Tag Archives: saroiak

Naturaz, kulturaz eta zaporez betetako irteera Hernanin

Larre-Gain sagardotegia izango da gure topagune-lekua. Aiako Harria Natura Parkearen barruan, zailtasun baxuko mendi ibilaldi gidatu bat eginez hasiko dugu irteera, inguruneko paisaia kulturala ezagutzeko: saroiak eta trikuharriak dira ondare horren izarrak.

Jarraian, sagardogintzaren nondik norakoak gertutik ikusteko aukera izango dugu sagardotegia bisitatuz; historia, egiteko prozesua, sagardoaren ezaugarriak… Amaitzeko, bertan, otordu pareabe baten ostean, bukaera emango diogu naturaz, kulturaz eta zaporez betetako ekintza honi.

Sagardotegietan lekua topatzea hain zaila den garai honetan, animatu, egin zure erreserba eta ez galdu aukera paregabe hau!

GOZATUA HERNANIN kartela 2018

 

 

Advertisements

Saroiak eta paisaiaren bilakera

Bigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Parketxe Sarea, Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzera batzen da.

Aurtengoan “Paisaia” izango dugu hizpide eta Aiako harriko “paisaia kultural” bezala ezagutzen duguna nola eratu den ezagutzera emango da.

Horretarako, Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du urriaren 28rako (larunbatarekin) Akolako saroiak ezagutzeko.

 

Saroiak_urriak 28.png

Azken aukera: Gozatua Hernanin!

Parketxeen helburua Natura Parkeen ondare naturala eta kulturala ezagutzera ematea da, baina hori ezin da egin aurretik gure lurraldea nola erabiltzen zen ulertu gabe.

Horregatik, antolatzen ditugun jardueretan lanbide zaharren nondik norakoak azaltzen,  erakusten eta egiten saiatzen gara. Horien artean, bada bat biziki polita dena: Gozatua Hernanin deritzona.

collage

Larregain sagardotegitik (Hernanin) abiatuta ibilaldi labur bat eginez trikuharri zoragarri batera hurbiltzen gara, eta ondoren bi saroi/sarobe ikus ditzakegu, hau da, lehen abere-aziendak kudeatzeko erabiltzen ziren lur-sailak. Gainera, goiza biribiltzeko, sagardotegian bazkaltzen da.

Dagoeneko hainbat txango egin ditugu, bai eguraldi on edo txarrarekin, eta emaitza beti bera da: goiz benetan atsegina. Eta hori ez dugu guk bakarrik esaten, bisita egiten dutenek ere hala diote eta!

collage3

Zuek ere aukera baduzue maiatzaren 7ra arte, beraz deitu eta erreserbatu!

Arditurri parketxea

943 49 50 69 / 688 89 50 68

Landutako harrien bila

2bisleotarangoikoa

Saroi berri bat ezartzeko momentuan gure arbasoek, lehenengo eta behin, saroiaren neurriak zehaztuko zituen harria jartzen zuten, haustarria. Harri honetan puntu kardinalen norabideak lantzen zituzten eta bertatik hasten ziren kontatzen saroiaren zabalera. Saroien zabalera zehazteko neurri espezifikoa zuten. Gure arbasoek lurraldea baliatzeko modu eraginkorra sortu zuten, gure ondarea dena. Honenbestez, saroien azken aztarnak zaindu beharko genituzke, ahal izanez gero, berriak aurkituz.

Luis Mari Zalduak eskainitako saroien inguruko hitzaldi honekin hasiera eman genion atzo Zegaman San Martin Feriako egitarau zabalari. Bihar Mikel Urdangarinen kontzertua izango da eta larunbatean feria.

Hemen egitaraua

Saroien ibilaldia bertan behera geratzen da

Kaixo lagunak!

Igande honetarako, uztailak 6, Aralarren antolatuta genuen Saroien inguruko ibilaldia bertan behera uzteko erabakia hartu dugu. Eguraldi iragarpenak ez daude gure alde eta egun osoko irteera denez gero, baldintza egokiagoak suertatzen diren arte utziko dugu irteera hau. Baina lasai, izango duzue ibilaldi honen berri aurrerago.

euria

 

Uztailerako 4 plan Aralarren

Lagunak! Uztaila bero-bero dator Aralarren aurtengoan. Lau planen berri eman nahi dizuegu, zein baino zein interesgarriagoa, eta publiko guztiei begira prestatutakoak. Ez galdu uda honetan gure paraje hauek ezagutzeko aukera:

Uztailak 5: Espeleologia ibilaldia Aralarren, Akaitz Txiki 2 kobara

Uztailak 6: Amezketak Aralarren dituen saroiak ezgutzeko ibilaldia

Uztailak 12: Gau ibilaldi magikoa Ataunen. “Gaua gauezkoentzat”

Uztailak 19: Geologia eta meatzaritza irteera Arritzagako haranera


Uztaila Aralarren