Tag Archives: tartalo

Zegamako Tartalo

Atzo Marimundukoren ipuin kontaketa izan genuen Anduetzan, pertsonaia mitologikoen laguntzaz Euskal Herriko hainbat ipuin eta kondaira zirraragarriak antzezten. Aurten, Marimundukok, beste ipuin batzuen artean, Zegamako aitona-amonek kontatzen zuten ipuina kontatu zuen, Zegamako Tartaloren ipuina.

Familia pila hurbildu ziren Marimundukok kontatutako istorioak entzutera, eta primeran pasatu ere! Barre algarak, tarte beldurgarriak baita sustoren bat ere!

Eskerrak eman nahi diogu Ataungo Jentilbaratza Elkarteari, zeinak urtez urte ipuinak berrituz, Euskal Herriko mitologia Zegamara ekartzea posible egiten duen. Eta nola ez, bertaratutako jende guztiari, ekimen hau urtez urte errepikatzen laguntzeagatik. Segi dezagun gure haurrei istorioak eta kondairak kontatzen! Zeintzuk izango ote dira Marimundukok hurrengo urtean kontatutako istorioak?

 

Advertisements