Tag Archives: San Adrian

San Adrian igarobideko bitxiak

Aurreko larunbatean San Adrian (Leizarrate) igarobidean egindako bisita gidatuan indusketa arkeologikoen kanpainan azaldutako bitxiak ikusi zituzten bisitariak. Hainbat pieza eta bitxi askoen artean, historiaurreko lepoko bat azaldu da. San Adrian (Leizarrate) igarobidearen bitxiak ikusi nahi badituzu, azken aukera duzu datorren larunbatean, uztailaren 28an.

Ibilaldi gidatua Aldaolako aparkalekutik abiatuko da goizeko 10:00etan. Aldaolako aparkalekua Otzaurtetik (Zegama) 4 kilometrora dago eta autoan irits daiteke bertaraino. Handik San Adrian igarobidera ordu erdi dago oinez.

Arkeologoen eskutik indusketa lanak bertatik bertara ikusi ondoren, partaideek San Adriango igarobidearen barrukaldea eta haren bilakaera ezagutzeko aukera izango dute, Historiaurretik hasi eta XX. gizaldira arte.

Las joyas del paso de San Adrian (Leizarrate)

El pasado sábado, en la visita guiada realizada en el paso de San Adrian (Leizarrate) los presentes pudieron observar las joyas que han aparecido en la excavación arqueológica. Entre estas joyas, los arqueólogos han encontrado un colgante de la prehistoria. Si quieres ver estas y otras joyas encontradas en el paso de San Adrian (Leizarrate) este próximo sábado tienes la ultima oportunidad.

La excursión partirá del aparcamiento de Aldaola a las 10:00 de la mañana. El aparcamiento de Aldaola se localiza a 4km de Otzaurte (Zegama) y puede accederse hasta el mismo en automóvil. Desde ese punto hasta San Adrián hay media hora andando.

Después de ver in situ las labores arqueológicas de la mano de los propios arqueólogos, los visitantes tendrán la oportunidad de conocer el interior del paso de San Adrián, a efecto de conocer mejor su evolución, desde la Prehistoria hasta el siglo XX.

Advertisements

San Adrianek gordetzen dituen sekretuak

San Adrian igarobidean gauzatzen ari diren indusketa arkeologikoen azken aurkikuntzak ezagutu nahi badituzu, uztailaren 21 eta 28an Anduetza Parketxeak ibilaldi gidatua antolatu du bertara.

Ibilaldi erraza izango da da, San Adrian igarobidera iritsiko dena. Bertan, arkeologoek azken indusketa kanpaina honetan zer aurkitu duten azalduko digute, baita igarobideak izan dituen hainbat biztanleen historiak ere.

Etorri gure inguruko gizateriaren ondarea ezagutzera!

Últimos descubrimientos en el paso de San Adrian

Si quieres conocer cuáles han sido los últimos hallazgos en las excavaciones arqueológicas que se están realizando en el paso de San Adrian, los días 21 y 28 de julio el Parketxe Anduetza ha organizado una visita guiada.

Después de un pequeño recorrido se llegara al paso de San Adrian. Una vez allí, los propios arqueólogos serán los que nos cuenten qué han encontrado durante esta última campaña de excavación. Además nos harán un repaso de cada época histórica en la que se ha habitado el paso.

¡Ven a conocer nuestro patrimonio de la humanidad!

Indusketa arkeologikoa_San Adrian_2018 (1)

Bihar mendirako plana

Etorri bihar Aizkorri-Aratz natura parkearen bihotzean dagoen San Adrian igarobidera. Bertan arkeologoak lanean daude eta gune estrategiko honen historiaren sekretuak azaleratzen lagunduko diegu.

Gaur da azkeneko eguna izena emateko, animatu zaitez!

Plan de monte para mañana

Ven con nosotros al paso de San Adrian en el corazón del parque natural Aizkorri-Aratz. Los arqueólogos están trabajando en este paso estratégico, ven a ayudarnos a desvelar sus secretos.

Hoy es el ultimo día para apuntarse, anímate!

 

 

San Adrianen indusketak bukatzen dira

Arkeologoen lana ezagutu nahi. Anduetza Parketxea.2016

Bihar larunbata, dugu azken aukera San Adrianen indusketa arkeologikoak bisitatzeko. Bihar bukatzen dute X. indusketa kanpaina eta ibilaldian zehar, aurkitutako aztarnen berri emango dute. Azken plazak gelditzen dira, anima zaitez!

Mañana sábado, sera la ultima oportunidad para visitar las excavaciones arqueológicas de San Adrian. Finaliza la X. campaña de excavaciones y se informara sobre los últimos hallazgos. Quedan las ultimas plazas, !anímate!

