Aste Santuan edota Pazko Astean urrutira joan gabe ere ongi pasatzeko aukera asko ditugu, eta Arditurri parketxean eskaintza zabala prestatu dizuegu.
Apirilak 27, larunbata: Ez galdu Arditurriko Trena (ikus informazio guztia hemen)
Trena eta meategia konbinatuz, goiz pasa ederra egiteko aukera.
Apirilak 28, igandea: Sai arreak behatu (ikusi informazio guztia hemen)
Irteera gidatua Aiako harrian habiak egiten dituzten hegazti sarraskijale hauen bizimodua eta ohiturak hobeto ezagutzeko. Teleskopioz behatzeko aukera izango da.
Horrez gain, Arditurri meategira bisitak egiteko aukera ere egunero eskainiko dugu, Aste Santuan eta baita Pazko Astean zehar (asteartean ezik itxita baitago). Aurre erreserba egitea gomendagarria da, beraz deitu 943 49 45 21 telefonora eta egin zure erreserba!