Tag Archives: ruper ordorika

Gaurtik hasita, jardueraz josita

Zegaman, Anduetza parketxearen inguruan, jarduerez jositako asteburu bikaina dugu honakoa.

Gaur, Ruper Ordorikaren kontzertuan, diska berriarekin gozatzeko aukera izango dugu arratsaldeko 19:30ean San Martin elizan. Atarian sarrerak erosteko auekera izango da 19:00etatik aurrera.

Bihar, San Martin Feria ospatzen da Zegaman, aurten hogeigarren edizioa izanik. Egun guztian zehar hainbat ekitaldi daude: herriko abereen erakusketa eta lehiaketa, gazta lehiaketa, babarrunaren dastatzea, kalejira, artisau postuak, buruhandiak eta pilota txapelketa besteak beste.

Igandean, asteburu bikain honi bukaera emateko, txondorraren itzalera jaialdia. Goizean zehar bisita gidatuak izango dira eta eguerdi aldera itzalera jaialdia. Plan hoberik bai?

 

Advertisements

Ruper Ordorika kontzertuan

Datorren ostiralean, azaroaren 9an, ostiralean, Ruper Ordorikaren emanaldia izango dugu Zegaman, arratsaldeko 19:30ean San Martin elizan. Sarreren aurre-salmenta Anduetza parketxean izango da. Emanaldia Zegamako Udalak eta Anduetza parketxeak urtero antolatzen duen “Zur eta Lur Kultur jarduerak Anduetza parketxean” ekimenaren barruan dago.

Ruper Ordorika Arantzazun

Ruper_KARTELA

Igande honetan, Arantzazun bukatzen da 2016BIDEA ekimenaren 16. etapa. 2016BIDEA-k, “ibilian egiten da kultura” lelopean, Ruper Ordorikaren kontzertua antolatu du Arantzazuko Gandiaga Topagunean. Kontzertua publiko orokorrari irekita dago eta sarrera dohain izango da. Ekimen honekin bat eginez, Arantzazu Parketxea irekita egongo da igande arratsaldean eta bisita dohainik izango da.

Etorri ingurune natural zoragarri honetan musikaz gozatzea!

Ruper Ordorika en Arantzazu

Este domingo, finaliza en Arantzazu la 16ª etapa del proyecto 2016BIDEA. Dentro del proyecto 2016BIDEA y bajo el lema “se hace cultura al andar” se ha organizado un concierto de Ruper Ordorika en Gandiaga Topagunea en Arantzazu. El concierto está abierto al público en general y será gratuito. Uniéndose a esta celebración, el Parketxe de Arantzazu abrirá sus puertas el domingo por la tarde y la visita sera gratuita.

!Ven a gozar de la música en este entorno natural!