San Adriango sekretuak azaleratzen / Descubriendo los secretos de San Adrián

Atzo, 30 pertsonako talde batek San Adriango aztarnategi arkeologikoa bisitatu genuen, eta arkeologoekin batera gizakiak utzitako arrastoa aurkitzen izan ginen. Indusketa kanpaina honetan zehar sekretu batzuk topatzen ari gara. Etorri hurrengo larunbatean eta kontatuko dizugu!

Ayer, un grupo de 30 personas recorrimos el yacimiento arqueológico de San Adrián, y junto con los arqueólogos fuimos descubriendo la huella dejada por el hombre. Durante esta campaña de excavaciones se están descubriendo algunos secretos. ¡Ven el próximo sábado y te lo contaremos!”

Historiaurreko bizimodua ezagutzen

Copia de P1070354Anduetza Parketxean, Zegaman, larunbatean, talde polit bat etorri zen arratsalde pasa. San Adrian igarobidean bizi zen Historiaurreko gizakiaren etxeko-lanak zeintzuk izango ziren pentsatzen jarri ginen eta …

Lehenengo lana, afarirako jana lortzeko, ehizatzera joango zirela pentsatu dugu eta Anduetza Parketxera etorritakoak ere saiatu dira ehizatzen. Jarraitzeko, afaria prestatzeko, sua beharko zutela pentsatu dugu eta gure taldeak ere sua egiten saiatu gara eta lortu ere!

Ondoren, silex harria kolpatuko zuten, afaria mozteko labanak izateko eta bukatzeko afaldu eta gero, bere denbora librean, kobatako paretatan margotzen jartzen zirela jakin dugu eta baita gu ere, labar arteko mural polita egin dugu!

San Adrian gizateriaren ondare/Patrimonio de la Humanidad

UNESCO elkarteak gizon-emakume guztien ondarea izendatu du Barrualdeko Done Jakue Bidea, giza balioen trukean duen eraginagatik eta garrantzi unibertsala duten ohiturekin hertsiki lotuta dagoelako.

Hurrutitik

Barrualdeko Done Jakue Bidea Oria bailaran zehar sartzen da Goierri eskualdean, ondoren Aizkorri mendizerra zeharkatzeko. Bidea maldan gora abiatzen da erdi aroko galtzadaren ibilbideari jarraituz, galtzada bera gizon-emakume guztien ondare zerrendan barneratuta dagoelarik. Ondoren galtzadak San Adrian (Leizarrate) igarobidea zeharkatuz pagadian barneratzen da Arabako lautadarako norabidea jarraituz. Igarobidea aprobetxatu zuten erdi aroan eta helburu estrategikoak zituen gotorlekua eraiki zen, honetan erromesak artatzen zirelarik ere.

Kobatik gora

Aizkorri-Aratz natura parkean kokatzen den ingurune magiko hau ezagutzea gonbidatzen zaitugu eta bide batez, Zegamako Anduetza Parketxean dagoen “San Adrian, denboran zehar igarobidea” erakusketa ere, non indusketa arkeologikoetan topatutako piezak ikusi ahal dira eta igarbidearen historia jasotzen duten euskarriak ere.

La UNESCO ha incluido este verano el Camino de Santiago del Interior en la lista del Patrimonio Mundial por su función en el intercambio de valores humanos y su relación con tradiciones de importancia universal.

El Camino del Interior llega a la comarca del Goierri a través del valle del rio Oria para después atravesar la sierra de Aizkorri. El camino va ascendiendo utilizando el trazado de la calzada medieval que también se ha incluido en el listado de Patrimonio Mundial. Después la calzada atraviesa el paso de San Adrian (Leizarrate), un paso a través de la roca donde se situaba una gran fortaleza con fines estratégicos, donde también se albergaban los peregrinos.

Os invitamos a conocer este lugar mágico dentro del Parque Natural Aizkorri-Aratz y la exposición “San Adrian, un paso a través del tiempo” situada en el Parketxe Anduetza en Zegama. En dicha exposición podrás ver las piezas encontradas en las excavaciones arqueológicas y conocer la importancia de este paso en el camino.

San Adrian igarobidean sekretuak azaleratzen

Pasa berri den asteburuan 30 pertsonatik gora elkartu ginen San Adrian igarobidean indusketa arkeologikoak ikusten! Igarobide honek historiaren sekretu asko gordetzen ditu hezur, zeramika, silex harri… moduan eta hauek igarobidearen historia kontatzeko pista ematen digu, aurrehistoriatik orain dela 100 urte arte. Nahiz eta indusketa kanpaina bukatu izana, Anduetza Parketxeak ibilaldi gidatuak eskaintzen jarraitzen duela gogorarazi nahi dizuegu.

