Tag Archives: San Adrian antzeztua

Antzerki zirraragarria natura parke batean

Gaur, uztailaren 2an, Aizkorriko Lagunen eguna ospatu da. Egitarauaren barruan Aizkorri-Aratz natura parkean, San Adrian (Leizarrate) igarolekuan hain zuzen ere, gizateriaren ondare den gune honen historia luzea antzeztu da. 1.000mko altitudea gainditzen duen mendi ingurune honetan, antzezpen dibertigarri eta atsegin honetaz gozatzea zoragarria izan da. Hamaika pertsonaien arteko elkarrizketen bitartez, historikoki igarobide estrategiko honetan izan diren momentu garrantzitsuen berrikusia egin da.

Zegamako Udala eta Anduetza Parketxearen izenean eskerrak eman Urrup antzerki taldeari, zailtasun anitzak dituen ingurune hau antzezpen taulada bihurtzeagatik eta ikusleak aho zabalik izan dituen antzezlana sortzeagatik; historian oinarritutako antzezlana izanik. Eskerrak eman musikariei ere, beraien instrumentu musikalez arroka biluzia musikalez janzteagatik.

Azkenik eskerrak eman Gipuzkoa eta Araba lurraldeetatik bertaratutako 100 pertsona baino gehiagori ere, hutsik zegoen kobazuloa bizitzaz beteriko gune bat bihurtzeagatik!

Impresionante el teatro en un parque natural

Hoy 2 de julio, en el día de los amigos de Aizkorri, se ha representado en San Adrian (Leizarrate), en pleno corazón del parque natural Aizkorri-Aratz, la larga historia de este patrimonio de la humanidad. Ha sido increíble poder disfrutar en plena naturaleza y a más de 1000m de altitud de una obra teatral amena y muy divertida. De la mano de más de 20 personajes se ha hecho un repaso a los hitos de la historia de este paso estratégico.

De parte del ayuntamiento de Zegama y del Parketxe Anduetza dar las gracias al grupo teatral Urrup por la labor técnica realizada para trasformar un lugar de difícil acceso en un tablado de teatro y por transformar la historia en una obra teatral que ha tenido al público encandilado. Gracias también a las personas que nos han acompañado con sus instrumentos musicales y han envuelto de notas musicales la fría roca.

Y por ultimo, dar las gracias también a los más de 100 asistentes venidos de Gipuzkoa y de Alava que han hecho de esta deshabitada cueva un lugar lleno de vida.

Advertisements

Aizkorritik bueltan, San Adrianen antzezpena

Datorren igandean, uztailaren 2an, Aizkorriko Lagunen Egunean, Aizkorrira taldean igotzeko hainbat aukera daude, luzera eta zailtasun ezberdinekin. Aizkorrira igo eta gero, mendizaleek, herrirako bidean, San Adrian igarolekuaren historia antzeztuaz gozatzeko aukera izango dute. Zegamara iristerakoan, Udalak hegaluzea eta sagardoa dastatzera emango du.

Aizkorrira igo nahi ez duenek, hitzordua 10:30etan dute Aldaola aparkalekuan. Ibilbide erraz baten ondoren antzezpenaz gozatzeko aukera izango dugu ere. Etorri Aizkorriko lagun!

Bajando de Aizkorri, representación en el paso de San Adrian

El próximo domingo, 2 de julio, en el Día de los Amigos de Aizkorri, los montañeros tendrán dos opciones para subir a Aizkorri en grupo, con diferente dificultad. Después de subir a Aizkorri, de vuelta a Zegama, podrán disfrutar de la representación de la historia de San Adrian. Al llegar a Zegama, el ayuntamiento ofrecerá bonito y sidra.

Los que no quieran subir a Aizkorri tienen la cita a las 10:30 en el aparcamiento Aldaola y después de un recorrido sin dificultad disfrutaremos de la representación. !Ven amigo de Aizkorri!

San Adrian igarobidearen historia antzeztua

Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak elkarlanean, San Adrian igarolekuaren historia antzeztua antolatu dute Urrup antzerki taldearen eskutik. Antzezpena uztailaren 2an izango da, Zegamako herriak Aizkorriko Lagunen Eguna ospatzen duen egunean bertan. Harrigarria bada ere, UNESCO-k gizateriaren ondare izendatu duen gune hau, Euskal Herriko mapan garrantzi handiko pasabide estrategikoa izan da garaiz garai.

Biztanle ugari izan ditu historian zehar koba berezi honek. Batzuk, bere barnean bizi izan dira, beste batzuk bertatik igaro izan dira errege bidetik oinez… Pertsonaia guzti hauen bizipenak antzeztuko dira San Adrian igarolekuan, bertatik bertara eta kobak eskaintzen duen giro misteriotsuan iraganera salto egingo dugu.

Natura parke bat teatro batean bihurtzea ez da eguneroko ikuskizuna, honenbestez aukera paregabea duzu San Adrian igarolekuaren historia antzeztuaz disfrutatzeko!

 

Representación de la historia del paso de San Adrian

El ayuntamiento de Zegama y el Parketxe Anduetza, han organizado la representación de la historia del paso de San Adrian de la mano del grupo de teatro Urrup. La representación será el 2 de julio, el día que el pueblo de Zegama celebra el Día de los Amigos de Aizkorri. Este paso estratégico de gran importancia en el mapa del País Vasco ha sido declarado patrimonio de la humanidad por la UNESCO.

La propia cueva ha tenido multitud de habitantes a través de la historia. Algunos, han vivido dentro, otros la han atravesado caminado por el camino real… Se representarán las vivencias de estos personajes y retrocederemos en el tiempo envueltos en el halo misterioso del lugar.

No todos los días se ve una representación teatral en un parque natural, por lo que, ¡ven a disfrutar de esta excepcional oportunidad!