Tag Archives: soinuenea

Olentzerorentzako ikatza ia prest dugu Arditurrin

Larunbat honetan emango diogu amaiera,  horren arrakastatsua izaten ari den txondorrari. Egurra, egoste prozesuaren amaieran dago, ia ikatz bihurturik eta hilaren 17an, jai giroan aterako dute ikatza 3 asteetan zehar lanean aritu diren  oiartzungo lau txondorgileek.

Arratsaldeko 17:00etan, Soinueneako musikariekin batera, kalerija abiatuko da Arditurriko aparkalekutik txondor plazara. Jarraian, 17:30ak aldera ipuin kontaketa izango dugu Lur Kortaren eskutik eta amaitzeko, 18:00etan Olentzeroren laguntzaileak menditik jetsi eta txondorretik ateratako ikatza jasoko dute, abenduaren 24ean Olentzerok inguruko etxeetan banatu dezan. Gaztain erreak dastatzeko aukera ere izango dugu arratsaldean zehar, Haurtzaro ikastolako ikasleen eskutikdsc_0045

txondorra-arditurrin_2016

Advertisements

Zur eta lur Zegaman

Anduetza Parketxeak eta Zegamako Udalak kultur jardueraz beteriko udazkena antolatu dute. Lehen jarduera, Herri Musika izenburua duen musika emanaldia izango da, datorren azaroak 22an arratsaldeko 19:00etan.

IMG_3233-2

Emanaldi honetan Juan Mari Beltran, Soinuenea Fundazioaren burua izango dugu gidari, bere lantaldeko bi kideren laguntzarekin. Emanaldiak antzinatik gure herrialdean erabili diren egurrezko musika tresnak izango ditu oinarri eta aspaldiko piezak protagonista. Anduetza Parketxean dagoen egur bildumak giro berezia emango dio udazken arratsalde honi. Etorri eta musikaz gozatu ezazu!