Tag Archives: Susperregi

Listorretako herpetofaunaren bila

Herpetofaunak narrasti eta anfibioei egiten die erreferentzia. Ezagutzen al ditugu gure inguruko narrasti eta anfibio espezieak?

Bada, igande honetan aukera ederra eskaintzen dizuegu Aiako harria Natura Parkean, Ander Izagirre adituaren eskutik. 10:00etan elkartuko gara Susperregi jatetxean (Listorretan, Errenterian), Malbazarreko urmaelera oinez joango gara eta bertan bilatuko ditugu animaliok.

Aukera ederra duzue familian mundu ezezagun hau gertuagotik ezagutzeko.

Eman ezazue izena!

Narrastiak kartel orokorra 2018

Advertisements

Bizitu udako “abenturak” Listorretan

Udara iristearekin batera, eguzkia dator eta baita abenturak bizitzeko irrika ere. Horregatik, urtero legez, Listorretako aisialeku inguruan (Errenteria) hainbat aktibitate eskaintzen dizkizuegu, zein baino zein bereziagoa.

Igande honetan, uztailak 2an, duzue bigarren saioa, Malbazarreko putzura hurbilduko baigara narrasti eta anfibioi buruz gauza ugari ikastera eta ikustera. Goizeko 10:00etan Susperregi jatetxea izango da elkarlekua.

Plaza mugatuak daude beraz egin ezazu zure erreserba!

Udako_Abenturak_Listorreta2017 (1)

Ikasleak Añarbera gerturatuz

Aiako Harria Natura Parkearen barnean, bada eremu bat benetan zoragarria eta ez askorentzat ezaguna dena, Añarbeko Baso Erreserba. Zonalde handi hau espezie askoren bizileku bilakatu da eta horregatik, babestu eta zaindu beharreko lurra da. Adibidez, bertan 5 okil (edo arotz) espezie bizi dira, euren artean okil beltza esaterako.

Aurten, heziketa eskaintza hobetzeko asmoz, Urdaburu mendiaren inguruan ibilaldi berri bat eskaini nahi izan dugu, ikasleak naturara hurbiltzeko. Bertan, Susperregi jatetxea abialeku izanik, inguru zoragarri honen nondik norakoak erakutsi izan dizkiegu. Errenderiko udalaren laguntzari esker, udalerri hontako ikasle ugari etorri dira ibilaldi honetara, 300 ikasletik gora. Udazkenean ere, beste horrenbeste etorriko dira.

Etorkizunean lur hauetako zaindariak izango dira ikasle hauek eta orain, beraiengan landatutako haziak etorkizun batean baso bilakatuko direlakoan gaude.

2017-06-24

Izaki txikien atzetik

Gaur goizean, bero handia izan badugu ere, Malbazar eta Pagosardeko urmaeletara hurbildu gara. Poliki baino lurretik bista kendu gabe, adi adi, narrastiak topatu nahirik. Zorte ona izan dugu, espezie ugari ikus ahal izan ditugu eta. Gainera urmaeletan ere ikuskizun paregabea izan dugu, ur-igel ugari salto-saltoka ikusi baiditugu, ume guztien irribarreak sorturik.

collage

Hurrengo asteburuan Arantzazuko parketxean ere aukera izango duzue ibilaldi hau egiteko, beraz ez galdu aukera eta erreserbatu lehen bait lehen!

 

Putzutik putzura, igelen modura

Narrastiak eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia Aiako Harrian

 

Maiatzaren 28an Aiako Harria natura parkean bizi diren narrastiak eta anfibioak ezagutzeko irteera berezia antolatu dugu Ander Izagirre adituaren eskutik.

Ibilaldia goizeko 10:00ean abiatuko da Susperregi jatetxeko aparkalekuan, Listorretako aisialekutik (Errenteria) aurrerago aurkitzen dena. Malbazargo hezegunean aurki daitezkeen igel, uhandre, musker edo beste hainbat espezie ezagutu ahal izango dira.

Egunaren baldintzen arabera bigarren hezegune batera hurbiltzeko aukera dago, Pagosarderako hain zuzen ere, bertan bisitariek hamaiketakoa/bazkaria egiteko piknikgune bikaina dute gainera.

Ibilaldiak ez du zailtasunik izango, adin guztietako herritarrei dago zuzendua. Prezioa 5€ izango da. Bi hiru ordu inguruko iraupena izango du.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko:

943 49 50 69 / 688 89 50 68

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

collage