Tag Archives: queso

Bisita bereziak Aste Santuan: natura, artzaintza, gazta…

Neguak utzi nahi ez gaituen arren, gorputzak kalera irtetea eskatzen digu eta gainera ate joka daukagu dagoeneko Aste Santua. Aurtengoan natura parkea, artzaintza eta gaztagintza izango dira Arantzazuko jardueren ardatz eta, eskainiko diren bisita gidatu berezien bitartez, gure ingurunea hobeto ezagutzeko aukera egongo da.

Alde batetik, bisita gidatu bereziak eskainiko dira Arantzazuko Parketxean Aste Santua eta pazko asteko jaiegun guztietan goizeko 11:00etan (ordu beteko iraupenarekin gutxi gora-behera).

Bestetik, urte hasieratik Gipuzkoako parketxeetan egin diren baserrietako bisitekin jarraituko dugu eta Gomiztegi Artzain Eskolan artzaintzaren eta gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko aukera eskainiko da oporraldiko 2 larunbatetan (goizeko 10:00etan hasiz, bi orduko iraupenarekin).

Animatzen? zatoz Arantzazura!

Gaztagintzaren sekretuak 2018

Aunque parezca que el invierno no nos quiere abandonar, el cuerpo nos pide salir a la calle y además queda muy poco para la Semana Santa. Este año, el parque natural, el pastoreo y la elaboración de quesos serán el eje principal de las actividades que se desarrollarán en Arantzazu durante esos días y que darán pie a conocer un poco mejor nuestro entorno.

Por un lado, se ofrecerán visitas guiadas especiales en el Parketxe de Arantzazu a las 11:00h todos los días festivos de Semana Santa y la semana de pascua (con una duración aproximada de 1 hora).

Por otro lado, se dará continuidad a las visitas que se llevan organizando desde comienzos de año en los parketxes de Gipuzkoa a diferentes baserris de la zona, pudiéndose visitar la Escuela de Pastores Gomiztegi donde se podrán descubrir los secretos del pastoreo y la elaboración del queso. Estas visitas se realizarán los dos sábados del periodo vacacional de Semana Santa dando comienzo a las 10:00 de la mañana y con una duración de dos horas.

¿Te animas? ¡Ven a Arantzazu!

 

ARTZAINTZAREN IRAGANA ETA ORAINA, ARTISAU GAZTAREN DASTATZE GIDATUA ARDITURRIN

Martxoaren 16an, gazta dastatze gidatua antolatu da Arditurriko Parketxean, Aiako Harria Parke Naturalean. Ramon Lizeaga gaztagilea, antzinako errezeten errekuperazioan aditua, izango da gidaria.

Gazta_dastaketa_elebiduna2014Goizeko 11:00etan hasiko da Arditurriko Parketxean (Oiartzun) eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Artzaintzak gure inguruan eta  kulturan izan duen garrantzia ezagutu eta artisau gazta ezberdinak dastatzeko aukera izango dugu.

Oharra: Plazak mugatuak dira.

Informazioa eta erreserbak:

943 495069 / 943 670637

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net