Tag Archives: saguzarrak

Saguzarrak ezagutzeko jarduera bertan behera gelditzen da

Larunbat honetarako, Zegamako Anduetza parketxean antolatuta zegoen saguzarrak ezagutzeko jarduera, bertan behera gelditzen da eguraldi kaxkarrengatik. Zita hau udazkeneko azkena zen, beraz gogoekin gelditu bazarete adi, datorren urtean aukera berriekin etorriko gara eta.

Advertisements

Azken plazak ugaztun hegalariei gerturatzeko!

Ez galdu azken aukera hau eta animatu zaitez larunbatean, ilunabarrean, Anduetzan gurekin batera saguzarrak ezagutzera! Aukera ezin hobea izango da, hain ezezagunak diren izaki misteriotsu hauek ezagutzeko!

Ane Caro adituak, ugaztun hegalari hauen ezaugarriak azalduko ditu: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezie ezberdinak… Gainera gerturatzen direnek, aplikazio bati esker, saguzarrak entzuteko aukera izango dute iluntzen duen bitartean, hau baita saguzarrak behatzeko momenturik egokiena.

Saguzarrak zelatatzen Arditurrin

Gauean animaliak topatzen ibiltzeak badu halako xarma berezia, eta atzo Arditurri parketxean saguzarrak entzun baina baita ikusteko aukera ere izan genuen. Izaki txiki hauen nondik norakoen azalpenak jaso eta gero, linternak hartu eta euren bila joan ginen, oso azkarrak baldin badira ere hainbat ikusi genituelarik.

Larunbat hontako saioa berehala bete zenez jende ugari etorri ezinik geratu zen, beraz hurrengo aukera urriaren 27an duzue, Anduetza parketxean. Deitu plazarik gabe geratu baino lehen!

Anduetza parketxea 943 80 21 87 / anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

Pipistrellus eta Nyctalus artean

OSO ONA!!!Primerako gaua pasa genuen atzo Arantzazun! Eguraldia lagun izanik eta taldea erabat betez, Arantzazuko Parketxera hurbildutako 30 lagunek saguzarrak entzuteaz gain ikusteko aukera ere izan zuten. Entzundako saguzarren artean, saguzar arrunta eta kuhl saguzarraz gain (Pipistrellus pipistrellus eta Pipistrellus kuhlii), Nyctalus leiseri gau-saguzar txikia entzutea ere posible izan zen! Zoragarriak!

Atzoko saiora gerturatzea ezinezkoa izan bazitzaizun, ez galdu datozen aukerak eta erreserbatu zuen eguna berandu baino lehen!

Egutegi saguzarrak

ENTRE PIPISTRELLUS Y NYCTALUS

Una noche estupenda la de ayer en el Parketxe de Arantzazu. El tiempo acompañó y completándose el grupo, las 30 personas que se acercaron al Parketxe de Arantzazu ayer, ademas de escuchar los murciélagos, también tuvieron la oportunidad de verlos. Entre los murciélagos que se pudieron escuchar, ademas de los Pipistrellus pipistrellus y Pipistrellus kuhlii, también fue posible oír al Nyctalus leiseri, ¡maravillosos!

Si te fue imposible asistir al evento de ayer, no te pierdas las siguientes oportunidades y reserva tu día cuanto antes:

Egutegi saguzarrak

 

Saguzarrak ezagutzeko aukera berria Pagoetan

Datorren larunbatean Pagoetako Iturraran parketxean ugaztun hegalari harrigarri hauek gertutik ezagutzeko parada paregabea izango dugu Unai Barojaren gidaritzapean . Adi, plaza mugatuak ditugu! Eman izena aldez aurretik 943 83 53 89 telefonora deituz edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatziz.

Azken plazak Arantzazuko saguzarrak ikusteko!

