Tag Archives: sagardoa

Naturaz, kulturaz eta zaporez betetako irteera Hernanin

Larre-Gain sagardotegia izango da gure topagune-lekua. Aiako Harria Natura Parkearen barruan, zailtasun baxuko mendi ibilaldi gidatu bat eginez hasiko dugu irteera, inguruneko paisaia kulturala ezagutzeko: saroiak eta trikuharriak dira ondare horren izarrak.

Jarraian, sagardogintzaren nondik norakoak gertutik ikusteko aukera izango dugu sagardotegia bisitatuz; historia, egiteko prozesua, sagardoaren ezaugarriak… Amaitzeko, bertan, otordu pareabe baten ostean, bukaera emango diogu naturaz, kulturaz eta zaporez betetako ekintza honi.

Sagardotegietan lekua topatzea hain zaila den garai honetan, animatu, egin zure erreserba eta ez galdu aukera paregabe hau!

GOZATUA HERNANIN kartela 2018

 

 

Advertisements

Bat, bi, hiru, lau: sagarra jo, sagarra jo, sagarra jo!

Atzo goizean Aiako Satxota sagardotegiko sagastian bildu ginen Nerearen gidaritzapean. Erronka gogorra genuen aurretik: sagardoa ekoiztu ahal izateko sagar bilketa egin behar!

Sagarra bildu aurretik fruituaren heldutasuna neurtzea komeni da, ondoren makilaz sagarrondoaren adarrak astindu eta lurrera eroritako aleak kizkiaz otarrera bildu genituen. Nereak ondorengo prozesua azaldu zigun: fruitua sagardotegiko tolarera eraman eta sagarra joaz muztio goxoa aterako da. Jarraian, zukua upeletan gorde eta denboraren poderioz sagardoa bihurtuko da.

Lan neketsuaren ostean, mahai inguruan bildu eta hamaiketako goxo batekin indarrak berritu genituen: sagar mota ezberdinak dastatzeko aukera izan genuen, baita fruitu honetatik eratorritako hainbat produktu ere (zukua, sagardoa, irasagarra..). Guzti hau txalapartaren doinuez alaituta, sagardogintzarekin lotura estua duen instrumentu hau jotzera animatu baitziren bixitari batzuk. Goiz ederra pasa genuen!

Ataungo sagarra, zaporea eta garra

Sagardo denboraldia hasi berri den honetan, plan eder batekin gatozkizue.

Zer irudituko litzaizueke esango bagenizue Ataungo herri bide zaharretik barrena, errekabazterretik, Barandiaran Museora heldu eta bertan Joxemiel Barandiaranen inguruko kontuak eta mitologia kondairak entzun, errota zahar bat martxan ikusi eta hori gutxi balitz, Urbitarte sagardotegian bazkari goxo batekin borobildu dezakezuela goiza?

Eta mendizaleentzako, esan, Museoko bisita ordez Aralarko Natura Parketik barrena ibilaldi bat egin (mendiko gidari batekin) eta ondoren sagardotegian bazkaltzeko aukera duzuela.

Hau guztia 29€-ren truke! Zer diozue?

Urbitarte Sagardotegian sagardo goxoa, gozoa eta garraz beterikoa egiten dute. Sarrera honen amaieran jarri dizuegu sagardotegiaren inguruko bideoa.

¡Llama al Museo Barandiaran (943180335) e infórmate!

gozatua-ataunen-2017

_______________________________________

Para inaugurar en inicio de la temporada de sidra os proponemos un bonito plan.

¿Qué os parecería realizar un bonito recorrido, junto al río, por el antiguo camino de Ataun, llegar al Museo Barandiaran, escuchar en él algunas historias sobre Joxemiel Barandiaran y sobre mitología, ver en funcionamiento un antiguo molino, y por si eso fuera poco, terminar el día con una deliciosa comida en la sidrería Urbitarte?

Y para los montañeros y amantes de la naturaleza, en vez de realizar la visita al Museo podéis realizar junto con nosotros una ruta por el Parque Natural de Aralar, y a continuación comer en la sidrería.

Todo esto, por 29€. ¿Qué nos decís?

