Tag Archives: suelta de aves

Hegaztiak jada aske Natura Parkeetan!

Pasa den asteburuan ezohiko bisita izan genuen Listorretan eta Iturraranen. Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatu baigenituen, urubiak, hontz txuri bat eta ….

100 pertsona inguru hurbildu ziren, bai Listorretan eta bai Iturraranen ere, guztira 200 lagun inguru eta adin guztietakoak (umeak, gurasoak, aiton-amonak…). Bi gune hauetan lehenik natura parke hauetan lanean diarduten basozainek azalpen batzuk eman zizkiguten eta jendeak bere zalantzak/kuriositateak argitzeko aukera izan zuen; jarraian, espezieak askatu genituen parkeko puntu ezberdinetan eta orain denak ingurune berri honetara egokitzen daude.

Hona hemen irudi batzuk:

2018-06-22
Listorretako aisialekua (Aiako harria Natura Parkea)

Iturraran Parketxea (Pagoeta Natura Parkea)

Advertisements

Askatasunaren usaina

Datorren abenduaren 8an, ostiralarekin, Arantzazuko Parketxeko inguruetan, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako zapelatz batzuk askatuko dira.

Arrano Etxean, zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta haiek ahalik eta lasterren euren ingurune naturalera itzultzea da xedea.

Jarduera berezi honetara bertaratzen direnak, Arantzazu Parketxean elkartuko dira goizeko 11:30ean eta azalpen batzuk entzun ostean, Arantzazu inguruetako leku egoki eta eder batean askatuko dira hegaztiok, berriro ere askatasunean hegan egiteko aukera emanez.

Plan ederra proposatzen du beraz Gipuzkoako Parketxe Sareak datorren zubirako, ez galdu aukera eta zatoz momentu magiko hau bizitzera!

Hegazti askatzea_Arantzazu

EL OLOR DE LA LIBERTAD

El próximo 8 de diciembre, viernes, se procederá a liberar varios ratoneros comunes en los alrededores del Parketxe de Arantzazu, curados en Arrano Etxea de Igeldo.

El centro Arrano Etxea trabaja para sanar los animales que llegan heridos o enfermos por una u otra razón y su objetivo es devolverlos a su medio natural lo antes posible. 

Las personas que quieran disfrutar de esta actividad especial, se reunirán en el Parketxe de Arantzazu a las 11:30 de la mañana, donde después de escuchar las explicaciones pertinentes, se liberarán las aves en el maravilloso entorno de Arantzazu, un lugar adecuado para ellas, devolviéndoles la oportunidad de volar en libertad.

Un plan fabuloso por lo tanto para el puente de diciembre, ¡no te pierdas esta oportunidad y ven a vivir este mágico momento!

Planik ezean etorri Arditurrira igandean! / Si este domingo no tenéis plan, ¡Arditurri es vuestra oportunidad!

Igande honetan 6.Arditurri eguna ospatzen dugu, hori dela eta irakurle guztioi gonbita luzatu nahi dizuegu. Iragarrita dagoen eguraldi onaz gozatu, jarduera ugariekin disfrutatu eta sabela betetzeko aukera izango duzue!

Hona hemen gure egitaraua:

Arditurri Eguna 2017

Este domingo celebramos el VI.Arditurri Eguna por tanto ¡deseamos invitaros a todos los lectores!

Tendréis la oportunidad de gozar del buen tiempo que está previsto, de divertiros con diferentes actividades y de llenaros los estómagos. Aquí podéis ver todo el programa:

Arditurri Eguna 2017 CAS