Tag Archives: toti martinez de lezea

Gonbidatu berezia Barandiaran Museoan

Atzo, I. MITOALDIA ekimenaren barruan solasaldia antolatu genuen Barandiaran Museoan gonbidatu berezi-berezi batekin. Toti Martinez de Lezea izan genuen geurean eta haren hitzekin gozatu ahal izan genuen bertaratu ginenok. Mitologiaz eta euskaldunon historiaz hausnartu genuen eta oraindik ikasteko asko dugula jabetu ginen.

Totik esan zigun ohorea zela beretzat Barandiaran Museoan hitzaldia ematea, baina, Toti, ohorea eta plazera gurea izan zen, zalantzarik gabe. Mila esker bihotzez eta nahi duzun arte!

Advertisements

I. MITOALDIA. Bizi mitologia!

Ipuin edo kontu fantastiko sorta ez ezik, mitologia errealitatea esplikatzen duten argibideen multzoa da. Bizimodua arautzeko balio ez duenean baizik ez da bilakatzen mitologia kontu edo ipuin fantastiko bilduma, baina, orduan ere, ematen duen informazioa aintzat hartzeko modukoa da. Izan ere, beste azalpenik ezean, gertakari naturalei aurre egiteko nahiz euren buruak lasaitzeko, mitoak herritarrei ingurunea ulertzen lagundu dien lanabesa izan dira mendeetan zehar.

Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Hain zuzen, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta hura gizarteratzen jarraitzeko  ekimena jarri dute abian Jentilbaratza Kultur Elkarteak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, I. MITOALDIA.

Mitoaldia orokorra 2017_2

Leku mugatua dagoenez, aurrez izena ematea nahitaezkoa izango da, beraz deitu Barandiaran Museora berandu baino lehen!

Bizi mitologia!