondarea hurbiletik ezagutu nahi duena oinez, bizikletaz, kotxez ala Oiartzungo plazatik irteten den tren berdean etor daiteke (aurre-erreserba bidez).

Azaroak 1, osteguna

Trenez hurbildu nahi dutenek badute aukera. Izan ere azaroaren 1ean, ostegunez, trenez Arditurrira hurbildu eta meategiak ikusi ahal izango dira prezio berezian.

Trena Pagoaldea Poligonotik (Oiartzundik) abiatuko da Arditurriraino, bidean Aiako harriko Natura Parkean murgilduz. Hautatzen den bisitaren arabera tren ordutegi bat dagokizue:

 

Tren Berdea 2018 AZAROAK 1_ELEBIDUN

En el País Vasco existen muchos rincones desconocidos y entre ellos se encuentra la mina de Arditurri. La mayoría de la ciudadanía ha visitado alguna vez una cueva, pero rara vez una mina, y menos una que se halla tan cerca de casa.

 

En otoño tendréis una magnífica oportunidad de conocer el encanto de esta mina. Para quienes quieran conocer de cerca este legado, podéis acercaros a Arditurri andando, en bici, en coche o incluso en el tren verde que sale desde la plaza de Oiartzun (previa reserva).

1 de noviembre, jueves

Para aquellos que deseen acercarse en tren, disponen de un día ya programado: el 1 de noviembre. Se podrá venir en tren y conocer las minas a un precio especial.

El tren partirá desde el Polígono de Pagoaldea (Oiartzun) hasta Arditurri, sumergiéndose en el Parque Natural de Aiako harria durante el trayecto. En base a la visita que se escoja se asignará un horario de tren.

 

Bidaiatu trenez Arditurrira / Viaja en tren a Arditurri

Arditurri meategiak ezagutzen ez dituen orori gonbita berezia luzatu nahi diogu:  udazken honetan tren berdearekin konbinazio eder bat daukagu eskura.

Lehendabiziko aukera urriaren 12an izango da, ostiralez, Oiartzungo Pagoaldea industrialdetik (Luberri musoaren paretik) tren berde bat abiatuko baita Arditurriko meategietaraino, Aiako harria natura parkearen paraje zoragarri honetaz gozatzea ahalbidetuko duena. Meategira sartzeko bi bisita mota izango dira, oinarrizko bisita eta sakonekoa, eta ondoren itzultzeko trena hartu ahal izango da.

Erreserba egitea nahiezkoa da, plaza mugatuak baitaude.

Tren Berdea 2018 URRIAK12_ELEBIDUN.jpg

Queremos ofrecer una invitación especial a todo aquel que no haya venido a ver la mina de Arditurri. Para ello, este otoño hemos preparado una preciosa combinación junto con el tren verde.

La primera de las citas se dará el 12 de octubre, viernes, donde el tren verde marchará desde el Polígono Pagoalde de Oiartzun (frente al museo Luberri) para traer a los visitantes hasta Arditurri, pudiendo disfrutar del fantástico paraje que ofrece el parque natural de Aiako harria. Allí,  se podrá optar por dos tipos de visitas a la mina, la visita estándar o la visita a fondo, y al final se dispondrá del tren para volver.

Es necesario reservar puesto que las plazas son limitadas.

 

Trenaren xarma / El encanto del tren

Gaur goizean Arditurriko meategia ikusteko aukera berezi bat eskaini da, tren berdearekin igo eta bertan bisita eginez. Beti bezela jende ugari etorri da, izan ere tren txu-txuak badu xarma berezia.

Oraindik baduzue trenarekin etortzeko beste aukera (ikusi hemen), beraz deitu eta egin zuen erreserba!

Hoy a la mañana se ha ofrecido un plan especial para ver la mina de Arditurri, pudiendo subir en el tren verde y visitar la mina. Como siempre ha venido mucha gente, pues el tren chu-chú tiene un encanto especial.

Aún tenéis otra oportunidad de venir en tren (ver aquí), así que ¡llamad para realizar vuestra reserva!

 

Arditurri eta tren berdea, ba al da plan hobea?

Uda honetan, Arditurri meategiak ezagutzeko tren berdearekin konbinazio eder bat dago eskura.

Abuztuaren 15an, Oiartzungo Pagoaldea industrialdetik (Luberri musoaren paretik) tren berdea abiatuko da Arditurriko meategietaraino, Aiako harria natura parkearen paraje zoragarri honetaz gozatzea ahalbidetuko duena. Meategira sartzeko bi bisita mota izango dira, oinarrizko bisita eta sakonekoa, eta ondoren itzultzeko trena hartu ahal izango da.  Gainera, nahi duen orok erakusketa berezi bat ikusteko aukera ere izango du.

Egin zuen erreserba!

Tren Berdea 2018 ABUZ15_ELEBIDUN

Este verano, hemos preparado una preciosa combinación para conocer las minas Arditurri junto con el tren verde.

El 15 de agosto  el tren verde marchará desde el Polígono Pagoalde de Oiartzun para traer a los visitantes hasta Arditurri, pudiendo disfrutar del fantástico paraje que ofrece el parque natural de Aiako harria.  Allí,  se podrá optar por dos tipos de visitas a la mina, la visita estándar o la visita a fondo, y al final se dispondrá del tren para volver. Además, se podrá disfrutar de una exposición muy especial.

¡Haced vuestra reserva!

 

Eguraldi txarrarekin ere, trena bete-bete

Aste osoa eguraldi onarekin igaro ondoren, atzo eguraldi kaxkarra iritsi zen, baina horrek bertara etorri ziren bisitariak ez zituen amildu, izan ere, trena bete-betea izan zen goiz guztian zehar.

img_8243.jpg

Plan honen arrakasta uka ezina da, jende asko bisitarik egin gabe geratu baitzen, horrexegatik adi egon datorren hilabeetan ere eskaintza hau berriz ere izango duzue eta!

Ez galdu Arditurriko trena! / ¡No te pierdas el tren de Arditurri!

Pazkoko aste honetan baduzue aukera ezin hobea Arditurrira trenez hurbildu nahi duzuenok. Izan ere apirilaren 7an, larunbatez, tren berdean ibili eta meategiak ikusi ahal izango dira prezio berezian.

Trena Pagoaldea Poligonotik (Oiartzundik) abiatuko da Arditurriraino, bidean Aiako harria Natura Parkean murgilduz.

Erreserba egitea nahitaezkoa da.

Tren Berdea 2018

Esta semana de Pascua para aquellos que deséis acercaros en tren, disponéis de un día ya programado: el 7 de abril. Se podrá venir en tren y conocer las minas a un precio especial.

El tren partirá desde el Polígono de Pagoaldea (Oiartzun) hasta Arditurri, sumergiéndose en el Parque Natural de Aiako harria durante el trayecto.

Es necesario reservar.