En la sidrería Urbitarte producen una sidra dulce y con mucha garra. Al final de esta entrada os ponemos el vídeo de la sidrería Urbitarte.

Deitu Barandiaran Museora (943180335) eta informa zaitez!

gozatua-ataunen-2017-cast

 

Urbitarte Sagardotegia:

 

2015ean ere sagardoaz eta naturaz gozatzeko aukera Aralar eta Aiako Harria Natura Parkeetan

Eskaintza ezinhobea daukagu zuentzako!

Mendi ibilaldi gidatua + sagardotegira bisita + bazkaria sagardotegian

Larre-Gain (Hernani) eta Urbitarte (Ataun) sagardotegiekin elkarlanean, 2015ean ere Gipuzkoako Parketxe Sareak goiz eder bat igarotzeko aukera eskaintzen dizue.

Goizari hasiera emateko, Aralar edo Aiako Harrian mendi ibilaldi bat egiten da, kultur eta natura ondarea modu atsegin batean ezagutzera eman eta balioztatzeko. Ondoren sagardotegia bisitatzen da sagardoaren funtsa ezagutzeko eta sagargotegiko menu eder bat dastatuz ematen zaio amaiera goizari. Eskaintza hau norbanakoei zein taldeei zuzendua dago.

Informazio gehiagorako Ataungo Barandiaran Museora (943 18 03 35) edota Arditurriko Parketxera (943 49 50 69) deitu dezakue.

Zatozte txotx egitera!

Larregain

Ataun Museoa+sagardotegia

¡Os ofrecemos un plan inmejorable!

Excursión guiada por el monte + visita a la sidrería + comida en la sidrería

En el 2015 también, la Fundación Gipuzkoako Parketxe Sarea en colaboración con las sidrerías Larre-Gain (Hernani) y Urbitarte (Ataun) os ofrece la oportunidad de pasar una hermosa mañana.

Se comienza realizando una excursión guiada en el Parque Natural de Aralar o en Aiako Harria, para dar a conocer de una forma agradable el patrimonio natural y cultural y de esta forma ponerlo en valor. Despúes se visita la sidrería para conocer el proceso de la sidra y la mañana finaliza saboreando un menú de sidrería. Esta propuesta está dirigida tanto a grupos como a visitantes individuales.

Para más información se puede llamar al Museo Barandiaran de Ataun ( 943 18 03 35) o al Parketxe de Arditurri (943 49 50 69).

¡Venid a disfrutar de la sidra!

Sagardo usaina Ataunen / Esencia a sidra en Ataun

Bilbotik etorri da gaur talde jator bat Ataunera, gurekin goiza igarotzera. Barandiaran Museoa bisitatu dugu eta jarraian Ataungo Urbitarte sagardotegira joan gara. Han Demetriok instalazioak eta sagardoa egiteko prozesua erakutsi digu eta bazkari eder batekin amaitu dugu goiza! Txoooooootx.

Hoy hemos tenido un grupo de Bilbao muy agradable en el Museo Barandiaran de Ataun. Después de visitar el Museo Barandiaran hemos ido a la sidrería Urbitarte de Ataun. Allí Demetrio nos ha explicado el proceso de realizar sidra y hemos terminado la mañana con una buena comida en la sidrería. Txoooooootx.

Ataun Museoa+sagardotegia

#Argia astekarian: Trikuharri eta saroiak ere Larre-Gain sagardotegiko menuan

Ingurunea bisitatuz sagardoaren kultura ezagutzea. Eskaintza hori zabaldu du iragan udazkenean Hernaniko Larre-Gain sagardotegiak, Gipuzkoako Parketxe Sarea (GPS) Fundazioarekin elkarlanean. Aiako Harriak parke naturalaren ateetan kokatzen da sagardotegia, eta inguruan daukan kultur paisaia aberatsa aprobetxatu dute.

