Tag Archives: sai zuria

Aizkorriko sai zuri bikote bat gaur gure artean

Copia de P1080557

Gaur Aizkorriko txori-kantuak ezagutzera atera gara Anduetza Parketxetik Mikel Olano adituaren eskutik. Giro ezin hobea izan dugu, elurra Aizkorri mendizerran, zelai hezea, haize eza … Hasieratik entzun dugu txoriak kontu kontari ari zirela, garai honetan txoriek kabia kokatzeko lurralde bila dabiltzalako, emea erakarri nahian alde batetik  bestera.

Anduetza Parketxearen inguruan, landa ingurunean, hainbat txori espezie ezberdin ikusi eta entzun ditugu. 24 espezie kontabilizatu ditu Mikelek zehatz-mehatz gaur goizean, landa ekosistemaren biodibertsitate aberatsaren adibide garbia.

Copia de P1080571

Bukaera aldera, eta sinestezina badirudi ere, sai zuriaren bikote batek gure gainetik hegan egin du. Sai zuria espezie mehatxatua da eta Mikel Olanok esan digunez Gipuzkoako lurraldean 11 sai zuri bikote daude kontrolpean. Hauetatik 5 bikote Aizkorri-Aratz Natura Parkean bizi dira eta guk horietako bikote bat ikusi dugu bertatik bertara. Goiza borobiltzeko bukaera ederra!

P1080567

Kolore guztietako putreak Pagoetan

 

altzolako putreak2015-05-30

Joan den larunbatean, Pagoetako Altzola auzoan, Andoni Ruiz-ek ateratako argazki ederrak dituzue hauek. A ze putre festa! Sai arrea, sai zuria eta sai beltza elkarrekin!