Tag Archives: talo tailerra

Arditurri 8. Eguna ospatu dugu

Bisitari ugari izan genituen atzo Arditurri parketxean egun berezi honetaz gozatzen.

Jarduera guztiek harrera ona izan bazuten ere talo tailerra izan zen arrakastatsuena, ez dugu uste bertaratu ziren guztietatik, jaki hau dastatu gabe bakar bera ere geratuko zenik.

Hegazti askatzean lau espezie desberdin izan genituen, miru beltza, belatz gorria, zozoa eta baita triku bat ere! Hauek guztiak egoera itzelean itzuli dira euren bizileku berrira, ezin dugu gehiago eskatu.

Historiarreko bizimodua esperimentatzeko aukera izan zuten guztiek primeran pasa zuten, eta Luberri museoaren eskutik egindako irteera benetan interesgarria izan zela adierazi zuten bisitariek.

Hortaz, goiz ederra izan zen atzokoa, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu bertaratu zineten guztioi!

Advertisements

Arditurri eguna

Arditurri 8. Eguna ospatuko dugu Oiartzungo meatzaritza gunean, Aiako harria Natura parkean. Programa berri eta interesgarria osatu dugu aurten ere, egun berezi bat eskaini nahi baitugu, meategiak eta Aiako harria Natura Parkeko ingurune hau ezagutzera emateko.

Meategiak prezio murriztuan bisitatu ahal izango dira: Oinarrizko Bisita 2€ eta Meategia Sakonean bisita 3€. Ez da aurre-erreserbarik egingo, hau da, sarrerak egunean bertan hartu beharko dira, meategira sartzeko plaza mugatuak baitaude.

Talo tailerra egongo da Abaraxka lodutekako kideen eskutik. Bertaratzen diren guztiek, beraien kabuz talo bat prestatu ondoren, gazta edota txokolatearekn dastatzeko aukera izango dute.

1Esperimentatu Historiaurreko bizimodua Suhar arkeologia taldearen eskutik. Arkeologia esperimentala gertutik ikusi eta ikasteko aukera izango da, teknika ezberdinak eskainiz. Sua egurraren bidez egiteko teknikak, historiaurreko labarretako artea, ehizarako bultzagailu bidezko gezi jaurtiketa eta saharrizko treneriaren lanketa nolakoak ziren irakatsiko dute.

11:00etan Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko dira. Zentro honetan arrazoi desberdinak direla medio zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta hauek ahalik eta lasterren beren ingurune naturalera itzultzea da haien xedea. 5 minutuz, oinez egin ondoren, leku egoki eta eder batean askatuko dira hegaztiok, berriro ere askatasunean hegan egiteko aukera emanez. Jarduera honen baieztapena uztailak 14 baino egun batzuk lehenago emango da, izan ere hegaztien egoeran menpekoa da, soilik guztiz sendaturik daudenean egin daiteke eta.

Mineralen bila” irteera gidatuko dute Luberri geologia museoko kideek. Ibilaldi labur bat eginez Arditurri meagunean ustiatu ziren mineralen inguruko informazio eskuratzeaz gain, mineral hauek nola bereizi eta topatu erakutsiko dute.

Eta gainera edari zerbitzua.

Se celebrará el VIII. Arditurri Eguna en el coto minero de Arditurri en Oiartzun. Hemos organizado un programa innovador e interesante en el Parketxe de Arditurri, pretendemos ofrecer un día especial para dar a conocer las minas y el entorno del Parque Natural de Aiako Harria.

De 10:30 a 14:00 se podrán visitar las minas a precio reducido: la Visita Esencial 2€ y la visita La Mina a Fondo 3€. No se aceptarán reservas con antelación, esto es, la venta se efectuará el mismo día. Las plazas son limitadas.

Se ofrecerá  un taller de talo de la mano de los colaboradores de Ludoteka Abaraxka. Todos los que se aproximen podrán hacer su propio talo, y posteriormente degustarlo con queso o chocolate.

Experimenta de la forma de vida de la prehistoria de la mano del grupo arqueología Suhar. Se podrá ver y aprender de cerca la arqueología experimental con técnicas variadas. Técnicas para hacer fuego con madera, pinturas rupestres, lanzamiento de flechas mediante propulsor para la caza y elaboración de herramientas. Esta actividad, al igual que las siguientes, será gratuita.

