Tag Archives: Suhar

Maiatza naturaz eta kulturaz beteta izan dugu Iturraran Parketxean.

Maiatzean hainbat ekintza izan ditugu Pagoetan. Hilaren hasieran natura parkean bizi diren narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldia egin genuen Ander Izagirre adituaren eskutik. Eguraldia lagun, inguruko igel, uhandre, musker eta beste hainbat espezie behatzeko parada ezinobea izan zuten bertaratu ziren haur nahiz helduek.

Pasa den astean berriz, Iturraran parketxera gerturatu ziren familiek historiaurreko gizakien bizimodua ezagutzeko aukera izan zuten. Suhar arkeologia taldeko lagunek egurraren bidez sua egiteko teknikak, labarretako artearen sekretuak eta gezi bidezko ehiza erakutsi zizkiguten. Eginaz ikasten denez, ekintza horiek guztiak praktikan jarriz gustura ibili ziren haur eta gurasoak.

Harrera oso ona izan dute aktibitate hauek eta berriz ere errepikatzeko gogoz geratu gara guztiok!

Arkeologia tailerra Iturraranen/ Taller de arqueología en Iturraran

Nola bizi ziren Historiaurreko gizakiak? 

Sua nola egiten zuten (egurraren bidez egiteko teknikak), artea (labarretako artea), ehiza (ehizarako bultzagailu bidezko gezi-jaurtiketa) edota suharrizko tresneriaren lanketa erakutsiko dizkigute Suhar arkeologia taldeko kideek. Ikasiz, jolastu eta gozatzeko aukera izango da!

Bi saio izango dira: bat euskaraz (10:30-12:00) eta bestea gazteleraz (12:30-14:00).

Izen-ematea, Iturraranera deituta (943 835389), plazak agortu arte.

¿Cómo vivía el hombre prehistórico?

Con la ayuda del equipo arqueológico Suhar, aprenderemos a hacer fuego, nos enseñarán cómo era el arte rupestre, la caza (jabalina) o cómo fabricaban sus herramientas.

Habrá dos sesiones: uno en euskera (10:30-12:00) y otro en castellano (12:30-14:00).

Para apuntarse llamen a Iturraran. Plazas limitadas.

 

Igande benetan atsegina Arditurrin

Goiz ezin hobea izan dugu gaurkoan Arditurrin. Eguzki izpiak berotzen hastearekin batera, ehundaka pertsona hurbildu dira parketxera goiza giro ederrean pasatzera.

Eskerrak eman behar dizkiegu Irrien Lagunei parketxea musika, dantza eta kolorez betetzeagatik, baita Suhar taldeari ere, historiaurreko bizimoduaren esperientzia XXI. mendera ekartzeagatik. Eta nola ez, bisitan etorri zareten pertsona guztiei.

Denen artean V. Arditurri Eguna zoragarria izatea lortu duzue!

 

Historiaurrean murgildu ginen Pagoetan – En Pagoeta tuvimos la oportunidad de sumergirnos en la Prehistoria

collage-arkeologia

2014-06-15

Sua pizten, margotzen, jaurtiketak egiten, harria lantzen… ikasi genuen Suhar taldeko arkeologoen eskutik

Con la ayuda de los arqueólogos de Suhar aprendimos a producir fuego, fabricar herramientas de piedra, cómo utilizar la jabalinas, pintar dibujos…