Tag Archives: saroia

GOZATU HERNANIN; Sagardogintza, trikuharriak eta saroiak

Jardueraren lehen zatian zailtasun baxuko mendi ibilaldi gidatua egingo dute bisitariek Aiako Harria Natura Parkeko eremuan barrena, bertako ondare horren izarrak ezagutzeko; saroiak eta trikuharriak. Ibilladi zirkularra eta luzera laburrekoa izango da, 4 kilometrotakoa, Saratsetako leporantz abiatuko da.

Jardueraren bigarren zatian sagardogintza izango da gai nagusia. Ibilaldian zehar sagardogintzarekin lotutako hainbat arlo landuko badira ere, sagardotegia bisitatuz ezagutuko dugu sagardoaren kulturaren funtsa. Amaitzeko, sagardotegiko ohiko menua dastatuko dugu Larre-Gain sagardotegian.

Eskaintzaren epea urtarrilaren 20tik maiatzaren 7ra arte izango, beraz, animatu eta jarri gurekin harremanetan informazioa eskatzeko edota erreserba egiteko: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidean edo 943 495069 telefonoan,gozatua-hernanin-kartela-2017

 

 

 

Sagardoa eta paisaia kulturalak Hernanin

Jende ugari animatu da txotx garaia hasi zenetik “Gozatua Hernanin” ekimenean parte hartzera. Hiru orduko iraupena duen irteera honetan, bisitariek mendi ibilaldi atsegin bat egin dute Hernaniko kultur paisaia ezagutzeko, ondoren Larre-Gain sagardotegia bisitatu eta bertan bazkaldu dute.

Ikusi argazki albuma ondorengo argazkian klik eginaz:saroia Larregain