Berria irakurtzeko: http://www.argia.com/astekaria/docs/2401/pdf/16-17.pdf 

Hernaniko kronika.net web orrian “Gozatua Hernanin” planari buruz argitaratutakoa

Txotx garaian, menu berezia: mendi buelta, sagardogintza eta otordua

`Gozatua Hernanin´ izena du planak, eta Hernaniko kultur ondarea modu atseginean ezagutzeko aukera ematen du. Aurrez egin behar da erreserba eta gutxienez 20 pertsonako taldea osatu behar da.

2014/01/19 – Igandea

Joan den igandean hasi zen Hernanin 2014ko txotx denboraldia. Sagardotegietara buelta egiteko ohitura tradizionala errotua dago herrian: menu bikaina jan eta nahi adina sagardo fresko edan. Ohitura honetatik haratago, turismoak, kulturak eta txotx garaiak bat egiteko saiakera bat bada azken urteetan. Horren harira, hiru planeko menu berezia osatu du aurten Gipuzkoako Parketxe Sare Fundazioak, Larre Gain sagardotegiarekin elkarlanean: Gozatua Hernanin: sagardogintza, sarobeak eta trikuharriak. Azaldu dutenez, Her­na­niko kultur ondarea modu atseginean ezagutarazi nahi dute.

Mendi ibilaldi gidatua, Aiako parkean barrena

Mendi buelta gidatua da menuko aurreneko platera. Aiako Parke Naturalean men­­di buelta antolatu dute, sailtasun gutxikoa. Saratseko leporantz abiatuko dira, inguruneko paisaia kulturala zuzen-zuzenean ezagutzeko: sarobeak eta trikuharriak dira ondare honetako izarrak. Ibil­bidea bi ordu ingurukoa izan­go da.

Bigarren parada, Larre Gain
Bigarren plateraz dastatzera, Larre Gain sagardotegira itzuliko dira. Bertan izango du helmuga, mendi bueltak. Sa­gardogintza izango da La­rre Gainen, gai nagusia. Egin­dako ibilaldian zehar sa­gardogintzarekin lotura zu­ze­na duten zenbait gai landuko dituzte: sagastiak, sagarrondoaren zikloa… Larre Gaingo esperientzia ordea, haratago joango da: sagardoaren historia, egiteko prozesua, sagardoaren ezaugarri nagusiak, sagar jo­tzea, botilaratzea… azalduko dituzte bertan. Sagardora dedikatzen denak, edari honen funtsa zein den azaltzea izango da beraz, bigarren pun­tu honen helburu nagusia. Azalpen guztiak ordubete inguruan emango dituzte.

Otordua, sagardotegian
Eta ikasitako guztiaren ondorioa probatzea izango da menuaren ginda: sagardoa. Larre Gain sagardotegian otordu batekin bukatuko da plana. Otordua bazkaria edo afaria izan liteke.

Denentzako modukoa
Otorduaz aparte, hiru ordu inguruko jarduera da Gozatua Hernanin. Antolatzaileek dio­te, edonork parte hartzeko moduko plana dela, eta beti ere, aurretik eskatuta, moldatu edo egokitu litekeela. Herritar guztie zuzenduta antolatu dute, eta baita hezkuntzara formalki dedika­tzen ez diren taldeei ere, euskaltegi eta elkarteei, esaterako.

Urte guztian, aukeran
Halako planek sagardotegi garaian tiradizo berezia badute ere, Gozatu Hernanin plana urte osoan egiteko aukera dago. Urrian larunbatetan, goizez edo arratsaldez. Azaroan, abenduan eta urtarrilean, asteartetik igandera, goizez. Eta otsailetik irailera, asteartetik igandera baita ere, baina goizez eta arratsaldez (igandeetan ez da afaririk ematen). Azken bi kasu hauetan, talde minimo bat osatzea eskatzen da, 20 pertsonakoa. Bestalde, gogoratu nahi dute jarduera hau banaezina dela, hau da, Larre Gain sagardotegian bazkaltzea edo afaltzea ezinbestekoa dela.

Informazioa eta erreserbak
Jardueraren inguruan informazio gehiago nahi duenak, edo erreserba egin, hiru modu ditu: 943 49 50 69 edo 943 55 58 46 telefonora deitu; arditurri@gipuzkoamendizmendi.net edo http://www.gipuzkoamendizmendi.net.

www.kronika.net