Zuen zain gaude!

1

Desvelando los secretos de San Adrian

El recién pasado fin de semana nos juntamos más de 30 personas visitando las excavaciones arqueológicas en el túnel de San Adrian. Este paso es un lugar que guarda muchos secretos en forma de huesos, cerámicas, piedras de sílex… que nos dan la pista para reconstruir la historia del lugar, desde la prehistoria hasta hace 100 años. Aunque la campaña de excavación haya finalizado, os queremos recordar que el Parketxe Anduetza sigue ofreciendo visitas guiadas.

¡Os esperamos!

P1070038

Arkeologoen lana ezagutu nahi?/¿Cómo trabaja un arqueólogo?

Indusketa arkeologikoa_2015

Anduetza Parketxeak ibilaldi gidatua antolatu du Aizkorri-Aratz Natura Parkeko gune esanguratsu honetara gerturatu, eta arkeologoen lana bertatik bertara ikusteko. Honetarako, Anduetza Parketxeak ibilaldi gidatu irekia antolatu du abuztuak 15erako, hala ere, abuztuak 3tik 14era taldean joateko aukera izango da aldez aurrez erreserba eginaz.

San Adrian igarobidea (Leizarrate) garrantzia historiko handiko lekua da. Gaurdaino han egin diren indusketa arkeologikoetan, Erdi Aroan ez-ezik, Historiaurrean ere gune garrantzitsua zela erakutsi dute. Hain zuzen, duela 12.000 urteko aztarnak (zeramika zatiak, hezurrak …) aurkitu dituzte.

El Parketxe Anduetza ha organizado una excursión guiada a este emblemático lugar del Parque Natural Aizkorri-Aratz para poder ver in situ el trabajo de los/las arqueólogos/as. Se realizara una visita guiada el 15 de agosto, pero también cabe la posibilidad de realizar la visita guiada en grupo del 3 al 14 de agosto.

El paso de San Adrián (Leizarrate) es un lugar de gran relevancia histórica. En las diferentes campañas arqueológicas realizadas en el lugar hasta la fecha, además de verificar su ocupación en la época medieval, se ha documentado que fue un importante lugar de habitación también en la Prehistoria. De hecho, los/las arqueólogos/as han localizado restos arqueológicos (fragmentos de cerámica, huesos…) de hace 12.000 años.

San Adrian igarobidean egin den indusketa kanpaina oparoa izan da / Fructífera campaña de excavaciones en el paso de San Adrian

Gotorlekuaren Omenaldi dorrera igotzen / Subiendo a la Torre del Homenaje de la fortaleza

Gotorlekuaren Omenaldi dorrera igotzen / Subiendo a la Torre del Homenaje

Larunbat honetan, uztailak 19an, bukatu da San Adrian igarobidean egin den indusketa arkeologikoen VIII. kanpaina. Aurkitutako piezen artean erdi aroko igitaia, zeramika zatiak, txanponak eta gerriko baten belarria ikusi genituen. Aurre-historiako indusketa oso aberatsa izan da ere orain dela 14.00 urteko su harriak topatu baitituzte, hainbat erabilerarako landutako su harriak, lantza puntatan jartzeko, animalien azala lantzeko, larrua mozteko, haragia zatitzeko besteak beste.

Anduetza Parketxeak, San Adriango indusketa arkeologikoak ikusteko larunbaterako antolatu zuen ibilaldia oso arrakastatsua izan zen. Anduetza Parketxeak, Aranzadi Zientzia Elkarteak berri gehiago konpartitzen dituen heinean, beste ibilaldiren bat antolatzea aurreikusten du. Jarri gurekin harremanetan informazio gehiago jasotzeko!

______________________________________________________________________

Este sábado 19 de julio ha finalizado la XVIIIª campaña de excavaciones arqueológicas realizadas en el paso de San Adrian. Entre las piezas de la Edad Media encontradas hay una hoz, trozos de cerámica, monedas y una hebilla entre otros objetos. La excavación de la prehistoria ha sido también muy rica, ya que han encontrado muchas piedras de sílex utilizadas para diferentes usos, como el trabajo de la piel de animal, de cortar el cuero, de partir la carne, para puntas de lanzas…

La excursión guiada que organizo Anduetza Parketxea el sábado para ver dichas excavaciones arqueológicas fue todo un éxito. Anduetza Parketxea prevé organizar alguna excursión más en cuanto la Sociedad de Ciencias de Aranzadi comparta alguna novedad. ¡Ponte en contacto con nosotros para recibir más información!

Aurre-historiako aztarnak / Huellas del hombre prehistorico

Aurre-historiako aztarnak / Huella del hombre prehistórico