Tag Archives: segway

Arditurriko Bide Berdeen egun atsegina

Igande honetan Bide Berdeen 6. eguna ospatu genuen, bizikleta martxa, jolas ugari eta trial erakustaldi batekin, besteak beste. Famili ugari hurbildu ziren gurera, denek harrera bera izan zutelarik: hamaiketako goxo-goxoa eta ongi pasatzeko eskaintza zabala. Goiz guztian zehar eguraldi ona izan genuen eta horrekin batera pixkanaka-pixkanaka jendea bizikletaz iristen joan zen. Aurtengo berrikuntza oso arrakastatsua izan zen gainera, trial erakustaldiak jendearen harridura, algara eta oihuak sortarazi baitzituen.

Hurrengo urtean ere bertan espero zaituztegu!

Bide berdeen 6.jpg

Advertisements

Bide Berdeen 6.eguna / VI. Día de las Vías Verdes

Irailaren 17an Arditurriko Bide Berdeen 6.eguna ospatuko da.  Antolatu dugun ekintza berezi hau Mugikortasunaren Astearen garai berean ospatzen da. Hori dela eta, Arditurriko meategietara autorik erabili gabe hurbiltzeko aukera bultzatu nahi da.

Egunari hasiera emateko, bizikleta martxa abiatuko da goizeko 9:30etan Errenteriako Gamon Zumarditik eta 10:00etan Oiartzungo Done Eztebe plazatik, Arditurriko Bide Berdea hartuko du martxak, Arditurriraino iritsiko delarik.  Helmugan bizikleta gordailu zerbitzua jarriko da. Gainera, bizikletaz joaten direnek hamaiketakoa doan izango dute, Trial erakustaldi bat izango da, meategira bisita gidatuak prezio murriztuan egin ahal izango dira eta meategiko bisita-txartelarekin, Seg-way zirkuitua egin ahal izango dute bisitariek dohainik.  Honetaz gain, hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izango dute ere: zinta karrerak, herri kirolak, jolasak bizikletarekin, etab.

El 17 de septiembre se celebra el VI. Día de las Vías Verdes de Arditurri. Este especial evento coincide con la Semana de la Movilidad. Por tanto, se pretende impulsar el acceso a las minas de Arditurri sin necesidad de coger el coche.

Para comenzar el día, partirá la marcha en bicicleta a las 9:30 por la Alameda Gamon de Errenteria y a las 10:00 desde la plaza Done Eztebe de Oiartzun. La marcha recorrerá la vía verde para llegar a Arditurri. En la meta habrá un servicio de consigna de bicicletas. Además, todos aquellos que se acerquen en bicicleta tendrán un almuerzo gratuito, habrá una exhibición de Trial y visitas guiadas a la mina de Arditurri a precio reducido, y con el ticket de entrada a la mina, se podrá participar de forma gratuita en un circuito Seg-way. No sólo eso, los que se acerquen a Arditurri también tendrán la oportunidad de participar en varios juegos: carrera de cintas, herri kirolak, juegos en bicicleta, etc.

Ausart talde batekin goiz pasa

Gaur goizean, V. Bide Berdeen eguna ospatu dugu Arditurrin. Eguraldia lagun izan ez dugun arren, ausart talde majo bat animatu zaigu goiza gurekin pasatzera.

Ongi merezitako hamaiketakoarekin itxaron diegu bide berdearen amaieran, ondoren, segway zirkuituan hartu dute parte askok, baita jolas ezberdinetan ere eta jarraian, meategia ikusteko aukera izan dute.

Eskerrak eman nahi dizkiegu partaide, guztiei baita laguntzen aritu diren oiartzuar guztiei ere.

Goazen bizikletaz Arditurrira!

Dena prest dugu, datorren igandean, hilaren 18an, V. Bide Berdeen eguna ospatzeko.

