Tag Archives: Tiro con arco y propulsor prehistórico

Historiaurreko ehiztari bihurtu gara gaur

P1070080

Gaur goizean, Anduetza Parketxearen ondoko parkean, historiaurreko gizakiaren ehizatzeko tresnak, arkuak eta bultzagailuak besteak beste, nolakoak ziren ikasi dugu eta baita probatu ere.

P1070076

Irailaren 19-20ko asteburuan ospatuko den Historiaurreko arku eta bultzagailu tiro txapelketaren harira, gaur goizean txapelketan parte hartzeko ehiza-tresnak, arkuak eta bultzagailuak nola izan behar diren aztertu dugu, ikusi, ukitu, nola sortu behar diren, ze materialekin … Tailer honen helburua publiko orokorraren parte hartzea sustatzea izan da, hain zuzen ere, txapelketak hauek ludikoak baitira. Animatu zaitezte!

Hoy nos hemos convertido en cazadores de la prehistoria

Hoy a la mañana en el parque del Parketxe Anduetza, hemos aprendido como eran algunas de las herramientas que usaba el hombre para la caza en la prehistoria, como son el arco y el propulsor, pero también las hemos podido probar.

Dentro de la programación del campeonato de tiro y propulsor prehistórico que se celebra el 19-20 de septiembre se ha celebrado este taller para conocer cómo eran estas herramientas de caza, como se hacen, con que técnicas, que materiales… El objetivo es que el público en general pueda participar en este campeonato con sus herramientas. ¡Anímate a participar!

image001

Irailaren 19 eta 20ko asteburuan, San Adrian-Leizarrate igarobidean, Europako Historiaurreko XXV. arku eta bultzagailu tiro txapelketako manga bat ospatuko da.

“Historiaurreko Olinpiada” moduko honen helburu nagusia historiaurrean erabiltzen ziren bi ehiza-tresnaren erabilera zabaltzea da, bultzagailuaren eta arkuarena alegia. Txapelketa honek izaera parte-hartzailea eta ludikoa du eta honenbestez, publiko orokorrari eta mota honetako jardueretan interesa duen orori dago zuzendua.

  • Irailak 5, 11:00etatik 13:00etara: Anduetza Parketxean ehiza-tresnak egiteko azalpen praktikoak ardatz izango dituen tailerra.
  • Irailak 19, 18:00etatik 20:00etara: Zegamako hainbat gunetan Historiaurreko animazio-tailerrak eta tiro erakustaldiak izango dira publiko orokorrari zuzenduta.
  • Irailaren 19 eta 20ko asteburuan zehar: Txapelketa ofizialeko ekitaldiak izango dira San Adrian-Leizarrate igarobidean. Parte-hartzaileei zuzenduta egoteaz gain, edonor bertaratu ahal izango da ikuskizunaz gozatzera.

El fin de semana del 19-20 de septiembre se va a celebrar en el entorno del Túnel de San Adrian-Leizarrate, una de las mangas del XXV. Campeonato Europeo de Tiro con Arco y Propulsor prehistóricos.

Esta especie de “Olimpiadas prehistóricas” tiene como objeto difundir el uso de dos herramientas de caza habitualmente empleadas en la Prehistoria, el propulsor y el arco. Las jornadas de competición presentan un carácter fundamentalmente lúdico y participativo y están dirigidas al público en general y a todas aquellas personas con interés por este tipo de prácticas.

  • el sábado 5 de septiembre entre las 11:00 y 13:00: Se celebrará en el Parketxe de Anduetza (Zegama) un taller explicativo práctico sobre la confección de esas armas.
  • el sábado 19 de septiembre entre las 18:00 y 20:00: Se celebraran en distintos puntos de Zegama distintos talleres de animación prehistórica y demostraciones de tiro para todos los públicos.
  • paralelamente los días 19 y 20 de septiembre: Se celebrarán las mangas oficiales de tiro en el entorno del Túnel de San Adrian-Leizarrate. A estas mangas además de los participantes, puede acudir el público en general a fin de disfrutar del espectáculo.