A las 11:00 se procederá a soltar varias aves recuperadas en el Arrano Etxea de Igeldo. Este centro trabaja para sanar los animales que llegan heridos o enfermos por una u otra razón y su objetivo es devolverlos a su medio natural lo antes posible. Después de andar unos 5 minutos, se soltarán las aves en un lugar adecuado para ellas, devolviéndoles la oportunidad de volar en libertad. Será un momento mágico. Esta actividad será confirmada unos días antes de 15 de julio dado que depende de la situación de las aves, solo cuando están completamente recuperadas se puede llevar a cabo.

“En busca de minerales” de la mano del museo geológico Luberri. Se realizará un breve recorrido donde además de ofrecer información sobre los minerales extraídos en el coto minero de Arditurri, enseñarán como diferenciar y encontrar estos minerales.

Y además, servicio de bebida.

Talo tailerra errotak eta burdinola lanean ikusiz Pagoetan – AZKEN PLAZA LIBREAK

Martxoan 10ean, gure amonei lekukoa hartuz ikas dezagun taloak egiten

Errota zahar maiteak eta Burdinola nagusia lanean ikusiz, plan ezin hobea prestatu dizuegu: mendi buelta egin eta talo tailerra, artoak Euskal Herrian izan duen  historia ezagutuz.

Goizeko 11:00tatik 14:00tara bitarteko txanda bete zaigu eta 10tatik 13:00etara bitartekoan plaza gutxi batzuk ditugu libre.

Prezioa Helduak 6€ eta umeak (2-12) 5€

Aurrez erreserba egitea ezinbestekoa da.


Moler, amasar, saborear el talo, pasear… un plan perfecto para una mañana de invierno.

El turno de 11:00 a 14:00 se ha completado y en el de 10:00 a 13:00 nos quedan unos pocas plazas libres.

Precio: adultos 6€ – niños (2-12 urte/años) 5€

Con reserva previa:

Tlf: 943 83 53 89    –     iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Olentzero gure artean

Asteburu honetan, Zegamako Anduetza parketxean, Olentzero egon da haur eta helduekin taloak egiten. Adi-adi entzun zituzten haurrek Olentzeroren hitzak, ondoren elkarrekin taloa egin genuen eta bukatzeko jan ere.

Datorren astebururako saioak beteta daudela jakinarazi nahi dizuegu. Anduetza parketxeak ezin ditu saio gehiago eskaini baina datorren urterako, eskaera handi honi erantzuna emateko modua hausnartzen hasiak gara. Sentitzen dugu haurrak kanpoan utzi izana eta espero dugu datorren urtean zehar elkar ikustea!

Olentzerorekin taloak egitera…

Urtero legez Olentzero etorriko da Zegamara, Anduetza Parketxera, haur eta helduekin taloak egitera. Taloak egiten hasi baino lehenago, Olentzerorekin egoteko tartetxo bat izango dugu. Aurten, Olentzerok, bere lanbidearen inguruko istorioa kontatuko du; ikazkintza antigoaleko lanbidea hain zuzen ere. Ondoren, berarekin taloak egin eta jango ditugu goxo-goxo Anduetza parketxean bertan.

Hartu txanda lehenbailehen!

Olentzero joan zaigu…

Gaur Olentzero Anduetza parketxera etorri da eta taloak egin eta gero, lanera joan da berriro ere. Olentzerok jentilak nola desagertu ziren kontatu digu eta abesti pare bat kantatu ditugu ere.

Solasaldiaren ondoren, talo goxoak egin ditugu eta haurrak hamaiketako egin eta arropak irinez apainduz poz-pozik ibili dira. Oso txintxo portatu direnez, Olentzerok opariak ekarriko dizkie ziur!

Festa honetan parte hartu nahi baduzu azken aukera duzue abenduaren 23an. Deitu Anduetza parketxera eta eman zure izena!

Olentzeroren azken bisita

Urtero legez, Olentzero Anduetza parketxera dator taloak egitera. Asteburu honetarako aurreikusita dauden saioak bete egin direnez, abenduaren 23an beste bi saio antolatu dira, 16:30etan eta 18:00tan.

