Tag Archives: San Martin Feria

Zegama, Gipuzkoako toponimo zaharrenen artean

Atzo, Zegamako Udalak antolatutako Luis Mari Zalduaren hitzaldi arrakastatsua izan zen Anduetza parketxean. Hitzaldiarekin San Martin Feriako egitarau zabalari hasiera eman zitzaion.

Zegama eta Goierriko jende asko gerturatu zen Zegama toponimoaren jatorria, esanahia eta garrantziaren berri izateko. Oso gustura entzun genituen Luis Mari Zalduak emandako azalpenak, Zegama toponimo eta euskararen jatorriaren inguruan.

Eskerrik asko bertaratutako guztioi!

Advertisements

San Martin Feriako egitarau zabala

Zegamako Udalak San Martin Feriako egitarau zabalari gaur emango dio hasiera. Luis Mari Zalduak Zegama izenaren jatorri, esanahi eta garrantziaz hitzaldia emango du gaur, arratsaldeko 7etan, Anduetza parketxean.

Bihartik aurrera, egitarau zabal honen barruan, egurrezko eskulturen erakusketa izango da Anduetza Parketxean Orbelaun Taldeak antolatuta.

Hemen San Martin Feriako egitaraua

 

Landutako harrien bila

2bisleotarangoikoa

Saroi berri bat ezartzeko momentuan gure arbasoek, lehenengo eta behin, saroiaren neurriak zehaztuko zituen harria jartzen zuten, haustarria. Harri honetan puntu kardinalen norabideak lantzen zituzten eta bertatik hasten ziren kontatzen saroiaren zabalera. Saroien zabalera zehazteko neurri espezifikoa zuten. Gure arbasoek lurraldea baliatzeko modu eraginkorra sortu zuten, gure ondarea dena. Honenbestez, saroien azken aztarnak zaindu beharko genituzke, ahal izanez gero, berriak aurkituz.

Luis Mari Zalduak eskainitako saroien inguruko hitzaldi honekin hasiera eman genion atzo Zegaman San Martin Feriako egitarau zabalari. Bihar Mikel Urdangarinen kontzertua izango da eta larunbatean feria.

Hemen egitaraua

Jendetsua aurtengo San Martin Feria Zegaman

Gaur goizean Zegaman ospatu den ferian, Aizkorri-Aratz parke naturaleko XVI. gazta lehiaketa ospatu da, artisau azoka egon da eta herriko abereen erakusketa eta lehiaketa izan da. Honetaz gain, Anduetza Parketxeak artzainen lanbidea gertutik ezagutzeko jarduera berezi bat antolatu du.  30 pertsona inguru elkartu gara Mari Paz Oiarbideren gaztandegian goizean. Bertan, bere bizimoduaren berri izan dugu, arkumeak ikusi ditugu, gaztandegia bisitatu dugu, mamia eta Idiazabal gaztaren elaborazio prozesuak ikusi eta ondoren gazta jan ere egin dugu. Giro ona izan dugu Zegamako Mari Paz Oiarbiderekin!

P1060130

Murgil zaitez artzainen lanbidean

San Martin Feria ospatuko da Zegaman datorren azaroak 15ean. San Martin Feriaren egitarauaren barruan Anduetza Parketxeak “Murgil zaitez artzainen lanbidean” jarduera berezia antolatu du, artzainen bizimodua bertatik bertara ezagutzeko aukera ezin hobea.

San Martin Feria 2014

Adéntrate en el oficio de pastor”

El próximo 15 de noviembre se celebra en Zegama la Feria de San Martin. Dentro del programa de la Feria de San Martin, el Parketxe Anduetza ha organizado una visita especial, “conoce de cerca el oficio de pastor”, para conocer de primera mano su modo de vida.