Ez galdu azken aukera hau eta animatu zaitez bihar Arantzazun gurekin batera saguzarrak ezagutzeko! Primerako eguraldiarekin aukera ezin hobea izango da, hain ezezagunak diren izaki misteriotsu hauek ezagutzeko!

¡Últimas plazas para ver los murciélagos de Arantzazu!

No te lo pierdas y ¡anímate a conocer los murciélagos con nosotros mañana en Arantzazu! Acompañados de buen tiempo es una increíble oportunidad  para conocer estos seres tan misteriosos.

Saguzarrak, ugaztun hegalari harrigarriak

Parketxeetako klasiko batekin gatoz oraingoan. Aurtengoan ere, saguzarrak gertutik ezagutzeko aukera ekainiko dugu. Hainbat saio antolatu dira larunbat iluntzeetan, eguzkia sartzen denean eta inguruak misterioz betetzen direnean…

Lehenengo saioa Aizkorri Aratz Natura Parkean ospatuko da, irailaren 29an Arantzazuko Parketxean. Beldurrak alde batera utzi eta izaki misteriotsu hauek ezagutzeko aukera paregabea! Elkargunea parketxea bera izango da eta arratsaldeko 20:00etan emango zaio hasiera jarduerari. 

Parketxeko inguruetan saguzarrak bilatzen hasi aurretik, Ane Caro eta Unai Baroja adituek, ugaztun hegalari hauen ezaugarriak azalduko dizkigute. Gainera, gerturatzen direnek, aplikazio bati esker, saguzarrak entzuteko aukera izango dute iluntzen duen bitartean, hau baita saguzarrak behatzeko momenturik egokiena.

Plaza mugatuak daude, erreserba egitea beharrezkoa da beraz.

Ugaztun hegalari harrigarri hauek ezagutzera etorri nahi al duzu? 

Informazio gehiago eta erreserbak: 943 78 28 94 / 699 33 51 83 / arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Saguzarrak2018

Zenbat saguzar espezie elikatzen dira odolaz?

Atzo, larunbatarekin, saguzarrak ezagutzeko azkeneko ibilaldiaz gozatu genuen Anduetza Parketxean. Kiko Alvarez-ek galdera honi eta beste askori erantzuna eman zion. Egia da, oraindik gaur alderdi asko ezezagunak direla ugaztun hegalari misteriotsu hauen inguruan, baina hauek argitzera bidean lanean jarraituko dugu.

Mila esker Kiko Alvarez-eri ikasi dugun guztiarengatik eta bertaratutako guztiei!

¿Cuántas especies de murciélagos se alimentan de sangre?

Ayer, sábado, disfrutamos en el Parketxe Anduetza de la última excursión para escuchar a los murciélagos. Kiko Alvarez dio respuesta a esta y a otras muchas preguntas. La verdad es que todavía queda mucho por saber de estos misteriosos mamíferos voladores que seguiremos desvelando.

¡Gracias a Kiko Alvarez por todo lo aprendido y a todos los que participasteis en esta magnífica noche!

Azken txanda saguzarrak “entzuteko”

Datorren irailaren 30ean, larunbatarekin, saguzarrak ezagutzeko ibilaldiaz gozatzeko azken aukera izango da.

Inguruetatik egingo den ibilaldi txikiari ekin aurretik, Kiko Alvarez adituak, ugaztun hegalari hauen ezaugarriak azalduko ditu. Gainera, aplikazio bati esker, saguzarrak entzuteko aukera izango dugu iluntzen duen bitartean, hau baita saguzarrak behatzeko momenturik egokiena.

Murciélagos, asombrosos mamíferos voladores

El próximo 30 de septiembre, sábado, se realizara la última excursión para conocer a los murciélagos.

En la excursión por el entorno Kiko Álvarez explicará las características de estos mamíferos voladores. Además los participantes de la excursión, podrán escuchar a los murciélagos gracias a una aplicación y mientras oscurece, ya que este es el mejor momento para la observación de murciélagos.