Tag Archives: tailerrak

Bizi historiaurrekoen modura / Vive como en la prehistoria

Aizpitarteko lehen gizakien bizimodua ezagutzeko erakustaldia eta tailerra

Abuztuaren 12an, larunbatarekin, Aizpitarteko Lagunak elkarteko kideen eskutik egingo dugu saio berezi hau. Helburua leizezulo hauetako historiaurreko gizakiaren bizimodua ezagutzea da. Horretarako, tailer ezberdinak burutuko dira: jaurtiketa historiaurreko arkuekin, sua pizten ikasi, historiaurreko margoak…

Elkargune-puntua: Listorretako etxola (taberna) Errenterian.

Prezioa: Doako jarduera da.

Ordutegia: 16:00-19:00.

Udako_Abenturak_Listorreta2017 (1)

Demostración y talleres sobre la forma de vida de los primeros habitantes de Aizpitarte

El 12 de agosto, sábado, celebraremos este taller especial de la mano de la asociación de Aizpitarteko Lagunak. El objetivo es dar a conocer las formas de vida humana en la Prehistoria durante la ocupación de estas cuevas. Para eso, se realizarán distintos talleres: tiro con arco prehistórico, aprender a encender fuego, pinturas rupestres…

Punto de encuentro: cabaña de Listorreta (bar) en Errenteria.

Precio: Actividad gratuita.

Horario: 16:00-19:00.

Advertisements

Arditurri eguneko giro apartaz gozatzen gaude oraindik

Joan den igandean, eguraldi onaren laguntzarekin, 6.Arditurri eguna ospatu genuen. Jai giroan, hainbat tailer egiteko aukera izan zuten txiki zein handiek: txapa tailerra, karetak egiteko tailerra eta baita taloa edo/eta hanburgesa tailerra (Lumagorri oilasko-hanburgesekin). Hauek dastatzean denei irrifar txiki bat agertzen zitzaien aurpegian, tripa ongi betetzeak beti du eta eragin hori!

COLLAGE_ArditurriEguna

Hegazti askatzeak oso ongi irten ziren, miru beltza eta zapelaitza iada Arditurri parketxe inguruan ditugu aske, inguru berri honetara egokitzen. Espero dugu dena ongi joatea eta berriz Arrano-etxera itzuli behar ez izatea.