Tag Archives: senderismo

Negua joan da ta… hankak astintzera!

Urtero bezala, udaberrian sartzearekin batera ematen zaio hasiera Aizkorri-Aratz Natura Parkean zehar egiten diren mendi-irteeren egitarauari. Arantzazuko Adiskideek eta Arantzazuko Parketxeak elkarlanean antolatutako ekimen honetan, mendi-irteera berriak antolatzen dira urtero natura parkean barrena inguruko bazter guztiak ezagutzera emateko asmoz. Hala ere, urteen poderioz klasiko bat bilakatu diren irteera batzuk finko mantentzen dira, hala nola, Aloñara ilunabarrean igotzekoa.

Hemen aurkezten dizuegu, beraz, aurtengo programa lehenengo mendi ibilaldia datorren igandean izanik, apirilak 15ean hain zuzen ere. Has gaitezen motorrak berotzen!

Mendi-irteerak orokorra2018

Con el final del invierno… ¡a mover las piernas!

Como todos los años, al entrar en la primavera, se le dará comienzo al programa de salidas montañeras a través del Parque Natural Aizkorri-Aratz. En esta iniciativa organizada conjuntamente por Arantzazuko Adiskideak y el Parketxe de Arantzazu todos los años se planifican nuevos itinerarios con el fin de dar a conocer todos los extremos del parque y recorrerlo de lado a lado. De todas formas, también hay salidas que con el paso de los años se han convertido en un clásico y que este año tampoco podía faltar, como es el caso de la subida al Aloña al anochecer.

Aquí os presentamos, por lo tanto, el programa para este 2018 siendo la primera salida el próximo domingo 15 de abril ¡calentando motores!

Advertisements

Mendian ibiltzeko gida. Ba al dakizu ze ibilbide mota ditugun Gipuzkoako parke naturaletan?

MANUAL DE SENDERISMO

senderos

Gogoratu, mendira goazenean…

  • Natura – gune babestuetan bertako araudia errespetatuko dugu.
  • Ekarri dugun guztia etxera eramango dugu:zaborra, ontziak, zigarrokinak, etab. Ez ditugu ezkutatuko edo lur azpian gordeko.
  • Inguruetan hazten diren landareak ez ditugu hartuko. Landare asko interes handiko espezieak dira, urriak eta mendiko baldintza berezietara moldatuak.
  • Zuhaitz, arroka edo harrietan ez dugu ezer idatzi, margotu edo grabatuko. Ibilbideen markaketa horretarako prestaturik dauden mendizaleek egiten dute.

Naturaz gozatu!