Tag Archives: sagardogintza

Azken aukera: Gozatua Hernanin!

Parketxeen helburua Natura Parkeen ondare naturala eta kulturala ezagutzera ematea da, baina hori ezin da egin aurretik gure lurraldea nola erabiltzen zen ulertu gabe.

Horregatik, antolatzen ditugun jardueretan lanbide zaharren nondik norakoak azaltzen,  erakusten eta egiten saiatzen gara. Horien artean, bada bat biziki polita dena: Gozatua Hernanin deritzona.

collage

Larregain sagardotegitik (Hernanin) abiatuta ibilaldi labur bat eginez trikuharri zoragarri batera hurbiltzen gara, eta ondoren bi saroi/sarobe ikus ditzakegu, hau da, lehen abere-aziendak kudeatzeko erabiltzen ziren lur-sailak. Gainera, goiza biribiltzeko, sagardotegian bazkaltzen da.

Dagoeneko hainbat txango egin ditugu, bai eguraldi on edo txarrarekin, eta emaitza beti bera da: goiz benetan atsegina. Eta hori ez dugu guk bakarrik esaten, bisita egiten dutenek ere hala diote eta!

collage3

Zuek ere aukera baduzue maiatzaren 7ra arte, beraz deitu eta erreserbatu!

Arditurri parketxea

943 49 50 69 / 688 89 50 68

GOZATU HERNANIN; Sagardogintza, trikuharriak eta saroiak

Jardueraren lehen zatian zailtasun baxuko mendi ibilaldi gidatua egingo dute bisitariek Aiako Harria Natura Parkeko eremuan barrena, bertako ondare horren izarrak ezagutzeko; saroiak eta trikuharriak. Ibilladi zirkularra eta luzera laburrekoa izango da, 4 kilometrotakoa, Saratsetako leporantz abiatuko da.

Jardueraren bigarren zatian sagardogintza izango da gai nagusia. Ibilaldian zehar sagardogintzarekin lotutako hainbat arlo landuko badira ere, sagardotegia bisitatuz ezagutuko dugu sagardoaren kulturaren funtsa. Amaitzeko, sagardotegiko ohiko menua dastatuko dugu Larre-Gain sagardotegian.

Eskaintzaren epea urtarrilaren 20tik maiatzaren 7ra arte izango, beraz, animatu eta jarri gurekin harremanetan informazioa eskatzeko edota erreserba egiteko: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidean edo 943 495069 telefonoan,gozatua-hernanin-kartela-2017

 

 

 

Gozatua Ataunen (Sagardoa, Barandiaran Museoa, Aralar…)

Oraindik ez baduzu aurtengo sagardo berria probatu, aukera ederra eskaintzen dizuegu Ataunen. Barandiaran Museora egingo dugu bisita gidatua eta gero Urbitarte sagardotegira joango gara sagardoa egiteko prozesua ikustera, sagarretik botilaratzeraino. Sagardotegiko menu eder batekin amaituko dugu! Nahiago baduzue, Barandiaran Museoa bisitatu ordez mendi ibilalditxo bat egiteko aukera ere baduzue, Aralar Natur Parkean zehar. Aukeratu ezazue zuen plana eta zatozte Ataungo kultur eta natur ondareak ezagutzera! Plan osoaren prezioa 29€ soilik! Zeren zain zaudete?

Gozatua Ataunen 2015

Informazio gehiagorako edo erreserbak egiteko 943 18 13 35 / 688 89 50 69 telefonoetara deitu edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.