Tag Archives: ratonero comun

Askatasunaren usaina

Datorren abenduaren 8an, ostiralarekin, Arantzazuko Parketxeko inguruetan, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako zapelatz batzuk askatuko dira.

Arrano Etxean, zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta haiek ahalik eta lasterren euren ingurune naturalera itzultzea da xedea.

Jarduera berezi honetara bertaratzen direnak, Arantzazu Parketxean elkartuko dira goizeko 11:30ean eta azalpen batzuk entzun ostean, Arantzazu inguruetako leku egoki eta eder batean askatuko dira hegaztiok, berriro ere askatasunean hegan egiteko aukera emanez.

Plan ederra proposatzen du beraz Gipuzkoako Parketxe Sareak datorren zubirako, ez galdu aukera eta zatoz momentu magiko hau bizitzera!

Hegazti askatzea_Arantzazu

EL OLOR DE LA LIBERTAD

El próximo 8 de diciembre, viernes, se procederá a liberar varios ratoneros comunes en los alrededores del Parketxe de Arantzazu, curados en Arrano Etxea de Igeldo.

El centro Arrano Etxea trabaja para sanar los animales que llegan heridos o enfermos por una u otra razón y su objetivo es devolverlos a su medio natural lo antes posible. 

Las personas que quieran disfrutar de esta actividad especial, se reunirán en el Parketxe de Arantzazu a las 11:30 de la mañana, donde después de escuchar las explicaciones pertinentes, se liberarán las aves en el maravilloso entorno de Arantzazu, un lugar adecuado para ellas, devolviéndoles la oportunidad de volar en libertad.

Un plan fabuloso por lo tanto para el puente de diciembre, ¡no te pierdas esta oportunidad y ven a vivir este mágico momento!

Advertisements