Jarduera berdina izango da, taloak egiten hasi baino lehenago, Olentzerok bere jatorriaren inguruko istorioa kontatuko du; jentilak nola desagertu ziren hain zuzen ere. Ondoren berarekin taloak egin eta askaria egingo dugu goxo-goxo Anduetza parketxean bertan.

Izena ematea ezinbesteko da, 943 80 21 87 telefonoaren bidez edo anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidean.

Prezioa: 5€ (egindako taloarekin askaria barne)

Galtzak bete lan Ataunen!

Igaro berri dugun zubian ez dugu aspertzeko betarik izan Aralarko Parketxean.

Ostegun eta ostiralean bisita gidatuak izan ditugu Barandiaran Museoan zein errotatxon.

Larunbatean HipHip Urri ekimenaren barruan talo tailer goxo bat eskaini genuen; gure arbasoen elikaduraz mintzatu ginen, errotan irina nola egiten den ikusi genuen eta nola ez, talo goxo bat egin eta dastatuz amaitu genuen tailerra, hamaiketako ederra beraz!

Atzo, igandearekin, abentura egarria ere asetu nahi izan genuen eta 25 laguneko taldetxo bat Aralarko Troskaeta kobara egin genuen espeleologia irteera interesgarri bat. Aralarko lurrazpiko mundua kanpokoa bezain ederra  dela egiaztatu genuen eta egundoko gozatua hartu genuen mendiotako erraietatik barrena.

IMG-20171014-WA0007IMG-20171015-WA0013

Laster, sorpresa gehiago izango ditugu, badator eta I. MITOALDIA… egon zaitezte adi!

 

Larunbat honetan ere talo tailerra Iturraranen / Próximo taller de talos este sábado en Iturraran

Aurreko asteko arrakastaren ondoren, larunbat honetan eta datorrenean (abuztuak 12 eta 19) ere taloari kolpeka jardungo dugu Iturraranen. Agorregiko burdinola eta errotara bisita egin ondoren,  taloak egiten trebatu eta norbere taloa jateko aukera izango  dugu txistor mutur batekin.

Animatu! eta azaldu Agorregira   11:30etarako edota 13tarako Pagoetako parketxerazuzenean. Erreserba egiteko deitu telefono honetara: 943 83 53 89 ( Iturraran).

Este sábado  12 y el próximo sábado 19 volverá  el olor al talo y la txistorra al caserío de Iturraran. Como antaño, se amasará la harina de maíz para hacer esas tortas que alimentaron a los antiguos habitantes de Euskal Herria.

 El taller del talo comenzará a las 13h. en el caserío  Iturraran ( Centro de Información del Parque Natural de Pagoeta) , después de la visita a la  ferrería y molinos e Agorregi, que será a las 11:30.

Interesados llamar al teléfono 943 83 53 89.

Heldu nahiz umeek gozatu zuten taloa egiten, ondoren gustora jateko./ Niños y adultos disfrutaron haciendo su propio talo, para luego comérselo.

Aralar, ingurumen hezkuntzaren eszenatoki

Ikasturtea amaitzear den honetan, atzera begira jarri eta Aralarko Parketxean esperientzia ederrak bizi izan ditugula ohartu gara. 1.500 ikasletik gora igaro dira ikasturte honetan Ataundik eta makina bat jarduera egin ditugu haiekin, tartean Aralarko Natura Parkearen sekretuak ezagutzeko mendi-ibilaldiak, gure arbasoen ohitura-zaharrak berreskuratzeko elikadura tailerrak, mundu mitologikoan murgiltzeko tailer magikoak, arkeologo baten lana azalean sentitzeko jarduerak, baserriko mundua barrutik ezagutzeko jolasak, eta askoz ere gehiago!

Etorkizuneko lur hauetako zaindariak izango dira ikasle hauek eta orain landatutako haziak etorkizun batean baso bilakatuko direlakoan gaude.

2017 ikasturtea

Amaitu ditugu beraz ikasturte hontako ikastetxeetako egonaldi eta ingurumen-hekzuntza jarduerak eta orain atseden apur bat hartu eta indarberrituta hasiko dugu 2017-2018 ikasturtea, berriro ere inguruotako ondare natural zein kulturala lau haizetara zabaltzeko prest!