Pasaia, Errenteria eta Oiartzunetik bizikleta talde ezberdinak aterako dira Arditurrira bidean. Gordailu bat egongo da bizikletak bertan gordetzeko. Ondoren, hamaiketakoa emango zaie eta jarraian, meategia prezio murriztuan bisitatzeko aukera egongo da, baita jolas ezberdinetan parte hartzekoa ere.

Zatoz kirola eginez eta bide berdeez gozatuz, Aiako Harriko Natura Parkera!

 

bide-berdearen-eguna-2016

Hurbildu Arditurrira bizikletan / Acércate a Arditurri en bicicleta

Irailaren 20ean Arditurriko Bide Berdearen IV. Eguna ospatuko da Oiartzunen:

Arditurriko IV. bizikleta martxa abiatuko da goizeko 9:30ean lau udalerri ezberdinetatik eta 10:00etan, Oiartzungo Done Eztebe plazatik. Horrela, martxak bide berdea hartuko du, Arditurriraino iritsiko arte. Ibilbidearen zailtasun maila erraza da.  Kaskoa eramatea nahitaezkoa izango da (haurrek zein helduek) eta argia eramatea gomendatzen da. Bizikleta martxan parte hartzeko 15 minutu lehenago egotea komeni da irteera puntuan.

Arditurriko meategian bizikleta gordailu zerbitzua jarriko da. Gainera, bizikletaz joaten direnek hamaiketakoa doan izango dute helmugan. Horrela, helmugan ere hainbat ekintza antolatu dira. Meategira bisita gidatuak prezio murriztuan eta meategiko bisita-txartelarekin, Seg-way zirkuitua egin ahal izango dute bisitariek dohainik.  Honetaz gain hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izango dute ere: zinta karrerak, herri kirolak, jolasak bizikletarekin, etab.

Bide Berdearen Eguna 2015 EUS

El 20 de septiembre se celebra el IV Día de la Vía Verde de Arditurri:

Para comenzar el día, la IV Marcha en bicicleta de Arditurri partirá a las 9:30 desde cuatro municipios y a las  10:00 de la mañana desde la plaza Done Eztebe de Oiartzun. La marcha recorrerá la vía verde para llegar a Arditurri. La dificultad de la marcha es fácil. Será obligatorio llevar casco (tanto niños como adultos) y se recomienda llevar algún sistema de iluminación. Para participar en la marcha en bicicleta, habrá que acercarse a los puntos de salida 15 minutos antes de la salida.

En las minas de Arditurri habrá un servicio de consigna de bicicletas. Todos aquellos que se acerquen en bicicleta tendrán un almuerzo gratuito. En la meta también se han organizado diversas actividades. Habrá visitas guiadas a la mina de Arditurri a precio reducido, y con el ticket de entrada a la mina, se podrá participar de forma gratuita en un circuito Seg-way. No sólo eso, los que se acerquen a Arditurri también tendrán la oportunidad de participar en varios juegos: carrera de cintas, herri kirolak, juegos en bicicleta, etc.


Bide Berdearen Eguna 2015 CAS

300 pertsona baino gehiago Arditurriko Bide Berdearen III. egunean

BIDE BERDEA 2014

Txikiek eta helduek primeran pasa dute Arditurriko Bide Berdearen III. Egunean. Eguna hasteko, Arditurriko III.Bizikleta martxa abiatu da Errenteriatik goizeko 9:30ean eta 10:00etan Oiartzundik, bidean bi taldeak elkartu direlarik. Hamaikak aldera iritsi dira Arditurrin kokatua zegoen helmugara eta bertan haurrek eta gurasoek hamaiketako goxo bat dastatzeko aukera izan dute. Ondoren, jarduera ezberdinak izan dituzte aukeran: segway zirkuitua, meategira bisita gidatuak erdi prezioan, jolasak, zinta jolasa bizikletarekin…Eguneko jardueraraik arrakastatsuena, Segway zirkuitua izan da.

Eskerrik asko egun berezi honetan laguntzen egon zareten guztioi!

Argazki galeria